Pentsa une batez Seattlen. Zer dakizue? Zer etortzen zaizue burura?
Neri, orain arte, kolore grisa. Euri asko itten omen du. Hiri industriala izango zala pentsatzen nun. Eta ez oso kosmopolita. Bestela, nola da posible aurreko hamarkadan Grungea bezelako mugimendua sortu izana bertan? (Nirvana, Pearl Jam eta abar luzea)
Ba.... oker nengoen!
Pasa berri dan asteburu hau Seattlen eman degu Bakarnek ta biok. Ostiral eguerdian umeak ikastolan utzi (Mara ixten geratu zan) eta aeroportura joan ginan. Ordubete geroago hegazkinan sartuak ginen eta beste hainbeste pasa ostean, berriz, Washington estatuko hiri nagusira iristen. Inguruko bista bikaina. Paisaia berdea (Euskal Herriaren antzekoa), mendiak (elurra eta guzti) eta eguraldi bikaina!!! Zegokigun autobusa hartu ostean, zentro aldera abiatu ginen, gure ostatuan trasteak uztera. Uau!!!! Seattleko downtown aldea, eta batez ere lehendabiziko avenida zoragarria da!!! Bizi bizia, jende mordua, denda pillua eta kafetegi gehiago oraindik ere. Arraza eta kolore guztitako jendea. Eta hantxe, gertu gertu, The Green Tortoise hostela (gure 2 egunetarako etxea). Egia esan, gomendagarria bakarriz ez, Seattle bisitatuz gero, ustet leku egokiagorik eztezuela topatuko. Merke merkea, (20 dolar patu deu bakoitzak). Garbia. Komunak? De hotel de lujo, benetan. Ohea ondo zegon eta gosari konpletoa barne. Ah! Eta hiriko lekurik interesgarrienetik minutu erdira. Alguien da mas?
Beno, ba trasteak utzi ondoren, salto baten Pike Marketen ginen. Agian guretzako horrelako azoka bat ikustea ez da hain berezia, EHan asko ditugulako. Baina hau polit-polita da. Eta badu zeozer oso berezia. Arrandegi baten langileek salgai dauden arrai piezak bota egiten dituzte mostradoretik kanpora. Beste langile bati, erosleari, jendeari. Bitxia benetan. Ez dakit jende geyo eoten dan erosten ala argazkik ateratzen. Ondoren, paseillo de rigor ingurutik, lehendabiziko avenida hartu eta Pioner Square ingurura. Hiriko alderik zaharrena. Bertan adreilu gorriko egoitza ederrak nagusi dira eta nabari da portua ere ez dagola batere urruti, antzinako fabrika eta lonjak izan zitezkeenak hortxe jarraitzen dutelako, baina eraberrituta, etxeetan, dendetan bihurtuta. Eta esan dizuet Seattlek kafeteria mordua duela???? Estilo guztitakoak. Hori bai, que pasada Starbucksen monopolioa! Gehiegizkoa. Baina geroago jakin genuen horren arrazoia. Starbucks Seattlegoa da. Are geyo, sortu zuten lehendabiziko kafeteria ere ikusi genun.
Buelta ederra eman ondoren (Bakarne eta biok marabillatuta hiriarekin, batez ere portu inguruko bistarekin. Atzeko mendiak gezurretakoa zirudien!), afaltzeko ordua! Vietnamita bat. Baina nahiko korrikalari. Hori bai, Seattlen bizi dan euskaldun bati deitzeko aprobetxatu genun. Beno, gizon hau berez Boisekoa da baina 15 urte daramatza han bizitzen. Eta euskeraz ederki moldatzen da. Beno, ba hurrengo egunean gurekin gelditu nahi ote zuen galdetzeko deitu genun baina, ke ba!!! orduerdi geroago gurekin zan. Eta aitortu beharra dakat, gida bikaina izan deula oaingo hontan. David Jayo izena du. 40 urte inguru. Gurasoetako bat Mutrikuarra. Are geyo, etxia ere badute bertan eta Donostian, berriz, urtebete emantzun euskera eta gaztelera ikasten. Oso jatorra, oso irekia, eta barre mordua itten du. Berarekin bildu ostean, poteoa ingenun inguruko taberna ezberdin batzutan, euskal tradizioaren modura. Hori bai, zuritoen partez zerbeza handiak. Dios, zenbat aldiz junber izan nun komunera!!! Portzierto, eon ginen tabernetako bereziena, Crocodile izeneko bat. Kasik Hernanikoa zirudien. Muy grunge. Ba Nirvana taldekoak han hasi omen ziran jotzen ezagun bihurtu baino leno.
Halere, zerbeza batzuk hartu ostean, nahiko goiz erretiratu ginen etxera. Hurrengo goizean, berriz, dezente goiz jeiki ondoren, kalera salto egin genun hiriko beste hainbat txoko ezagutzeko asmoz. Horrela jakin genuen Downtown osoa ez dala dendak eta kafetegiak. Beste eraikin askok ofizinak eta bankuak dituzte. Eta kale horiek inpersonalagoak ere itten dira. A! Eta Seattlek Shopping izeneko zona bat ere badu. Ederra, zaindua. Hori bai, berriz ere globalizazioaren menpe bizi gerala frogatzeko balio izan zidan emandako bueltak, ze.... betiko dendak!! Ia ezer berezirik ez. Beno, zeozer bai, baina hori geroago kontaukoizuet.
Eguerdian Davidekin bildu ginen berriz ere. Eguraldi bikaina. Eta beste bueltaxka bat eman ondoren, ferrya hartu eta inguruko irla batera joan ginen. Bikainena Seattlelgo panorama apurka apurka urruntzen gure aurrean. Inpresionante! Irla horretan, berriz, bueltaxka bat eman genun. Herri txiki bat. Kriston etxiak, level-level. Dena oso politta, zaindua.... en fin..... lo ultimo que me esperaba de Seattle. Ay, que gracia, eta Davidek dena azaltzen zun bittarten, 'oso polita da' errepikatzen zun uneoro. Ustet inor etzala horretaz jabetu, baina zalantzaik gabe, asteburu osoan gehien errepikatu deun esaldia izan da! Gero buelta berriz ere hirira eta han turismeo pixkat geyo, baina oraingo honetan hainbat auzotatik. Horrela jakin degu, esate baterako "auzo komunista" bat duela Seattlek. Beno, baina eder ederra, hau ere denda txiki pilluakin, liburudendak, pitxiak, kafetegiak.... eta Leninen eskultura handi-handi bat. Ameriketan.... unbelievable! Eta ondoren, afaltzeko Sushi!!! Que bueno! eta gero beste inguru bateko tabernak ezagutu eta, hortxe de juergilla. Nahiko light. Baina hiriko inpresio ederra emateko adina behintzat bai. Hoi bai, hurrengo baten, farra guarra!!! Ze ustet Seattlek hori eta askoz gehiago ere eskaintzeula!
Igandea. Gosari earra gure ostatun eta .... bai, asmatuzue. Kalera. Hoi bai, oraingo honetan shopping pixkat, ze demontre. Denda handi bat fitxatuta genun. Bertan almazen handi hoitako baten sobrak dittuzte. Zapatena, inpresionante! Aukera itzela eta prezio oso oso onetan. Bakarrik esangoizuet Bakarnek eta biok Imelda Marcosen antza geyo deula oain herenegun baino. Nik azkenen bi pare zapata eta korri itteko zapatilla batzuk erosi nitun (bai, noizean behin me entra el furor consumista eta..... ezin det erremedioik jarri).
Eta askoz geyo ez.... afrikano baten bazkaldu genun (goxoa, baina razioak txikiak). Gero azken bueltilla bat. Smith dorreko 35. pixura igo ginen hiriko beste perspektiba bat jasotzeko. Eta maletak jaso ondoren, autobusa aeroporturuntz, eta handik etxera atzo iluntzean.
Eskerrak horrelako bueltillak egiteko aukera degula gero eta txikiagoa iruditzen zaidan Boisetik. Orain, berriz ere ikastolako egunerokoa deu. Baina, hori bai, aste honetan Halloween ospatzen da Ameriketan. Festa egunik ez degu izango (shit!). Halere, kontaukoizuet nola doan dena. Gauza bakarra aurreratukoizuet. Ume batzuekin batera Trick or Treat itteko asmoa deu!!!
p.d. Aurreko idatziko argazkia aldatuet. Izar!!! Ke potxola!!! Eta hori jaio berriko argazkia dala! eta hemen berriz, bideo berezi bat, Seattlegoa. Kalean gaudela, bapatean gure gainean milaka txori, egan eroen moduan. Arraro-arraroa. Hitchcocken pelikula gogora etorri zitzaigun.