2007-10-16

izarrak eta ilusio berriak...




Blog honetan noizean behin sartzen zeratenek aldaketa bat sumatuko zenuten agian. Orain arte azken kontakizuna zena kendu egin det. Arrazoi ezberdinak ditut horretarako. Alde batetik lagun batzuen gomendioa jarraitu det (Ivan, Amayi). Bestalde, nik ere azken aldian izandako egun ilunekin bukatu nahi dudanez eta rollo txarrak alde batera utzi nahi ditudanez, ba horixe, buruan bueltaka eta bueltaka izan ditudan kontuak blog honetatik desagertarazi egin nahi izan ditut. Baina ez da horien aurrean ez ikusiarena egin nahi dudalako, baizik eta beraiek gainditzea dalako nere helburua. Eta horretarako, duela astebete sentitutakoak atzean utzi beharko ditut. Ez da erraza izango, ordea.





Astelehena. Zuetako batenbatentzat badakit zer suposatu ohi duen astelehenak. Bizimodu berria hasteko aukera berria. Beno, egia esan nere astelehena ez da berezia izan, nahiko arrunta esango nuke, baina halere datozen egunak aurrekoak baino hobeak izatea esperoet. Eta horretan ahaleginduko naiz.




Izan ere, bizitzak tarte ilunak izaten ditu, bai, baina zoragarriak ere bai!!!




Herenegun albiste bikaina jaso nun. Osaba egin naute berriz ere. 5. aldiz!!! Eta estreinekoz neskatxa bat degu familian. Izar.




Egia esan oraindik ere gauza gutxi dakit berari buruz. Badakit erditzea espero bezela jun zala, min dezentekin azken zatian (aupa Alazne! Hori da hori indarra eta adorea dezuna, berriz ere epiduralik gabe!!!), baina azkenean larunbatean goizeko 9.45etan (ustet) Izar berri bat jaio zan. 3 kilo terdi pasatxo. Hilehoria da eta begi argiak ditu. Bera aurrez aurre ikusteko eta besoetan hartzeko desiatzen ari naiz, baina hori oraindik ezinezkoa denez, ba argazki batekin konformatuko nintzateke. Ea noiz bidaltzeizazuen batenbat!!! (eso va por la family!!)




Horrez gain, mila kontu txiki ditut kontatzeko. Baina aukeraketa egin behar dudanez, hementxe errepaso labur bat.




- Lagun berriak itten hasi naiz. Very very important!!! Hizkuntzak praktikatzeko aitzakiarekin, Bakarnek eta biok hainbat intercambio / exchange lortu ditugu:




Alde batetik frantsesa praktikatzen hasi naiz Mariakin (hemen bizi dan neska euskaldun oso jatorra) eta berak ere beste interkanbio bat zuenez, ba ostiralean 3rak geratu ginen. Azken honek Megan izena du. Amerikarra. 7 hilabete eman zituen iaz Frantzian. Ordubetez bakarrik aritu ginen, baina oso rollo ona eman zidan. Eta gainera primeran hitzegiten du.




Beste bi interkanbioak, berriz, ingelesa-espainola praktikatzeko egin ditugu:




Daniela. Bosniako emakume bat. Ostiralean ezagutu genuen eta egia esateko flipatuta geratu ginen bere bizitzarekin. Gerraren ondorioz Belgrado utzi behar izan zuen eta hainbat urte Kroazian eman ostean (paradojikoa, baina egia) EEBBetara etorri zan duela 10 urte baino geyo. Ingelesa ederki menperatzen du, beraz. Eta orain gaztelera ikasten dabil.




Dakota. Kontu hau xelebrea da. Kontaktua emailez egin genuen eta Bakarnek eta biok neska zala pentsatu genuen. Baina, bai zera! Boiseko mutil gazte bat da. Oso jatorra. Oraindik ez du gazteleraz ondoegi hitzegiten, baina kriston gogok jartzeitu praktikatzeko. Eta gainera ostiralean afari baten egon ginan bere bitartez, eta ederki pasa genun. Herrialde ezberdinetako jendea eta leku horietako janaria. Tope erasmus. Bazan garaia horrelako zerbait itteko!!!




-Asteburua, berriz, Sun Valley ingurun eman degu, ze artzaien azoka/ festa bat ospatzen zan bertan eta gainera gonbidatu in gintuzten hango etxe baten gelditzera. Artzaien inguruko festa baten, noski, euskaldunak ezin ziran falta. Are geyo, aspaldi inguru hauetara etorritako gizon emakume batzuk ezagutu genitun. Anbiente ederra (sesentero, baina oso ona). Eta bide batez hemengo batzuen bizimoduekin ederki flipatzeko modua izan genun. Vamos, se podian hacer unas novelas y pelis.... que no veas. Eguraldi ederra. Paraje oso politak. Hori bai, denbora gutxi inguruak behar bezela ezagutzeko. Baina gonbidapen bat jaso degu nahi degunean bertara bueltatzeko, eskiatzeko! . Apuntatu beharko deu!!!




- A!!! Eta ahaztu baino lehenago, osteguneko pala partidoa irabazi egin genun!!! Ni txar-txarra oraingoan ere, baina eske beste taldean oraindik txarragoa zan beste bat zegon eta...




Etxera noa. Lotara. Gaurko eguna arrunta izan bada, biharkoa berezia eta bikaina izan dadin saiatuko naiz.


(argazkikoa, esan beharrik ere ez, Izar. Egun gutxi batzuk ditu argazkian, baina dagoeneko Alaznen antza hartzeiot)

No comments: