Bai!!! azkenean iritsi da agur esateko unea!
Izan ere, blog hau abentura konkretu baten isla izan da urtebete luzez. Baina Boise orain iragana da. Demontre, ze zaila itten zaidan kontzeptu hori hitzetan jartzea. Zaila eta gogorra.
Atzera begira jarri naiz eta .... jejejejej, barregurea eta guzti sartzen zait. Zenbat bizipen, zenbat kontu, zenbat abentura azken urte honetan bizitakoak!!! Ameriketara joateko erabakia hartzerakoan zalantza pilloa izan nuela esan beharrik ere ez! Eta bai, akojonatuta ere banengoela aitortu beharra dakat. Baina, begira, asko pozten naiz hartutako erabakiarekin!! Etzan bide errazena eta komodoena, ez horixe. Eta, zenbat aldiz pentsatu izandu det "ze hostia ittet nik Ameriketako zoko honetan" azken urtean??? ba askotan, bai. Baina izandako gorabehera guztiak kontutan izanda ere, damurik ez!!!
Eta orain??? ba hilabete terdi pasatu da etxera itzuli nintzenetik eta.... estado ezberdinak igaro ditut ordutik. Hasierako subidoiaren eta aste nagusiko festa-erokeriaren ostean, bajoia etorri zitzaidan. Joder, eske, lekuz kanpo ere sentitu izan naiz etxean, eta ... hori oso arraroa egiten da. Baina.... pasatu beharreko prozesu baten pauso txiki bat besterik eztala izan pentsatu nahi det. Eta azken asteetan, berriz, ba normaltasunerako bidea hartzen ari naizela ondorioztatu dezaket. Lanean hasi izanak eragina izan du, fijo!!! Oraingoz irakaskuntzan nabil, jornada heren bat egiten Irungo Txingudi ikastolan. 6. mailako plastikako irakaslea naiz!!! Eta ingelesez eman behar dittut klaseak. Tira, ez dago gaizki. Kazetari moduko lan baten aritzea nahiago nukeela argi dakat baina, hasteko.... zeozer da!
Gainontzen.... familia ederki. Lagunak ere bai. Etxian, berriz, bakarrik bizitzeko prozesuan naiz une honetan. San Blasen aldaketak izan dira azken asteetan. Itzi eta Manu (argentinako mutil bat) jun in dira, eta hortaz Mato eta Nicokin bizi naiz une honetan. Baina hauek ere urria amaierarako badoaz eta ..... gutxienez urtea amaitu bittartian bakarrik bizitzen gelditzea erabaki det!!!
Tira.... ba.... ikustezue! Blog honetan idatzi nuen lehendabiziko kapituloetako esaldi bat berreskuratuko det. "Bizitza aldaketa da eta niri, berriz, orain mugitzea tokatzen zait ". Ba horixe, hemendik aurrera ere beste mila abentura ere izango diralako. Baina.... horien berri beste nonbaiten izango dituzue!!!!
Aizue. Bukatu baino lehenago.... zera esan behar det, Boiseko abentura bukatu den arren betirako eramango dudala bihotzean. Asko ikasi det azken urte honetan. Jende bikaina ezagutu det, eta .... horrekin geratzen naiz. Bizitakoekin. Izan ere, zer da bestela bizitza???
Muxu handi bana astez-aste eta kapituloz-kapitulo abentura hauek jarraitu dituzuenei!!!! Asko maite zaituztet!!!!!
p.d. Urte osoa borobildu dezakeen argazki bat topatu nahi izan det eta.... azkenean bere garaian Marak ateratako bat aukeratu det. Ikastolako kontzeptua islatzen duelako. Orain bertan ikastolako argazkiak ikusten hasi eta emozionatu egiten naiz eta!!!
p.d2. "Boiseranoa" is history now. But you can look for "SanBlasEnea" in blogspot :-))))))
No comments:
Post a Comment