2008-02-27

apartamendu berria



Iepa people!! Xelebrea, une honetan ikastolako patiotik idazten ari naiz. Ordenagailu portatila izateak dakartzan onurak!!! Aspaldiko partez kanpora ateratzeko aukera daukagu, ze dagoeneko azken bi (!!!) hilabeteetan patioan izan degun izotz-plaka desegin egin da. Bazan garaia, demontre!!! Eta umeekin kanpoan nintzala aprobetxatuz, pentsatu det: “ze leches, ordenagailua apartamenduan det. Apartamendua 20 segundutara oinez. Bertan ordenagailua....”. Eta hementxe nabil, poz-pozik, azkenean eguzkia eta eguraldi freskoa degulako, eta ez aurreko hilabeteetako hotz polarra.

Irakurri dezuen moduan, orain apartamendu berri baten bizi naiz. Beno, ez da berria, zahar-zaharra hobe esanda, baina duela astebete aldatu nintzan bertara. Eta bakarrik bizi naiz. Beraz, agur Tiny eta bere iluntzetako txapak, eta agur Steve eta bere ate hotsak, gauero, lotara joaten nintzenean. Baina, egia esan, beraiekin bizitzea ere ezegon hain gaizki. Tira, eta halere oraindik afari bat det pendiente eurekin. Patata tortilla bat egingo niela esan nien, eta halaxe egingo det.

Eta zer moduz leku berrian??? Ba, lehendabiziko gaua ez zan oso ona izan, egia esateko. Kalefazioa pizten ez nuen asmatu eta sekulako hotza itten zun. Arropa mordua jantzi nun lotarakoan, horrekin nahikoa izango zalakoan. Baina goizeko 4rak aldera hotzez amorratzen esnatu nintzan eta .... hortik aurrera ez nun lo gehiagorik egin, pentsa. Joder, ze txarra dan sentsazio hori!! Pa kolmo, haizezko koltxoneta baten ari nintzan lo itten, ze oraindik oherik ez dakat (aurreko apartamenduak bere ohea zun). Ideia bat in dezakezue, beraz...

Baina, tira, behin kalefazioarena konponduta (bigarren egunerako goxo-goxo negoen jada etxen), gainontzekoak txikikeriak dira. Egongela-sukaldeko paretetako kolorea es de lo mas feo que he visto en mi vida. Benetan!!! Es una mezcla a manchas tipo camuflaje de verde y color crema. Ufff!!! Lehen apartamendu horretan bizi ziren bi neskek margotu omen zuten horrela. Joder, pues tenian el gusto en el culo!! Hasiera baten paretak txuriz margotzea pertsatu nun, baina, bertan bizitzen 3 hilabete bakarrik emango ditudala kontutan izanda, horrelako kontutan ez hastea hoberena izango dala ondorioztatu det. Asi que... viva el camuflaje!!! Eta horrez gain, moketa dakat (hemengo etxe gehienetan bezela, egia esan). Y no me mola nada!!! Baina.... horiek guztiak 2. mailako gauzak dira, esan bezela. Oraindik erdixka nago instalatuta etxe berrin. Kondiziozko ohe bat egun batzuk barru lortu dezaket, ordea. Eta hortik aurrera, suposatu nahi det primeran eongo naizela!!!

1 comment:

Paparizou Forever said...

Ene bada!!! Pared de camuflaje ta moketa tipo Daioni's... Hori zer da apartamendu bat o el hotel del Resplandor!!!??? Bueno, margotziak ez du pena merezi hiru hilabeterako, miƱo Elena Paparizou ta Kalomoiraren argazki batzuekin dekora dezakezu... JAJAJA!!!!

KALOMOIRA RULES!!! MY SECRET COMBINATION IS A MYSTERY FOR YOU, USE YOUR IMAGINATION I'M NOT EASY BUT I'M TRUE!!! ATHENS 09!!!! Y todos de viaje a ver en directo ESC!!!

Glamourous kisses,

Mytiliniko Paparizoutar Kalomoiratar Norma