Ieup!!! Nola doa astea??? Neria poliki-poliki. Ondo. Rutina onean, que no es poco!
Beste behin ere (sarritan gertatzen dan modun) EHra begira jarri naiz. Kasu honetan Sagueseko nere etxeraino joan zait pentsamendua. Erdi hutsik dago orain....
Azken hilabeteetan 4 pixukide izan dittu gure etxe zaharrak, Ibon, Itzi, Horacio eta Eider. Eta, bapatean eta aurreikusi gabe, nesken eskutan geratu da soilik.
Horaciok aurki alde egingo zuela banekien aspalditik. Are geyo, xelebrea izan da bere kasua, ze... duela urtebete gonbidatu modun etorri zan etxera, Sebaren laguna izanik. Oporrak pasatzeko asmotan iritsi zan gure "canarioa" (nahiz eta bera izatez Uruguaykoa izan). Baina une horretan Amaiak okupatzen zuen logela hutsik geratu zan, Horaciok planak aldatu zittun eta... tontamentean ia urtebete in du bertan, esan bezela. Orain, berriz, Uruguayra aldegin du berriz ere, eta ondoren.... ba auskalo ze abenturatan murgilduko den!! Baina benetan poztu naiz berarekin hilabete batzuk konpartitu izanaz ze.... bikaina da gizona! Basico como el solo (jan, lo, lan pixkat in, eta...hori da bizitzeko behar dena), eta baikorra eta alaia, ba gutxik bezela. Faltan botako zaitut Horacio!!!
Aurreko asten, ordea, beste sorpresa handi bat jaso nun. Ibonek etxia utzi behar zuela abixatu zidan. Eta, egia esan, arrazoia ez da makala. Donostiako zentruan dagon atiko baten alokairuan bizitzeko aukera atera zaio. Merke-merke. Eta bakarrik. Enau harritzen, beraz, ze nik ere horrelako aukera bat aprobetxatu ingo nuke. Eta gainera, berak esan bezela, 2 urte egin dittu San Blasen, eta .... aldatzeko unea ere bazan. Ibontxo, ba mordua mordua botako zaitut faltan itzultzen naizenean!!! Ze, hainbeste tarte on bizi izan dittugu elkarrekin!!! Nik ere oso gogoan dittut bazkal osteko "tomate moment" horiek, "Special K" uneak ordenagailu aurren, eta batez ere iluntzetako tertuliak. Baina bai, aurrera itteko ordua ere bada, gauza berriak itteko eta ... oso ondo ulertzen dizut. Beraz, good luck, my boy!!!! Gainera badezu garaia bakarrik bizitzea nolakua dan probatzeko. Eta, esan beharrik ere ez, San Blaseko ateak, beti zabal zabalik aurkituko dittuzu!!
Orain gogoan dudala, blog honetako lehen idatziko argazkiko protagonistak ziran Ibon eta Horacio. Tira, ba gaurkoan ere goiko leku preziatu hori egokitu dizuet, eskerrak emateko, bide batez, hain pixukide bikainak izateagatik biak ere!!!!
Portzierto. Aviso a navigantes. Batzuk joan.... eta beste batzuk etorri!!! Pixukide berriak behar dittugu!!! Bi logela libre daude San Blaseko etxe zaharrean. Bata abuztu erdirarte (ni etxera bueltatu arte), eta bestea, berriz, sin limite de tiempo. Alokairuaren prezioa: 200 euro + gastuak. Bai, udaran ere. Konfidantzazko norbait ezagutuz gero, edo zuek ere emanzipazioan pentsatzen ari bazerate, azkar ibili eta abixatu neri emailez!!!
Besarkada bero bana apurka-apurka udaberrian sartzen ari dan Boisetik!!!
No comments:
Post a Comment