2008-05-05

amaren bixita!!!


Ieup, everybody!!!


Bitxia! Bitxia benetan!!! Nere ameriketako rutinan, bapatean, ama izatea... too mucha da!!!


Ostegun gaben, aspalditik planeatuta zegoen bezela, nere lehengusua Maitere, bere alaba Goretti eta Maikarmen Boisera iritsi ziran. Atzerapen pixka batekin, eta neka-neka inak, baina hemen zeuden!!!


Ordutik gaur atsalderarte, ba denetarik pixkat in deu: Boiseko Downtownetik paseo bikain bat eman eta, bide batez, nere lekurik gogokoenak bixitatu, Euskal Etxean potetxo bat hartu, Gernika tabernan afaldu, hiritik kanpo dauden parajeez gozatu eta bakeroen arten bizi geala frogatu, hemengo gure lagun batzuk ezagutu eta beraiekin iluntze bikaina pasatu, shoppingerako tartea ere topatu deu, eta, nola ez, gure ikastolan ere izan dira eta gure umetxuak ere ezagutu dituzte hirurek. Ama, behintzat, ikeragarri gustura nabaritu det uneoro, eta egia esan, (batzutan nere onetik ateratzen naun arren, es que .... que paciencia!!!) nik ere asko disfrutatu det bera hain pozik ikusteaz. Eske... bizitza osoan ez da inoiz hain urrutira joan oporretara, eta, ni bixitatzeko aitzakiarekin hain leku ezberdinak ezagutu ditzala, ba ilusio handia itteit. Batez ere horrelakoak itteko aukera gutxi izan duelako bizi osuan, (lan da lan ibili da gure Maikarmen beti), gogorik inoiz falta ez izan zaion arren.



Gaur atsalden, berriz, ama eta lehengusuak Las Vegasera joan dira, bi egunetarako. Ea nola moldatzen dian!!! Aeroportuan zeudela, Paco Martinez de Soriaren pelikulak etorri zaizkit burura. Eske .... jejejejjejejejejej. Eske son de traka!!! Tira, eskerrak Maitere bidaiatzera ohituago dagoela, eta Gorettik, berriz, interprete lanak in ditzakela, bestela...


Ondo ondo pasa ezazue argien hirian, guapas!!! eta astearterarte!!!


1 comment:

Paparizou Forever said...

Hoi zortia!!! Nire gurasoak bixitan etorriko ziren egunean a estos griegos no se les ocurre otra cosa k greba bat konbokatu eta Atenas-Mytilini hegaldiak suspenditu!!! Ta noski, etziren etorri!!!

Amaz disfrutatzia espero dut!!! Ta aurkeztuyozu a la golfa de Mytilini!!! JAJAJA!!!

Polla polla polla filakia Andoni

P.D. I really like your youtube video... I was thinking of "video responding" you, but I am still looking for one thing I need!!! HAHAHA!!!