2007-12-25

...but I don't like Delta (part 2)





Iepa denei, berriz ere!



Egun ederra izan da gaurkoa. Gaur eguerdi aldera atera gera kalera, nahi baino beranduago, baina, eske nere maletak non ziran eta noiz jaso genitzakeen jakin nahian eman degu denbora mordua telefonoan. Alferrik.



Tira, baina azkenean joan gera kanpora, bai! Eguraldi ederra, hotza baina oskarbi. Eta gaurkoan ere paseillo bat ematearekin batera Manhattaneruntz abiatu gera. Bertan Danen lehengusu batekin eta bere neska-lagun berriarekin elkartu gera eta buelta politt bat eman deu beraiekin. Ondoren, berriz, guk biok Times Square aldera jo degu eta.... hostia!!! Zer da hori??? Hitz gutxitan esateko, planeta osoko kapitalismoaren erakuslerik handiena!!! Eta ez da exagerazioa!!! Begiekin ikustekoa, benetan! Dena egoitza ikeragarri altuak. Argiz jositako kartel erraldoiak. Munduko dendarik handienak eta garestienak: Tiffanys, Cartier, Voutton, Prada..... eta gainera, gaur abenduaren 24a zela kontutan hartuta, kalean manifa bat zegoela zirudien. Baina, ez, jendea azken orduko erosketak itten zebilela suposatzet. Too much, benetan! Azkenean horrelako jendetzan artean dezente agobiatu gera eta horregatik alternatibarik hoberena hartu degu. Central Parkera joan gera! (xelebreena zera da, hantxe ondo ondoan dagoela, hiriko alderik "mugituenaren" aldamenean).


Central Park, beraz..... Handi-handia, benetan atsegina, paseo eder bat eman degu bertatik. Bereziena zera da, parkean barrena ibili ondoren lasaitasun pixka batez gozatzeko aukera ere badela, baina, hori bai, parkeko kanpokaldean egoitza altu horiek ikusten jarraitzen dezula. Kontraste brutala, eta oso erakargarria aldi berean. Beno, konturatzerako Harlem auzora iritsi gera. Eta hiri erdiko etxe garestiak alde batera utzita, bapatean jende latino ugari ikusten hasi gera. Hori dauka NYek, kontrasteen ondorioz instant batean beste hiri baten zaudela dirudiela. Harlemen Danen lagun baten katuei jaten eman diegu eta ziztu bizian metroa hartu eta berriz ere Brooklyn aldera jo degu, zeren han hitzordu bat egina geneukan.



Kuriosoa, oso kuriosoa. Duela egun batzuk Luis Foncillasek (radio euskadiko korrenpontsala EEBBetan) eitb.com en duen blogean idatzi nuen, Kirmen Uriben komentario bat zala eta (nik Renon ikusi nuen). Baina uste nun nere aportazio hori etzala publikatu, errorea ematen zuelako. Ba, aurreko larunbatean, NYeruntz abiatu behar nuenean Luis honen email bat jaso nuen. Zeharo harrituta gerau nintzan. Eta besteak beste, Euskal Etxea erakutsi ziezadakeela esan zidan. Ni poz-pozik, joateko kusiosidadea nuelako (bai, gero eta folkiagoa naiz!). Beno, ba azkenean gaur arratsaldean geratu gera. Oso tipo jatorra! Bere etxean txakoli pixkat edan eta ondoren oriental fashion batean ospatu degu gure gabon gau partikularra. Elkarrizketa benetan interesgarria. Luisek, kazetari-korrespontsala izateaz gain, MTVrako ere egiten du lana, post-produkzio sekzioan. Eta mila kontu bitxi ditu kontatzeko. Dan eta bera politikari buruz eta hauteskunde presidentzialei buruz luze eta zabal hizketan aritu dira.



Afal ostean, berriz, potetxo bat hartu degu, azkar azkar, baina, badaezbada Danek eta biok etxera jo degu, maletak edozein momentutan iritsi zitezkeela esan baitigute. Eta guk sinistu!! Dagoeneko gauerdia pasatu da eta beraien arrastorik ere ez! Ikusi beharko EHra iritsi baino lehenago jasotzen ditudan. Pentsatze hutsak.... oso urduri jartzen nau.




(Azken orduko gehiketa. Maletak goizeko 7 terdietan iritsi dira. Eta horietako bat, goiko arkazkian ikusten dezuen moduan. No comment)


No comments: