2007-12-07

Home, sweet home???






Ieup!!! Dena ondo???



Ostirala. Ze ondo!!! Egia esan astea ziztu bizian pasa zait. Beno, zuetako gehienei askoz ere azkarrago, seguruaski, konstituzioan zubia dala eta. Esperoet egun patriotiko ederra izango zenutela denek. Nik, berriz, hain urrun egon arren, trikornio bat jantzi nuen nolabait zuengandik eta Espainiatik gertuago sentitzeko.





Aizue, aspaldi ez dizuedala nere pixukideei buruz hitzegin. Ba Montyk (3etatik gazteenak) duela hilabete inguru alde egin zuen eta bere ordez Ed izeneko gizon jubilatu berri bat etorri da. Jatorra dirudi, baina nonbait besteei janaria lapurtzen hasi da eta.... gainontzeko biak gaizki esaka hasi dira. En fin, baina hau ez da ezer ez, gure apartamenduan lehenago gertatu direnekin alderatuta. Agarrarsu, que vienen curvas!!!!





Dirudienez, duela urtebete pasatxo nere aldameneko logelan bizi zan gizona hil egin zan.... Etxean.... (ez dakite seguru, baina seguruaski 2 egun eman zituen horrela logelan). Eta okerrena zera da, gainontzeko pixukideek uste dutela gizon hil egin zutela.





No. No estoy contando una peli de miedo, ni de terror, ni es el dia de los inocentes en America. Egia gordina, besterik ez. Nonbait gizon horrek 40 urte pasatxo zitun, baina oso gaixo zegoen. Biriketako gauza edo. Arnasa bere kabuz hartzeko gauza ez omen zan. Horregatik makina baten beharra zuen eta horri lotuta ibiltzen zan uneoro. Askoz ere zaharragoa zirudien. Etzan gai etxeko sarreran dagoen postontzira ere joateko oinez. Otorduak antolatzeko ere pulamenturik ez omen zuen. Eta bere logela zerri-zerri omen zegoen (y un olor que flipas, parece ser). Dirudienez gizon horren aita sarritan etortzen zan laguntzera, baina gainontzekoek badakite liskar asko zituztela eta aitak semea jotzen zuela. Beno, parece ser que un viernes vino el padre de visita. Egun horretatik aurrera pixukideek ez zuten gehiago entzun arnasa hartzeko makinaren soinua. Gauza arraroa. Gizona etzan hurrengo egunean gelatik atera. Eta gainontzekoak, ba euren eguneroko bizimodua egiten. Igande horretan, berriz, aita agertu zan berriz ere eta ordurako semea hilik zegoen, ohean etzanda. Poliziari deitu, ekipo bat etorri zan gorpua altxatzera, eta pixukideak flipando en colores. Galdera mordua egin zizkieten. Eta aitak, portzierto, gorpua aurkitu ondoren etxera aldegin omen zuen. Beno, kontua da bi aukera logiko daudela gertaera horren aurrean. Edo: 1- gizonak makina itzali zun, alegia, bere buruaz beste intzun. 2- aitak makina itzali zuen. Alegia, semea akatu zuen. Esan bezela, nere pixukideek uste dute bigarren aukera izan daitekeela zuzenena.





Ay, ene. Aurreko egun baten dutxan nengoen bitartean pentsatu nuen duela ez hainbeste denbora gizon ura ni nengoen leku berean ibiliko zala horrelako gauzak itten. Que escalofrio!



Beno, eta orain beste kontu arinago bat. Azkenean jakin det nere pixkude Tinyk 60 urte dituela. Zaharragoa dirudi, portzierto. Eta oso jatorra da nekin, baina, hori bai, aste honetan me ha pillado un par de veces por banda, y me ha metido un par de chapas!!! Beno, horietako batean hildakoarena kontau zidan. Acto seguido me explica su problema de corazon. Tinyk eztula mordoa itteu (gauez sarritan entzuten det). Jaio zenetik bihotzeko arazoren bat izan du. Are geyo, duela 10 urte baino geyo bihotzeko ebakuntza intzioten eta transplantea ittekotan izan dira, pentsa. Bueno, pues parece ser que el corazon se le puede parar en cualquier momento. Horrelako amago pare bat izan omen dittu. Azkena, aurreko urten. Bapatean lurrera erori zan, zentzurik gabe, eta bihotza gelditu in omen zitzaion une batez. Baina, gero berriz ere martxan hasi zan. Beraz, bizirik jarraitzen du, baina oso konsziente da bere egoerataz. Bere familiako kide batzuk modu berean hil dirala kontatu zidan. A! Eta duela hilabete batzuk pixukideak asko kezkatu ziran. Egun batez baino gehiagoz etzuten Tiny ikusi. Etzuten eztulik entzun, eta kotxea, berriz, kanpoko parkinean zegoen. Gure beste pixukidea, Steve, apartamentuetako segurata da, eta hori dela eta giltza maestroa du. Beraz, logela zabaldu eta .... etzegoen inor. Tiny kanpora jun zan egun batzuk pasatzera eta dirudienez bere familiakideren bat etorri zan bera jasotzera. Ordutik, batenbatek egun bat baino geyo etxetik kanpo ematen duenean, abixatu itten dira, para evitar sustos.





Home Sweet Home!!! Beno, dirudienez, agian otsailetik aurrera ikastola ondoan dagoen apartamendu batera mugitzeko aukera izan dezaket. Bakarrik bizitzeko. Y yo digo, con el ambientillo que tengo en casa? Pentsatu inberkot!!!




2 comments:

Unknown said...

pUFFF, IRAKURTZEKO ASKO, GERORAKO UTZI BEHARKO,JEJE, JESUS GURE ANDONITXU TXAPOSO BIHURTU ZAIGU EXTRANGERUAN,JEJE. Iskan naiz portzierto,zure blogean idatzi eta idatzi ta bidalitako emailei erantzun zer? Bueno, ea sms-ai erantzuten diozun.Muak muak muak.Muxu handi bat. Laister etorriko zarelakoan... muxutxo handi bat.

Unknown said...

pUFFF, IRAKURTZEKO ASKO, GERORAKO UTZI BEHARKO,JEJE, JESUS GURE ANDONITXU TXAPOSO BIHURTU ZAIGU EXTRANGERUAN,JEJE. Iskan naiz portzierto,zure blogean idatzi eta idatzi ta bidalitako emailei erantzun zer? Bueno, ea sms-ai erantzuten diozun.Muak muak muak.Muxu handi bat. Laister etorriko zarelakoan... muxutxo handi bat.