Eguberrion denei!
Suposatzet gaur gauerako afaria prestatzen izango zeratela jada, ala agian zuetako asko poteren bat hartzen, gurasoen etxean afari goxoa jan baino lehenago. Beno, ni, berriz, esnatu berria naiz nere laguna Danen etxean, eta gaurkoan ere turismo pixka bat itteko asmoa deu New Yorken.
Atzo egun osoa neri gustatzen zaidan moduan eman genuen, oinez, turismo itten. Brookyn auzotik abiatu eta Manhattaneruntz joan ginen (tartean metroaren laguntzarekin). Konturatzerako Wall Street inguruan ginen. Egoitza handi handiak! Eta bertan "0 zona", alegia dorre bikiak biltzen zituen ingurua. Nola ez, 2001eko irailaren 11a burura etorri zitzaidan. Orduko irudiak eta zientzia fikziozkoa zirudien une surrealista-beldurgarri hori nola bizi izan genuen. Tira, baina pentsamendu horiek berehala uxatu nituen hiriko beste inguru batzuk bixitatzearekin batera. Ferry bat ere hartu genun, Manhattanetik atera ginen eta ez dakit ze izen duen irlaraino zihoan. Tartean, the Statue of the Liberty ikus ahal izan genuen. Halere, inpresionanteena, dudarik gabe, apurka hiriko dorre handiak nola urruntzen zihoazen ikustea. Gero, bueltan, Manhattaneko beste kale eta abenida batzuk zeharkatu genituen. Ez galdetu zeintzuk, ze oso ondo ere ez dakit! Tira, eta euria ere egin zigun tarteka, baina horrek bost ajola, horrelako leku batean zaudenean!!!
Eta gaur, ba eguraldi ederra egiten du eta orain, berehala kanpora ateratzekotan gera. Baina badet buruhauste eder bat. Maletarik gabe nago oraindik ere. Eske, hona etortzeko ruta aldatu zidaten, eta nola ez, siguiendo con la costumbre americana, maletak etziren azaldu. Teorian atzo deitu inbertzidaten, noiz ekarriko zittuzten abixatzeko. Baina, nanai de la china! Eta, ni, berriz, deika eta deika atzo Delta konpainiakoen telefonora. Los muy cabrones, 40 minutu eman nittuen atzokoan zain, eta etzidaten deia hartu sikiera. Eta gaur goizean, berriz, beste orduerdi bat eman det telefonoari pegatuta, azkenean inkonpetente batek ezer argirik ez esateko. Aze plana!!! Beno, kalera goaz azkar azkar!!!
p.d. Oraindik ere esan beharra daukat mentalki ez dudala behar bezela barneratu New Yorken nagoenik.
No comments:
Post a Comment