2008-01-29

eskiak eta zineko izarrak (part 2)





(urtarrilak 20, igandea)



Salt Lake Cityn jarraitzen degu, 3 egunetako asteburua behar bezela aprobetxatzen! Noizbait aipatu izan deten modun, igandeak ameriketan sosada bat izateia, ez da ia inor ibiltzen kalean. Jatetxe eta kafetegi asko itxita eoten dira. Eta Utahko hiriburuan gauden arren, beste hainbeste topatu deu hemen, alegia, inor ez dabilela kaletik. Ez da harritzekoa, ordea, ze sekulako hotza itteu!



Beraz, alternatiba ederra topatu deu. Pelikula mordua ikusi dittugu! 3 hain zuzen ere:


1- A complete history of my sexual failures: Oso oso ona!!! Ikusi ditudan guztietatik gehien gustatu zaidana agian. Dokumentala. Erresuma Batuko 30 urteko gizon batek arazo bat du. Izan dituen erlazio guztietan bere bikotekideek utzi egin dute. Zergatiaren bila hasti denean, horren inguruko dokumentala egitea erabaki du. Asmoa, bere neskak izandakoei elkarrizketak egitea da, zertan failatu duen jakiteko. Hortik aurrera, istorioa benetan xelebrea suertatzen da. Hoberena, zalantzarik gabe, benetako kontakizuna dala. Gainera, nik behintzat barre mordua egin det! Eta horrez gain, proiekzioaren ondoren, bere protagonista gure galderei erantzuten izan da. Eta horrek dokumentala guztiz borobildu du.



2- Roman Polanski: Wanted & Desired: Dokumentala hau ere. Lan txukuna, eta oso interesgarria, batez ere Polanskiren bizimoduak, berez, makina bat dokumental egiteko materiala duelako. Aipagarriena, zuzendariak 5 urte eman dituela proiektu honetan, elkarrizketak itten, e.a.; eta dokumentazio lana goraipatzeko modukoa dala.



3- America's Son: Armadan dagoen mutil gazte batek Irakera joan behar du. Lehenago, ordea, Thanksgivin Etxean pasatutzeko aukera ematen diote, eta filme honek gerrara joan aurreko azken 92 orduak isladatzen ditu. Proiekzioa ondo dago, baina sin mas.


Eta, egia esan, pelikula hauek ikusteko waiting listean apuntatu behar izan degunez, eta gero, ondoren kola egitea derrigorrezkoa genuenez, ba ... hirian turismoa itteko denbora gehiegirik ez degu izan. Beno, biharko utziko degu hori guztia!


(urtarrilak 21. astelehena)


Ohetik jeiki eta egin dudan lehendabiziko gauza leihotik begiratzea izan da. Oh, my God!!! Elurra mara-mara ari du! Hobe esanda, it's snowing cats and dogs!!! Pero bueno, que manera de nevar!!! Dena txuri txuri dago eta.... zer egingo deu??? Azkenean botak jantzi, (eskerrak Gabonetan horiek ekarri nittula EHtik! Si estas 3 semanas, ni me las he quitado para dormir!), berokia leporaino lotu eta, hortxe jun gera Salt Lake Cityko kaleetan barrena!


Ederrena, zalantza izpirik gabe, hiri erdi-erdian dagoen mormoien temploa. Joder, con los mormoncitos, argi dao diru mordua dutela, los muy cabrones!!! Ingurua ikusgarria da, bai temploa eta baita inguruko parkeak eta egoitzak. Gainera dena txuri txuri.... ipuin baten sartu gerala dirudi.


Ondoren, visita al centro comercial (mas conocido como mall en USA). Bereziena, denda guztik kalean daudela, super egoitza baten barrun izan beharrean. Eskertzen da! Gainontzean, ba hiri gehientsuenetan topatu ohi ditugun dendak. Nada nuevo!


Baina ez deu denbora gehiegirik izan shopping itteko, ze azken orduko plana sortu zaigu. Ikastolako ume baten amak Sundanceko festibalean egiten du lan, eta filme bat ikusteko pare bat sarrera eskuratu dizkigu. Beraz, vuelta al teatro Broadway (gure azken 2 egunetako etxea), eta oraingo honetan "Black List" izeneko dokumentala ikusi deu. Ondo eon da. Arteetako, edota politikako beltz ezagun batzuei egindako elkarrizketak ditu oinarri. Interesante. Zenbait konturen inguruan gogoeta ederra itteko balio izan dit.


Eta konturatzerako, hotelean genittuen maletak hartu eta, berriz ere Boisera!!! Hegaldia ondo oraingoan ere (atzerapen txiki bat izan deu, besteik ez). Eta gure hirian zer topatuko? Elurra ere. Ia hilabete daramagu horrela. Hemengoek diote oso arraroa dela hau, normalean elurra egun gutxi batzutan joaten omen delako. En fin..... hurrengo eskapadan pentsatzeko unea iritsi da!!!


2008-01-24

eskiak eta zineko izarrak... (part 1)



Aupa people! Egunak daramatzat tarte txiki bat hartu nahian azken egunetako berrien inguruan idazteko, baina.... ez det egin, orain arte!!!


Aurreko asteburuan, zuetako asko Tamborrada ospatzen ari zinaten bitartean, Bakarne eta biok Salt Lake Cityra aldegin genuen, 3 egunetako asteburua pasatutzeko asmoz (astelehenean festa izan genuen Martin Luther King eguna zela eta).


Eta egia esan, 3 egun oso izan ditugun arren, mormoien etxea ondoegi ezagutu ez dugun sentsazioarekin itzuli naiz etxera. Eske, egun hauetan Sundanceko zine-jaialdia ospatzen ari dira inguru horietan eta ondorioz turismoa egin ordez film mordua ikusi degu.

Baina goazen pixkanaka. Ostiralean ondo egin genuen bidaia. Boise - Salt Lake. Ordu bete pasatxoko hegaldia (Donostia- Bilbo Pesan egitea bezela). Eta konturatzerako Hilton hoteleko gelan trasteak uzten ari ginen. Bai, oraingo honetan nada de "youth hostel barato". Interneten bertako hostalen inguruko kritikak irakurri genituen eta... etziren batere onak. Asi que.... to the lost, to the river, oferta eder bat topatu genun eta nos fuimos a todo lujo, a dar pasta a la familia de la Paris Hilton. 4 izarreko hotela. Ondo zegon. Pixkat anticuadoa, baina ohera de puta madre. eta hiri erdi erdian. Asi que ... kejatzeko moun!!!


Iritsi bezain pronto, paseillo por el downtown. Aze hotza!!! Inguruan izotza mordua. Azkenen festivaleko laburmetrai batzuk ikusi genitun eta, handik lotara, hurrengo egunerako planak genituelako.

Urtarrilak 19. Larunbata. Kotxe bat alokatu deu egun osorako eta goizean nahiko goiz (ederki gosaldu ostean, hori bai) atera gera bidean Park Cityrutz. Dirua besteik ez duten eskiatzailez betetako herrixka da Park City (tipo Bakeira). Eta herri horretan Sundanceko filme gehienak botatzen dituzte (gainontzekoak Salt Lake Cityn eta Robert Redforrek duen Sundanceko resortean dira ikusgai). Herriko kanpokaldean dagoen parking baten utzi deu gure kotxea eta, ondoren ordu erdiko paseillo bat emanez (elur mordua mordua, portzierto) zentrora iritsi gera. Eta konturatzerako aurpegi ezagunak ikusten hasi gera: Woody Harrelson (Asesinos Natos, El Escandalo de Larry Flynt) eta Ian Ziering (El Steve de Sensacion de Vivir!!). Paseillo por el pueblillo, eta dokumental bat ikustera joan gera.


Beno, zinemaldiko sarreren ingurun esplikatu behar da gauza nahiko berezia itten dutela txartelak aldez aurretik hartu ez dituztenentzat. Filma baino pare bat ordu lehenago "Waiting List" edo lista de espera bat zabaltzen dute. Zenbaki bat egokitzen dizute, eta gero, proiekzioa baino ordu erdi lehenago hantxe izan behar zera berriz ere. Suertea badezu (eta zenbaki txikia badezu, jakina), sarrera berehala lortzezu. Bestela, pazientzia eta txartel gabe geratzeko arriskua dezu. Baina gauza on bat ere badu metodo honek. Sarrerek 10 dolar balio dituztela. Aldez aurretik erosita, 15 ordaindu behar dituzu (vamos, que para ser cine independiente, no es nada barato!).


The Art Star and the Sudanese Twins. Horixe da larunbatean ikusi deun lehen proiekzioa. Dokumentala. Bereziena zera da, zuzendaria Bakarnen lagun on baten laguna dala. Zelanda Berrikoa. Bertan artista italiar batek jaio berriak diren sudaneko bixki batzuk adoptatzeko dituen gorabeherak isladatzen dira. Ondo dago. Istorio interesantea. Hori bai, logure puntu bat badet eta tartean galdu egin naiz.


Gero beste paseillo herri erditik, hori bai, oraingoan jende mordoz inguratuta. Noski, kontutan izanda asteburu berezia dela, elur mordua dagoela eskiatzeko eta inguruko zinemaldirik interesgarriena bertan ospatzen ari dela, ba... ez da harritzekoa. Beste kola bat in deu, oraingo honetan Strangers filmea ikusteko. Azkenen, por los pelos, baina lortu dittugu txartelak. Eta eskerrak, ze mordua gustau zait pelikula!! Amodiozko istorio eder bat da. Kibutz baten bizi dan mutil israeldar batek eta jatorri palestinarra duen neska batek Berlinen ospatu zen futbol mundialetan elkar ezagutzen dute modu xelebre baten. Hortik aurrera... ba bai, suposa dezakezuena, edozein erlazio berriko gorabeherak + euren jatorriko herrialdeen aferak eragindakoak. Interesgarriena, proiekzioaren ondoren bere egileek eta aktoreek emandako azalpenak: 100 mila dolarrekin egin zuten pelikula osoa. Eta grabaketen % 99 inprobisazioak ziran. Ba emaitza zoragarria, esan bezela!!!


Beno, eta orain eguneko unerik xelebreena (Alberto, preparate!). Ia gauerdia da. Autobus batek gure kotxea dagoen parkinera garamatza. Herriko kanpokalden dago. Ilun iluna dena, ni una puta persona. Eta Bakarne eta biok autobusetik jeisten ari geran bitartean, emakume bat sartzen da bertara. Aurpegia ezaguna egiten zait. Pero.... si es Glen Close!!!! Benetan! Casi me caigo de espaldas! Xelebreena zera da, ez degula ikusi precisamente rodeada de glamour, baizik eta gauerdian, leku isolatu-ilun baten, eta beste edozein pertsona arrunten modura, autobusa erabiltzen. Too much!!!

2008-01-10

Boise, part 2...









Urteberrion denei!!! Azkenean lerro batzuk idazteko astia atera det! 4 egun pasa dira Boisera iritsi nintzenetik, eta egia esan, dagoeneko asteak daramatzadala iruditzen zait. Sentsazio horrek ez dirudi oso positiboa, baina ez pentsa, badu bere alde ona ere. Ze, agian berriz ere hemengo bizimodura ohitzea zaila egingo zitzaidala pentsatzen nuen, baina, ke ba.... uste nuena baino errazago egiten ari zait. Argi dago oraingo honetan ez naizela zerotik hasi.






Eta zer moduz Euskal Herriko oporrak? Ba .... orokorrean pozik, oso pozik nago hara joan izanaz! Egun intensoak izan dira (batez ere mentalki) eta gorabeheraz beteak. Zalantzarik gabe gehien poztu nauena hilobekin egon izana izan da. Eske, sekulako gogua nun beraiek ikusteko, beraiekin egoteko, jolasteko ... eta horregatik bakarrik ya bidaiak merezi izan du. Eta horrez gain, ba oso topikoa dirudi baina bai, familia, lagunak.... zuen beharra nuen, benetan!!! Horregatik pasatu berri diren opor hauetarako ez nuen beste munduko planik egin nahi. Jendearekin egon, egon eta egon. Ay, baina uste nuena baino zailagoa izan da!







Izan ere, joan aurretik pentsatzen nun: "ba, 10 egunetan seguru nahi dudan jende guztia ikusteko aukera izango dudala, behintzat gertukoenak!" baina.... bai zera!!!! Ni por el forro!!! Que si el jet-lag del primer dia, gero bazkaria Hernanin, bazkaria familiarekin, urte zaharreko afaria, hurrengo eguneko biharamuna .... konturatzerako bi egun geratzen zitzaizkidan eta gutxi batzukin eona nintzan. Beraz, azken egunetan, ba horixe.... con agenda y cita por horas. Resumiendo. Zurekin egon banaiz, lucky you! eta behin baino geyotan ikusi bagera, hasi gaizki pentsatzen.... zuregandik zerbait nahi det. Seguru!!!









Momentu ez hain goxoak edota zailak ere izan ditut, ez pentsa. Gutxi batzuk, baina bai, izan dira. Halere, horiek alde batera utziko ditut orain.









Eta oraingo gauzetan zentratzen hasiko naiz!!!









Zer berri Boisen? Ba pentsa, EHruntz atera nintzen egun berean elurra itten hasi zan eta ordutik ez da desegin! Hotza eta elurra, horixe da azken asteetako protagonista. Eta gutxienez hurrengo egunetan antzera jarraituko du. Pues vaya!!!









Ey, very important! Me estoy quitando del rollo euskal folki! Koroko entsaioetara joateari aspaldi utzi nion, eta orain, berriz, palari agur esan diot. A ver, si la idea no estaba mal, pero es que lo de quedar con Sam, el cura evangelista cincuenton, ba... etzan nere top priority! Beraz, le he dicho muy educadamente que muy bien todo, que eskerrikasko, pero que se busque a otro para el torneo de primavera. Nik nere hitza bete nun, udazkeneko torneilloa jolastu nun eta ... kitto!









Eta horren ordez orain dantza itten hasiko naiz. Atzo dantza garaikideko klase baten eon nintzan. Gustora. Irakaslea oso ona iruditu zitzaidan. Seguruaski errepikatuko det. Eta, gaur, berriz, hip-hopeko beste klase batera joan naiz. Nahiko kuriosoa izan da dena. Lekua, akademia dekadente eta rancio bat. Klasean 6 pertsona eon gera. Bakoitza bestea baino xelebreagoa. Eta iraslea, ba etzan txarra, baina klasea nahiko ni fu ni fa. Hoberena musika. Todo patxangadas super tipikonas, que si Umbrella (ella -ella -ella), que si el Justin Timberlake, o la Fergie. Ta ni poz-pozik. Baina, esan bezela ezer berezirik ez, eta gainera klaseak nahiko garestiak dira, asi que.... creo que no me ven el pelo por alli.









Zuetako batenbati esan nion agian apartamendu batera bakarrik bizitzera joango nintzala aurki..... ba orain zalantza da hori. Eske, dirudienez ikastola onduan dagoen leku hori ez da hutsik geratuko eta.... joder, yo que ya me habia hecho a la idea. Eske.... hemen enao gaixki, con el aitona Tiny, y el segurata Steve. Egia esan, nerekin super jatorrak dira, baina.... no son mi estilo. Ay, eta 3. pixukidea, Ed, eskerrak etzi badoala, ze.... esta loco! Baina, benetan. Parece ser que tiene un desorden mental. Doble personalidad, edo trastorno bipolar, edo... enao seguru baina, horrez gain etxeko gauzak lapurtzen dittu, sua piztuta utzi du pare bat alditan, beste behin gasa irekita... vamos, que nos la puede liar perfectamente. Eta bere ordez nor etorriko da? auskalo!!! Pero si tiene menos de 40, sera un milagro!!! Beraz, apartamenduarena ateratzen ez bada, agian beste lekuren bat bilatuko det.









Tira, bihar ostirala. Asteburu honetan lasai lasai geratuko gera Boisen. Zuek aprobetxatu, ni ere saiatuko naizela!!!









Besarkada handi bat denontzat. Faltan botatzen zaituztet jada.