(urtarrilak 20, igandea)
Salt Lake Cityn jarraitzen degu, 3 egunetako asteburua behar bezela aprobetxatzen! Noizbait aipatu izan deten modun, igandeak ameriketan sosada bat izateia, ez da ia inor ibiltzen kalean. Jatetxe eta kafetegi asko itxita eoten dira. Eta Utahko hiriburuan gauden arren, beste hainbeste topatu deu hemen, alegia, inor ez dabilela kaletik. Ez da harritzekoa, ordea, ze sekulako hotza itteu!
Beraz, alternatiba ederra topatu deu. Pelikula mordua ikusi dittugu! 3 hain zuzen ere:
1- A complete history of my sexual failures: Oso oso ona!!! Ikusi ditudan guztietatik gehien gustatu zaidana agian. Dokumentala. Erresuma Batuko 30 urteko gizon batek arazo bat du. Izan dituen erlazio guztietan bere bikotekideek utzi egin dute. Zergatiaren bila hasti denean, horren inguruko dokumentala egitea erabaki du. Asmoa, bere neskak izandakoei elkarrizketak egitea da, zertan failatu duen jakiteko. Hortik aurrera, istorioa benetan xelebrea suertatzen da. Hoberena, zalantzarik gabe, benetako kontakizuna dala. Gainera, nik behintzat barre mordua egin det! Eta horrez gain, proiekzioaren ondoren, bere protagonista gure galderei erantzuten izan da. Eta horrek dokumentala guztiz borobildu du.
2- Roman Polanski: Wanted & Desired: Dokumentala hau ere. Lan txukuna, eta oso interesgarria, batez ere Polanskiren bizimoduak, berez, makina bat dokumental egiteko materiala duelako. Aipagarriena, zuzendariak 5 urte eman dituela proiektu honetan, elkarrizketak itten, e.a.; eta dokumentazio lana goraipatzeko modukoa dala.
3- America's Son: Armadan dagoen mutil gazte batek Irakera joan behar du. Lehenago, ordea, Thanksgivin Etxean pasatutzeko aukera ematen diote, eta filme honek gerrara joan aurreko azken 92 orduak isladatzen ditu. Proiekzioa ondo dago, baina sin mas.
Eta, egia esan, pelikula hauek ikusteko waiting listean apuntatu behar izan degunez, eta gero, ondoren kola egitea derrigorrezkoa genuenez, ba ... hirian turismoa itteko denbora gehiegirik ez degu izan. Beno, biharko utziko degu hori guztia!
(urtarrilak 21. astelehena)
Ohetik jeiki eta egin dudan lehendabiziko gauza leihotik begiratzea izan da. Oh, my God!!! Elurra mara-mara ari du! Hobe esanda, it's snowing cats and dogs!!! Pero bueno, que manera de nevar!!! Dena txuri txuri dago eta.... zer egingo deu??? Azkenean botak jantzi, (eskerrak Gabonetan horiek ekarri nittula EHtik! Si estas 3 semanas, ni me las he quitado para dormir!), berokia leporaino lotu eta, hortxe jun gera Salt Lake Cityko kaleetan barrena!
Ederrena, zalantza izpirik gabe, hiri erdi-erdian dagoen mormoien temploa. Joder, con los mormoncitos, argi dao diru mordua dutela, los muy cabrones!!! Ingurua ikusgarria da, bai temploa eta baita inguruko parkeak eta egoitzak. Gainera dena txuri txuri.... ipuin baten sartu gerala dirudi.
Ondoren, visita al centro comercial (mas conocido como mall en USA). Bereziena, denda guztik kalean daudela, super egoitza baten barrun izan beharrean. Eskertzen da! Gainontzean, ba hiri gehientsuenetan topatu ohi ditugun dendak. Nada nuevo!
Baina ez deu denbora gehiegirik izan shopping itteko, ze azken orduko plana sortu zaigu. Ikastolako ume baten amak Sundanceko festibalean egiten du lan, eta filme bat ikusteko pare bat sarrera eskuratu dizkigu. Beraz, vuelta al teatro Broadway (gure azken 2 egunetako etxea), eta oraingo honetan "Black List" izeneko dokumentala ikusi deu. Ondo eon da. Arteetako, edota politikako beltz ezagun batzuei egindako elkarrizketak ditu oinarri. Interesante. Zenbait konturen inguruan gogoeta ederra itteko balio izan dit.
Eta konturatzerako, hotelean genittuen maletak hartu eta, berriz ere Boisera!!! Hegaldia ondo oraingoan ere (atzerapen txiki bat izan deu, besteik ez). Eta gure hirian zer topatuko? Elurra ere. Ia hilabete daramagu horrela. Hemengoek diote oso arraroa dela hau, normalean elurra egun gutxi batzutan joaten omen delako. En fin..... hurrengo eskapadan pentsatzeko unea iritsi da!!!
No comments:
Post a Comment