2008-01-24

eskiak eta zineko izarrak... (part 1)



Aupa people! Egunak daramatzat tarte txiki bat hartu nahian azken egunetako berrien inguruan idazteko, baina.... ez det egin, orain arte!!!


Aurreko asteburuan, zuetako asko Tamborrada ospatzen ari zinaten bitartean, Bakarne eta biok Salt Lake Cityra aldegin genuen, 3 egunetako asteburua pasatutzeko asmoz (astelehenean festa izan genuen Martin Luther King eguna zela eta).


Eta egia esan, 3 egun oso izan ditugun arren, mormoien etxea ondoegi ezagutu ez dugun sentsazioarekin itzuli naiz etxera. Eske, egun hauetan Sundanceko zine-jaialdia ospatzen ari dira inguru horietan eta ondorioz turismoa egin ordez film mordua ikusi degu.

Baina goazen pixkanaka. Ostiralean ondo egin genuen bidaia. Boise - Salt Lake. Ordu bete pasatxoko hegaldia (Donostia- Bilbo Pesan egitea bezela). Eta konturatzerako Hilton hoteleko gelan trasteak uzten ari ginen. Bai, oraingo honetan nada de "youth hostel barato". Interneten bertako hostalen inguruko kritikak irakurri genituen eta... etziren batere onak. Asi que.... to the lost, to the river, oferta eder bat topatu genun eta nos fuimos a todo lujo, a dar pasta a la familia de la Paris Hilton. 4 izarreko hotela. Ondo zegon. Pixkat anticuadoa, baina ohera de puta madre. eta hiri erdi erdian. Asi que ... kejatzeko moun!!!


Iritsi bezain pronto, paseillo por el downtown. Aze hotza!!! Inguruan izotza mordua. Azkenen festivaleko laburmetrai batzuk ikusi genitun eta, handik lotara, hurrengo egunerako planak genituelako.

Urtarrilak 19. Larunbata. Kotxe bat alokatu deu egun osorako eta goizean nahiko goiz (ederki gosaldu ostean, hori bai) atera gera bidean Park Cityrutz. Dirua besteik ez duten eskiatzailez betetako herrixka da Park City (tipo Bakeira). Eta herri horretan Sundanceko filme gehienak botatzen dituzte (gainontzekoak Salt Lake Cityn eta Robert Redforrek duen Sundanceko resortean dira ikusgai). Herriko kanpokaldean dagoen parking baten utzi deu gure kotxea eta, ondoren ordu erdiko paseillo bat emanez (elur mordua mordua, portzierto) zentrora iritsi gera. Eta konturatzerako aurpegi ezagunak ikusten hasi gera: Woody Harrelson (Asesinos Natos, El Escandalo de Larry Flynt) eta Ian Ziering (El Steve de Sensacion de Vivir!!). Paseillo por el pueblillo, eta dokumental bat ikustera joan gera.


Beno, zinemaldiko sarreren ingurun esplikatu behar da gauza nahiko berezia itten dutela txartelak aldez aurretik hartu ez dituztenentzat. Filma baino pare bat ordu lehenago "Waiting List" edo lista de espera bat zabaltzen dute. Zenbaki bat egokitzen dizute, eta gero, proiekzioa baino ordu erdi lehenago hantxe izan behar zera berriz ere. Suertea badezu (eta zenbaki txikia badezu, jakina), sarrera berehala lortzezu. Bestela, pazientzia eta txartel gabe geratzeko arriskua dezu. Baina gauza on bat ere badu metodo honek. Sarrerek 10 dolar balio dituztela. Aldez aurretik erosita, 15 ordaindu behar dituzu (vamos, que para ser cine independiente, no es nada barato!).


The Art Star and the Sudanese Twins. Horixe da larunbatean ikusi deun lehen proiekzioa. Dokumentala. Bereziena zera da, zuzendaria Bakarnen lagun on baten laguna dala. Zelanda Berrikoa. Bertan artista italiar batek jaio berriak diren sudaneko bixki batzuk adoptatzeko dituen gorabeherak isladatzen dira. Ondo dago. Istorio interesantea. Hori bai, logure puntu bat badet eta tartean galdu egin naiz.


Gero beste paseillo herri erditik, hori bai, oraingoan jende mordoz inguratuta. Noski, kontutan izanda asteburu berezia dela, elur mordua dagoela eskiatzeko eta inguruko zinemaldirik interesgarriena bertan ospatzen ari dela, ba... ez da harritzekoa. Beste kola bat in deu, oraingo honetan Strangers filmea ikusteko. Azkenen, por los pelos, baina lortu dittugu txartelak. Eta eskerrak, ze mordua gustau zait pelikula!! Amodiozko istorio eder bat da. Kibutz baten bizi dan mutil israeldar batek eta jatorri palestinarra duen neska batek Berlinen ospatu zen futbol mundialetan elkar ezagutzen dute modu xelebre baten. Hortik aurrera... ba bai, suposa dezakezuena, edozein erlazio berriko gorabeherak + euren jatorriko herrialdeen aferak eragindakoak. Interesgarriena, proiekzioaren ondoren bere egileek eta aktoreek emandako azalpenak: 100 mila dolarrekin egin zuten pelikula osoa. Eta grabaketen % 99 inprobisazioak ziran. Ba emaitza zoragarria, esan bezela!!!


Beno, eta orain eguneko unerik xelebreena (Alberto, preparate!). Ia gauerdia da. Autobus batek gure kotxea dagoen parkinera garamatza. Herriko kanpokalden dago. Ilun iluna dena, ni una puta persona. Eta Bakarne eta biok autobusetik jeisten ari geran bitartean, emakume bat sartzen da bertara. Aurpegia ezaguna egiten zait. Pero.... si es Glen Close!!!! Benetan! Casi me caigo de espaldas! Xelebreena zera da, ez degula ikusi precisamente rodeada de glamour, baizik eta gauerdian, leku isolatu-ilun baten, eta beste edozein pertsona arrunten modura, autobusa erabiltzen. Too much!!!

No comments: