Gaur goizean hotzez esnatu naiz. Ohean bueltaka nenbilen bitartean pentsatu det: "ez da harritzekoa, gero eta hotz geyo itteu gabez, eta atzo egun osoan leihoa zabalik utzi nuen". Baina espero ez nuena zera zan, pertsiana zabaltzerakoan elurra ari zuela ikustea! Eta etxe ondoko parkea zuritzen, pixkanaka-pixkanaka. Flipau!!!
Beraz, ikastolarako bidean poz-pozik jun naiz. Gero, egia esan, orduak pasa ahala elurra desegiten joan da eta, une honetan ez da arrastorik ere ikusten hiri barruan. Bai ordea inguruko mendietan. Eta, egia esan, ustet hobe dudala ohitzen jutea, ze seguruaski aurrerantzean askotan egongo dira tontorrak modu horretan.
Portzierto, ez dizuet kontatu, baina aurreko ostiralean hockey partidu bat ikusten izan nintzan estreineko aldiz. Estos americanos!!! Dena egiten dute a lo yankee. Boiseko taldeak (Steelheads) dibisio txiki baten jolasten duen arren, jende ugari joan ohi da euren partiduak ikustera. Are geyo, sarrerak lortzea ez omen da hain erraza. Quest Arena aretoa jendez gainezka. Ikastolako ume baten (Parker) gurasoek gonbidatu gintuzten. Andrea eta Tucker. Beraz 4 ginen, bikotea, Bakarne ta ni (edo hobe "ia 5" esatea, ze Andreak bonbo ederra du). Ta esan bezela, hockey partidoak ere parafernalia ederra du. Jende guztia jaten eta edaten (ni ez dakit zertara doazen, partidoa ikustera ala sozializatzera). Eta horrez gain musika uneoro altu altu zegoen (hard-rocka, portzierto). Ta noizean behin oihu edo txalotu inbergenun, jokalariak animatzeko. En fin.... toda una experiencia.
Gainontzean, ba aurreko asteburua benetan lasaia izan da. Boisen gelditu gera eta gauza handiegirik ez degu egin. Hiriko bizitza. Ondo dago. Baina, nik esango nuke indarrak biltzeko aukera paregabea izan deula zeren... bihar San Franciscora noa!!!! Ostegunean Thanksgiving eguna ospatzen da EEBBetan (accion de gracias). Eta guztira 4 egun libre ditudanez, ba.... eskapada bikaina!!! Gainera sekulako gogoa det ze bertan Mixelekin eta Marcekin topatuko naiz. Eta baliteke lagun zaharren bat ere han ikustea (Dan, Marco). Kontatuko!!!
No comments:
Post a Comment