Ostegun santu. Eta zuetako gehienek festa eguna izango dezue. Ni, berriz, ikastolan nabil, eguneroko modun, umek zaintzen eta horrek dakartzan gehigarriekin (mukik garbitu, panyalak aldatu e.a.). Baina atseden bat aprobetxatu det lerro batzuk idazteko blog honetan.
Atzo nere lehendabiziko benetazko Halloween gaua ospatu nun! Duela urte batzuk, guiriekin bizi nintzanen egin nun sasi Halloween bat Donostian (oaindik goatzen naiz horretaz). Baina zerikusirik ez hemengoarekin.
Berez, nahiko egun xelebrea eta eroa izan genun ikastolan. Ume guztiek mozorroak ekarri zituzten eta jakina, ohizko eginbeharrak jokoengatik aldatu genitun. Jo, zenbat argazki atera nitun!!! Eske, hain xalau zeuden ume guztik!!!! Aze fauna: katua, tximua, pirata, Shreck, Elmo, dinosaurioa, Hanna Montana, Skeleton, eta nola ez .... printzesak!! Eta abar geyo....
Beno, lan-eguna giro onean pasa genun. Ondoren, berriz, nere debilidadea dan Josuren gurasoekin bildu ginen, afaltzera gonbidatu baigintuzten Bakarne eta ni. Baina asmo nagusia zera zen, umeek "trick or treat" nola egiten duten ezagutzea. Bazpa azalduko dizuet hori dala Halloween gaueko ohitura nagusia, alegia, atez ate goxoki eske aritzea. Tinbrea jo ostean, Trick or Treat esan behar dute umeek (trukoa ala tratua) eta ondoren bi aukera daude, goxokiak ala joku/susto bat jasotzen dute). Beraz, 8ak aldera Harrison Boulevard aldera jo genuen (hiriko etxerik dotoreenak hantxe dira). Ke pasada!!! Que currada!!! Ikusgarria etxejabeek nola prestatzeituzten euren atariak espreski egun horretarako! Mota guztietako kalabazak, beldurrezko dekorazioa: kalaberak, xaguxarrak, sorginak, lapidak.... Herensuge bat eta guzti ikusi genun! Bitarte horretan Izaskun (aurreko urteko irakaslea eta gure laguna) gurekin bildu zan eta ondoren bera, Bakarne eta hirurok Izaskunen beste lagun batzukin bildu ginen etxe baten zerbeza batzuk hartzeko. Azkenen gauerdirarte luzatu ginen.
Eta gaur ikastola zabaltzea tokatu zait. Lo gehiegi ez det egin, beraz, baina .... ze demontre, beste gauza batzuk ere inberdittugu!!! Gainera asteburu honetan Boisen geratuko gera, beraz, izango det aukera pixkat deskantsatzeko. Beno, ala agian ez, ze Mortzilla dinner izenekoa ospatuko dute Euskal Etxen larunbat honetan. Kontauko nola doan hori ere bai!!!
bideoan Josu agertzen da, bere izebaren etxe-atarian trick or treat itten. Ke salau!!!
2 comments:
Ze ondo!! Ikasu dezu pardelak aldatzen. Gogoratzen Xabatekin bakarrik gelditu zinen eguna? Bazkaltze ere ez zizun utzi. Zure beldurrik haundiena pardela aldatzea tokatzea. Eta orain...Gabonetan 5 ilobekin utziko zaitugu ea ondo modatzen zaren. Muxu haundi bat etxekoen partez!!
Ikusten dut ederki zabiltzala, eta pozten naiz. Ondo segi!
Post a Comment