2007-11-27

If you are going to San Francisco....


Aupa denei!!! nondik hasi? Hainbeste bidai-kontu dittut zuei aipatzeko... (aviso, va largo, largo, largoooooo. Hartu arnasa eta denbora apur bat. Beharko dezue!)



San Francisco. Zoragarri!!! Hiria mordu mordua gustatu zait! "Vaya sorpresa" esangozue, bai, bakit, baina eske benetan, sekulako xarma du lekuak!!!



Azaroak 21. Asteazkena. Ikastolako lanak behar baino pixkat lehenago bukatuittut eta aeroportura eraman nau Marak (gure zuzendariak). Konturatzerako California bidean naiz, baina oraindik nere buruak ez du guztiz asimilatu aldaketa. Hegaldian dena ondo. Nituen indikazioekin SFko downtownera errez iritsi naiz eta instant baten Mixelekin eta Marcekin (Montrealeko lagunak) biltzeko aukera izan det Park 55 hotelean. Sinestezina!!! Jo, ze sentsazio atsegina eta arraroa aldi beren!! Egia esan abuztuan Boisera etorri baino leno Mixel bixitatzeko aukera izan nun, beraz etzan hainbeste denbora ere elkar ikusten genuela, baina horrela, SFkon biltzea.... too much!!!



Beno, ba trastek hotelean utzi eta.... kalera.... afaltzera. Ni oraindik flipatuegia, esan bezela! Valencia kaleko tapas jatetxe baten afaldu deu. Un clavazo, jan degunerako, baina ke mas da, gustora-gustora nago. Portzierto, zanpantzarren argazki eder bat dago esekita jatetxeko pareta baten. Flipau! Ondoren lagun zahar bati deitu diot, Donostian duela 7 urte ezagututako Dani. Berez Renokoa da Dan (duela gutxi hiri hartan bixitatu dudan Dawnen laguna. Biak USACeko giriekin bizi nintzela ezagutu nituen). Azken 3 urteetan SFkon bizi izandu da, baina orain New Yorkera joan da. Asteazkenean, ordea, SFra etorri da, Thanksgiving familiarekin pasatu behar baitu, Renon. Beraz, deituiot, ea ikus gaitezkeen jakiteko. Baina azkenen berak gaueko autobusa hartukou eta.... ezinezkoa. Beno, baina kuriosoa, duela 6 urte ez nuela bere ahotsa entzuten, eta sekulako ilusioa in dit. Eta gainera Gabonetan NYetik pasatu behar dudanez, ba elkarrekin eoteko aukera izango deula dirudi.




OK, que me enrollo. Afaldu, pote bat hartu deu Market kalean dagoen taberna fashion baten eta, hotelera, a descansar. Osteguna. Goiz esnatu gea Mixel, Marc eta hirurok. Dutxau, jantzi eta kalera! Hotel inguruko kafetegi baten gosaldu ostean, turismo pixkat ittera jun gera, hiriko hondartza aldera hain zuzen ere. Eguraldi ederra itteu, zerua urdin urdina eta giro epela. Hondartza ingurua.... increible! Oso oso atsegina. Hendaiako ingurua gogorarazten dit. Beno, eta ozeano Pazifikoko ura ukitu ostean, hortxe barneratu gera Golden Gate Parkean barrura. Munduko parke urbanorik handienetakoa, portzierto. Luzeran 5 kilometro, pentsa. Zuhaitz mordua, txoriak ere bai, eta Marc eta Mixel zoratzen (txoriena Marcen lanbidea izateaz gain, bien afizioa ere bada aspalditik). Eta hortxe, inoiz ikusi ez dituzten espezieak behatuz denbora mordua pasa deu, paseatzen genun bitarten. Ondoren, berriz, Julia izeneko neska batekin bildu gera, (Marcen laguna). Thanksgiving eguna denez, bere lagun batzuen etxera doa bazkaltzera eta .... gonbidatu egin gaituzte. Beraz, planak aldatu eta.... hiritik iparraldera joan gera, amerikarrek ospatu ohi duten moduan pasatzera Thanksgiving eguna. Giro lasaia eta atsegina topatu degu gonbidatuen etxean. Jan deu, paseo eder bat ere eman deu eta.... azkenean SFra buelta, baina iluntzeko 8ak inguru. Mixel eta Marc nekatuta daude eta hotelean geratzea erabaki dute, baina, neri egia esan pekatua iruditzen zait, ze.... San Franciscon gaude! Beraz, hirian barrena buelta bat ematera atera naiz bakarrik. Mordua gozatu det! Txino korrikalari batean azkar azkar afaldu ondoren, auzo txinatarrean barrena sartu naiz. Handia! Eta aldapaz betea (hiriko beste hainbat auzoren modura). Eta ia hutsik dago! Beno, eske, Thanksgiving eguna da (gure Gabon eguna bezela amerikarrentzat. bai, lo del pavo y toda la historia, pa los que no saben). Ondoren, berriz, Northbeach auzoa bixitatu det (auzo italiarra). Zoragarria!!!! oso oso atsegina eta politta! Gero, hiri erdiko kaleetan barrena sartu naiz berriz ere. Como de peli americana de polis. Vaporra kaleko alkantariletatik gora eta giro dekadentea (zenbat eskale) eta.... jo, ze metropolitanoa! Ikeragarri gustatzen zait!!! Tira, buelta eder bat eman ostean, hoteleruntz noa, ze.... bakarrik nago eta,... ez da berdina. Gauerdirako ordu laurden bat falta da. Gelan sartzerakoan Mixel eta Marc lotan dira. Ahal dudan soinurik gutxiena egiten saiatu naiz. Eta lotan geratu naiz instant baten.


Ostiral goiza. Goiz goiz esnatu gera oraingoan ere. Prestatu eta, kalera, egun horretarako alokatu degun kotxearen bila. Azkenean, goizeko 9ak pasatxo direnean hiritik iparralderuntz abiatu gera, munduko Redwood zuhaitzik altuenetakoak dituen parke bateruntz. Eguraldia zoragarria oraingoan ere. Bidean hainbat aldiz geratu gera paisaiaz gozatzeko (Sausalito ingurua in-pre-si-o-nan-te), txoriei erreparatzeko.... eta horrelaxe ibili gera lasai lasai. Ondoren parkea. Ikusgarria, oso politta. Eta lasai lasaia. Egia esan, San Franciscoko zentroarekin zerikusi gutxi du inguruak. Buelta txiki bat eman degu, argazki dezente atera, baina konturatzerako ordu terdi luze bat indeu barrun eta.... San Andreseko falla dagoen lekuaren bila joan gera. Kotxean buelta batzuk eman ondoren azkenean iritsi gera lekura. Paseillo de rigor, zuhaitzak, txoriak.... eta bai, falla topatu deu, baina.... egia esan ez da batere ikusgarria. Nik, ez dakit, me esperaba una pedazo brecha con pinta tenebrosa, eta topatu deuna zera da, maldan gorako zelai bat, eta bertan balla zahar bat erditik banatua, 2 bat metroko tartearekin. Nonbait 1906. urteko San Franciscoko mega terremotoaren eragin zuzen zuzena. En fin.... no coment.


Kotxean sartu gera berriz ere. Bazkaltzeko ordua ere bada (horario Europeo jada, eta amerikarrentzako zer esanik ez). Azkenean herrixka batera iritsi gera. Txikia, 3 bat jatetxekin. Jende pilloa dabil de turismeo. Eske, Thanksgivinen ondorengo eguna izanda, jende askok (nere modun) oporrak dittu. Se nota. Azkenean terraza baten bazkaldu deu, bukaera aldera nahi baino hotz geyo itten zun baina... enaiz kejauko. Eta, hortxe abiatu gera inguruko kosta aldera. Kilometro batzuk geroago paraje zoragarri batera iritsi gera. Hau bai dala ikusgarria!!! Point Reyes North Beach. Noizbait inguru hau bixitatuz gero, benetan, bixitatu beharreko lekua. Mendi aldea. Etxerik ez inguruan. Errepide bakarti bat. Eta hondartza luze luzea. Eta pazifikoa berriz ere. Guretzat bakar bakarrik. Iluntzen hasi du, eguzkia sartzen ari da eta gainera ilargi betea da! Minutu gutxi batzuk eman ditugu paraje eder horretaz gozatzen.


Ilundu du. Buelta kotxera. Hiriruntz goaz. Nik, egia esan San Franciscoko euskal etxea ere bisitatu nahi nuen. Baina berandu egin da eta.... urruti xamar geratzen zaigu. Berriz ere Golden Gate zubia zeharkatu (3. aldia jada) eta hotelera. Pixkat deskantsau eta, afaltzera!! Marci gomendatu dioten japones batera goaz. Bereziena zera da, dj bat dula musika elektronikoa pintxatzen. Viva lo eclectico! Beno, egia esan dezente itxaron behar izan degu mahaia topatzeko. Eta gero zerbitzatzen ere nahiko motel ibili dira. Ni gustora geratu naiz. Marc, berriz, oso oso nekatuta dago eta hotelera jun nahi du. Beraz, azkenean afaldu ostean, ni pote ni leches. Ostiral gaua izanda. En fin.... eguna luzea izan dalako, bestela.....


Larunbata. Nere azken egun osoa da eta .... egia esan oraindik ez det hiria ia ezagutu! Hay que poner remedio. Goiz esnatu gera (oraingoan aldameneko gelako emakumearen ahotsak medio. Gros chien!). Kalera goaz, Chinatown eta Northbeach aldera, (nik bi egun lehenago gauez egin nuen moduan). Baina, egia esan, gauez gustatu bazitzaidan, egunez oraindik askoz geyo!!! Eta Marci eta Mixelei beste hainbeste. Batez ere italiarren auzoa. Ederki gustora biziko nintzateke inguru horretan!!!! Eske, hain atsegina da, hain xarmanta, hain berezia, hain ezberdina!!! Ondoren, Coit Tower. Hiriko bista bikaina degu bertatik. Eta gero Russian Hill. Edo hobe esanda, munduan dagoen kalerik berezienetakoa ikustera jun gera. %40ko pendiza duen maldadun kalea. Motza eta estua. Xelebreena zera da, kotxeak zig-zag egiten jeisten direla bertatik. Horregatik da hain famatua eta turistikoa. Portzierto, aldapatxoa oinez jeisten degun bitartean ez dakit zenbat aldiz entzuten degun turisten kotxeetatik "If You Are Going To San Francisco" kantu mitikoa.


Autobusa hartu eta... cambio de barrio. Haight Streetera goaz. SFko etxe mitikoak eta denda eta kafetegi mordua. Hortxe pasatu ditugu arratsaldeko ordurik potoloenak, eta de paso konprillaren bat ere in deu (nik kazadora bat). Iluntzen hasita, berriz ere hotelera. Mixelek eta Marcek siestilla in nahi dute eta nik downtownetik beste buelta bat emateko aprobetxatu det (egia esan, Virgin dendan sartu eta peli batzuk erosittut, poco mas).


Hotelean mutilekin bildu eta kostata, baino azkenen afaltzeko lekua aukeratu deu. Mission auzora goaz, lehendabiziko gauean bezela, oraingoan vegetariano batera. OK!! Bitartean Marcori deitu diot telefonoz (duela 4 urte San Blaseko ne etxen pare bat hilabete eman zituen giria, orain SFkon bizi dana). Jo, baina azkenen ezingo gera geratu, ze bere neska lagunaren Donostiako lagun batzuk iritsi dira egun horretan eta oso nekatuta daudenez, ba etxera joan dira. What a pitty! Beno espero beste baten elkarrekin eoteko aukera izatea. Ondoren, berriz, Marc bere lagun Juliarekin gelditu da festa batera juteko, eta Mixel eta biok, berriz, Castro auzora goaz, a conocer el ambiente de la ciudad. Teorian pote bat hartuber deu. Azkenean hiruzpalau zerbeza dira. Eta etxeratzeko prest gaudenean gauza xelebre-xelebre bat gertatzen da. Mixel komunean dago. Ni, berriz, bakarrik dantzatzen. Eta nere atzen gazteleraz hitzegiten ari diran neska eta mutil bat. Bapaten esaldi bakar baten entzuteitut Boulevard eta Bretxa hitzak. Lo de Boulevard pasa (hiri askotan daude horrelakoak, baina Bretxa! Eta biak batera!!!). Sin pensar me doy la vuelta y le digo a la tia. Eres de Donosti? Eta neska baietz, con cara flipada. Eta mutila ere bai. Beno, ba xelebrea kontua. Aurkezten gea. Loinaz eta Inaki dira. Biak donostiarrak. Neska Chicagon dabil lanean eta mutila handik iparraldera, Wisconsin ingurun oker ez banago. Beno, para mas casualidad, neskak Eskolan dantzatu zuen duela urte pilla pilla bat, txikien taldean, ni sartu baino lehenago, nonbait. No me lo puedo creer!!! Konturatzerako ordubiak dira. Tabernak isteko ordua. Eta azkenean bakarrik noa hoteleruntz, Mixelek plana baitu. Paseatzen noa azkenen, gustora gustora, ikeragarri gustatzen baitzait hori egitea, batez ere hiri handi eta ezezagunetan.


Igande goiza. Azken bueltilla San Franciscotik. Auzo italiarrean gosaldu det, oraingoan bakarrik. Gero Marc eta Mixelekin bildu eta portu aldea bixitatu deu. Baina denboraik ez zait geratzen eta... agurtu behar ditut mutilak!! Pena handia emateit. Beno, egia esan egun hauetan batzuetan taldeko hirugarrena nintzala sentitu naiz, eta Quebeceko frantsesarekin desesperatu ere in naiz une batzutan. Baina orokorren oso gustora egon naiz, beraz logikoa da. Hurrengoan non eta noiz elkartuko ote geran galdetu diot nere buruari. Eta aeroporturuntz joan naiz. Han azken sorpresilla bat. Ez didate exerlekurik eman, overbookinaren eraginez. Baina azkenean espero nuen hegazkinan itzuli naiz Boisera. Home, Sweet Home! Bai, baina... aze hotza! 4 grado inguru. Nere oporrak bukatu dira! Ene, orain Gabonetako eskapadan pentsatzen hasi berkot!!!

No comments: