2007-11-12

kasinoak eta artzaiak...


(horixe eta askoz gehiago ere bada Reno!!)

Astelehena (harritzekoa). Ikastolan nago, gaurkoan gurasoekin bilera mordua degu, baina batzuk hutsegin dutenez, hementxe naiz tarte libre bat aprobetxatzen. Izan ere, gauza mordua kontau nahizuet!!!

Iragan asteburuan Renon izan gera Bakarne eta biok. Gogo handia nuen hiri hau bixitatzeko eta ezagutzeko. Eta merezi izan du!

Egia esan Reno ez da batere politta. Are geyo, nahiko zatarra eta dekadentea ere dela esango nuke (batez ere egunean zehar). Baina, horrek ez du esan nahi interesgarria ez danik. Batez ere kontutan izanda kasino mordua duela. Esperientzia berezia benetan kasinoena! Eske, bai, bai, pelikuletan ikusten dan modukoa da, areto handi-handi1 eta bertan tragaperra pilloa, mota guztietakoak, eta beste mahai mordua joku ezberdinetan apostuak itteko. Tristea ere bada, egia esan bertako giroa. Goizeko 10ak dirala? berdin du, ze beti ikustea jendea txanponak sartu eta sartu, eta botoiei ala palankari eman eta eman, baina modu mekanikoan eta aurpegietan espresio berezirik gabe gainera. Gaueko ordubiak dirala? ya el colmo. Ostiral gaben mutil gazte bat makina baten aurren lotan ikusi genun (tengo la prueba, alegia, argazkia. nahi duenari bidaliko diot).

Beno, baina, vamos por partes! Ostirala. Atsaldeko 5.30ak. Ikastolako txiringitoa itxi deu eta Oliviaren amak aeroportura eraman gaitu. Primeran! Hegazkina orduerdiko atzerapenakin atera da baina, azkenean iritsi gera Renora!!! Eta han gure zain, aspaldiko aspaldiko lagun bat, Dawn. Donostian ezagutu genuen elkar, orain 7 bat urte, lehendabiziko aldiz atzerritarrekin bizitzen jarri nintzenean. Egia esan, garai hartako oroitzapenak bikainak dira! Agian horregatik nuen bera ikusteko hainbeste gogo. Azken urteetan ez dugu harreman handirik izan, baina Boisera etorri berritan email 1 idatzi nion eta.... begira, azkenean bere hiria bisitatzeko aukera izan det! Ba Dawn oso jatorra da, eta gainera bikain bikain portatu da gurekin. Beno, ba berarekin bildu, Circus Circus hotelean trasteak utzi eta .... afaltzera! Bakarnek kontaktu euskaldu bat egina zuen jada. Joseba Zulaika, bere anaiaren laguna. Ba zita genuen lekura joan eta nortzuk topatuko? Bernardo Atxaga (Renon urtebete emango du), Mari Jose Olaziregi (idem de idem) eta Kirmen Uribe, hau ere idazlea eta poeta, eta gainera kuriosoena zera da, lehendik elkar ezagutzen genduela, ETBtik. Surrealista xamarra afariarena. Gu, iritsi berriak, nere laguna Dawn eta letretako adituak. Koktel kuriosoa. Ba guztiok elkarrekin egon ginen tartea nahiko motza izan zan, baina ederki pasa genun. Eta gero Bakarne, Dawn eta hirurok zerbeza bat hartzen geratu ginen eta hitz eta pitz ordubiak arte.


Larunbat goiza. Lo gehiegirik ez det egin. Bost ajola, enaiz lo egitera etorri Renora. 19. solairuan dagoen logelako leihotik begiratu det. Egia esan hiriak bezperan erakusten zigun irudia zeharo aldatu da. Nere aurrean argiz eta kasinoz betetako hiria azaldu beharrean, orain Reno gris eta itxusi bat dakusat. Sentsazio hori gainera areagotu egingo da pixka bat geroago, hiria kale mailatik aztertzerakoan. Gosaltzeko tartea. Kalera joan gera kafetegi baten bila. Baina.... ze bitxia, gure inguruan kasinoak besterik ez ditugu, eta denda oso gutxi ikusten da, eta kafetegirik ez. (jatetxe eta kafetegi gehienak egoitzen barruan kokatzen diralako, alegia kasinoetan). Posible da? Tira, azkenen topatu degu gustuko bat (kasualidadea, baina bertan Kirmen eta Esti (bertan ikasten edo lanean dabilen neska euskaldun bat) topatu ditugu. (Ya empiezo con mis casualidades!). Ondoren, bueltilla downtownetik eta ondoren buelta gure hotel-kasinora, Dawnekin gelditu baikera.


Hiritik nahiko gertu dagoen Lake Tahoe ezagutzera eraman gaitu. Mendi inguruan gelditzen da lakua, 2000 metrotik gora, oker ez banaiz. Ingurua zoragarria da, ederra benetan. Eta giroa, berriz, nahiko iluna. Oraindik bereziago egiten du paisaia. Euria itten hasi da. Baina ze demontre, Renon euririk ez omen du itten eta!!! Beno, guk gure ibilaldiarekin jarraitu degu lakuaren inguruan . Hondatza antzeko batera iritsi gera (Californiako muga pasatu ostean). Jo, ze inguru atsegina!!! Lasai lasaia, politt-politta! Gustora izango nuke apartamendu bat hortxe! Bazkaldu eta.... gure bueltakin jarraitu degu. Truckee izeneko herri batera iritsi gera. De pelikula!!! Gogoratzen aspaldiko oesteko pelikulak? Trena herrixka bateko geltokira iritsi da. Inguruan egurrezko etxe batzuk, estilo berezikoak. Ba, horixe da Truckee. Ze cute!!!! Ta konturatzerako ilunduta. Buelta Renora eta afaltzera joan gera, bertako euskal taberna baten San Martineko afaria ospatzen baitute.


Ay ene, ze surrealista! Louis' Basque Corner jatetxea 70ko hamarkadan sortuko zutela suposatzet. Eta ordutik ez dutela eraberritu ere gaineratuko nuke, estetikagatik diot. Tabernatik dudan ikuspegia xelebrea da. Barran sartuta makina tragaperra antzeko batzuk (Renon gaudela ez ahaztutzeko). Atzekaldean, paretean, berriz, euskal dantzarien postal tipikoak, eta ondoan ameriketako bandera duen postala, bere eagle edo arrano eta guzti. Argi dago, basque diaspora is different!!! Eta kamarerak??? 50 urte pasatxo dituzten bi emakume puska, poxpolina traje negargarri batzuekin jantziak. Jo, ze pena argazki kamerako pilak bukau in zitzaizkidala, ze bestela.... Beno, eta hortxe ibili ginen afaltzen bertako euskaldun zaharrekin batera. Alde batetik kuriosoa eta politta da ikustea nola bizi duten gure kultura, eta nola mantendu nahi duten (hortxe ibili dira luze eta zabal hizketan artzaien borda bat erakustoki bihurtzeko behar duten diruaren inguruan). Bestalde, anbientea ere pixkat rancioa eta zaharkitua egiten zitzaidala onartu beharra dakat. Baina, esan bezela, curious, very curious.


Eta ondoren, Bakarnek eta biok "ninya" bat in deu (que nos las hemos pirado, vamos) eta ameriketara jun gera, alegia, bertakoen tabernetara. Beno, taberna bakar batera, hobeto esanda. The "Green Room" oker ez banaiz. Zuzeneko musika, bertako banda rockera pare bat, nahiko sin mas diranak ikusi, zerbeza bat hartu eta .... etxera.... lotara. Jo, ze txintxo!!!!


Igandea. Beste kafetegi bat topatu deu gosaltzeko. Bueltilla de rigor kaletik. Baina, oraingoa ezberdina da. Veterans Day ospatzeute AEBetako hiri askotan. Eta ondorioz kalean militarren desfileak daude. Ay ene! que miedo! Beno, ba hortxe geratu gera, aho bete hortz, gaztetxuek desfilatzen zuten bitartean. Inguruan amerikar modua banderitekin, "go our troops" eta antzeko mezuak zeramatzaten karteltxoekin e.a. Eta gu, ba flipatuta. En fin, alde in deu, presa genulako. Dawnekin gelditu gera. Hirian dagoen euskal artzaiei eskainitako eskultura ikustera eraman gaitu. Kanpokaldean dagoen parke batean kokatzen da. Nestor Basterretxeak egin zuen 1989. urtean. Jo, ze kuriosoa pentsatzea duela urte asko euskaldun mordua Reno bezelako inguru ezkutu batera iritsi zirela eta horietako asko bertan bizitzen geratu zirela! Argazki pilloa atera ditugu eskulturaren inguruan. Gero paseo ederra, vegetariano baten bazkaldu eta hiriko bista eder batetaz gozatu deu. Eta aeroportura jun baino lehenago Dawnen etxetik pasatu gea (ze politta!). Izan ere, duela 7 urte Donostian ateratako argazkiak ikusi behar genituen. Eta oroitzapen mordua etorri zait burura, aspaldian ikusi ez nituen aurpegiak, Kathy, Dan, Airielle, Bobito, Aaron, Eric, ... , guiriekin egindako plan ero batzuk, Hannah suediarrak beti zeraman berokia, eta horrelakoak. Beno, baina konturatzerako Dawn agurtzen ari naiz eta hegazkin barruan gaude. Noiz ikusiko degu elkar berriz ere? Hori denborak esango du.


(Argazkian, esan beharrik ere ez, euskaldunak Renon! Ostiraleko afariaren irudia. Hau ere kuriosoa, ezta?)

1 comment:

Paparizou Forever said...

Gora desfile militarrak!!! Ene bada!!! Hemen Mytilinin ere ostegunean desfile militarra eduki genuen. Porturantz nindoala bapatean izkiƱa bati buelta eman eta frentez militar pelotoi bat rifle ta guzti. Noski pasatzen utzi nien eta gero atzetik argazkia atera. Ikusi izan banindute, me fusilan!!! Hori bai, dena nahikoa pintoreskoa hemen ere... Banderitas, himnos a la armada ta holakua...