2008-03-10

asteburu western (part 1)



Astelehenon, people! Suposatzen det zuetako asko biharamun ederrakin eongo zeatela, hauteskundeen mozkorraldiak utzitako resakakin, alegia. Ene bada! Horren ingurun gauza gutxi dakat esateko. Hemendik gauzak beste perspektiba batekin ikusten ditut.


Tira, baina argi dagona zera da, azken egunetan zuen ingurutik jaso ditudan albisteak ez dirala batere onak izan:


- Osteguna: Mederin aita hil dala jakin det. Animo, kanpeon, eta animo ere mariola!!!

- Ostirala: ETAren atentatua. At this highers of our lives... NO COMMENT!!!

- Larunbata: Eurovision. Espainiarrek mega friky bat hautatu dute bertara joateko. Lotsagarria.

(bai, badakit ETArena eta Eurovisionena parrafo berean jartzea ez dala batere egokia, baina hala atera zait. Esan beharrik ere ez parekotasunik ez daola albisteetan)

- Igandea: hauteskundeak izan dira Estatu espainiarrean. Zapaterok irabazi du. EAEko 3 probintzitan PSE izan da garailea. Eta Nafarroan UPN. Uff!!!


Beraz, nik behintzat hemengo kontuekin animatuko zaituztet:


Larunbata 8. Nazioarteko emakumearen eguna. Norbait gogoratu al da aurtengoan?


Aspaldiko aspaldiko partez dantzako aktuazio baten hartu det parte!!! Benetan! ustet noizbait aipatu izan dizuedala, baina tartean tartean Boiseko Oinkariak dantza taldekoekin ensaiatzen det. Eta azken aldin ia enaiz agertu ere egin ensaioetara, ze igandetan dira eta sarritan kanpoan izan gera. Beno, baina atzo Oinkarikoek aktuazio bat zeukaten Homedale izeneko herrixkan, eta aurreko iganden ensaiatzen aritu nintzenez, ba parte hartzera animatu ninduten. Ederki!


Atsaldeko 6ak. Oinkariak euskal etxean bildu gera eta ondoren autobus baten sartu gera Homedaleko norabidean. Eskola garaiak ekarri dizkit gogora. Joder, eta hori 4 urte pasatu dirala taldea modu aktiboan utzi nuenetik. Baina, eske.... urte asko izan dira!


Konturatzerako, Homedaleko Euskal Etxean gaude. Joder, herri txikia izanik, sekulako etxe puxka sortu dute euskaldunek!! Beno, txuri gorriz jantzi naiz (aspaldiko aspaldiko partez hori ere), eta hortxe ibili naiz berotzen, ze, aurreko igandeko ensaioa eta gero sekulako agujetak izan dittut aste osoan.


Eta azkenik, dantza saioa. Egia esan, nik dantza bakar baten hartu det parte. Bostitzean. Que es la cosa mas aburrida del mundo!!! Y pa colmo konfunditu in naiz. Baina berdin dio. Pozik nao!


Ondoren, berriz, euskal berbenilla eon da Amama Says No taldearekin. Joder, Oialumen neola zirudin eta!!!! Incredible!!!


Zalantzarik gabe bereziena zera izan da, euskal jendearekin batera bakero pilloa zebilela festaz gozatzen. Horietako batzuk euskal bakeroak, gainera. Surrealista!!! Beno, argazkikoa etzan euskalduna, baina itxura aldetik, behintzat festako bakerorik autentikoena zan!


Enjoy! Bideoan ikusitakoaren arabera, gezurra dirudi Ameriketako desertu erdian galduta nabilenik, ezta???


No comments: