2008-03-25

spring break (part 1)




Goizeko 8.48ak. Venice Beacheko kafetegi baten gelditu naiz bakar-bakarrik. Eta sentsazio benetan atsegina dakat. Iskin honetatik kale osoa kontrolatu dezaket, eta egia esan, jende xelebre ugari ikusten da inguruan. I like it!!!

Nolatan bakarrik? Gainontzeko guztik (Fer, Oyi, Ibon eta Amaia) Los Angeles ikusteko tour batera joan dira. Eta nik hori guztia ikusi berri detenez, ba.... nere kaxa gelditzea erabaki det. Egia esan, Big Brother antzeko aste honetan (24 orduz egunean denak elkarrekin), horrelako tarte bakarti bat eskertzen da!!

Tira, eta zmz oporrak oraingoz???? Ba ondo, oso ondo!!!

Asteazken gaba. Ibon, Oyi eta Fer Boisera iritsi dira. Euren bidaia, primerakoa. Hegaldi guztik ondo, inolako ezustekorik ez.... eta ni poz-pozik beraiek nere terrenora iritsi berriak diralako.

Osteguna. Nik lana egin behar det egun osoan. Eta 3 mosketeroak (ala Charliren aingeruak, hobe esanda???) hiritik turismo pixkat itten ibili dira, hori bai, ikastolatik pasatu ondoren (are geyo, Fer laguntzen eon zait pare bat orduz). Ondoren, berriz, atsaldeko 6tan jende mordua juntau gera Euskal Etxearen onduan: Bakarne eta bere lagun guztik (Mikel eta Olatz, Seattletik itzuliak dirala dagoeneko + Hernani inguruko beste 4 lagun, egun horretan iritsiak hauek ere), eta horrez gain Oihane, Fer, Ibon, Amaia (iritsi berria!) eta Eganita!!! (egun pare bat pasatu behar dituela Boisen lanen). Ba den denak trago bat hartzen eon gera Gernika tabernan, eta ondoren, berriz, zeozer afaldu deu Table Rocken. Azkenik Ibon, Oyi, Fer, Amaia eta bostak Boiseko gaua pixkat ezagutzen gerau gea eta handik, ohera, aurretik egun asko geratzen baitzaizkigu.

Ostirala 21. Udaberria!!! Eta gainera nere oporretako lehen eguna! Traste guztik behar bezela antolatzea uste nuna baino dezente gehiago kostatu zait, baina azkenen atera gera Boisetik, eguerdia baino pixkat beranduago. Gau horretarako lo itteko lekurik ez deu, inprobisatzen geratzea erabaki deu. Ikusiko, beraz, non, segun eta zenbat km itten dittugun. OK! Ba konturatzerako errepiden gera, bide luze-luzea itten. Musika etzaigu falta. Tarteka kantatzen ere jun gera, eta hizketan, eta erdi lo. Jan da jan ere bai. Eta egia esan, nere behintzat bidaia dezente eramangarria intzait. Atsaldeko 6ak inguruan Salt Lake City ondotik pasatzen ai geala, erabaki deu hirira sartzea, eta deskantso txiki bat ittea. Perfect! Nik justo inguru hori ezautzet (urtarrilan eon nintzan eta). Beraz, mormoien tenploa ikusi deu (elurretan beste xarma bereziagoa zuen lekuak!), downtowneko beste egoitza politt batzuk ikusi dittugu, kafetegi fashion fashion baten kafe bat hartu deu, eta .... berriz ere carretera y manta!!! Azkenen beste ordu pare bat in dittugu kotxian eta Beaver izeneko herrixka bateko Super 8 motel baten gerau gea lotan. Motela primeran dao. Ohe handiak (queen size), logela txukunak, eta yakuzzi eta gosaria barne. Primeran in det lo.

Lanbata 22. Goiz jeiki gera. 7.30tan, eguna ondo hasteko, txapuzon en el jakuzzi!!! Tira, Oyik mareatuta bukatu du! Ondoren, berriz, gosaldu eta.... martxa, bide luzea deula gaurkoan ere! Paisaia ederra. Lehorra, Idahokoa bezela, eta zabala. Hori bai, konturatzerako Bryce Canyon inguruko lur gorrietara iritsi gera. Kanoia benetan ikusgarria da! Badu oso forma berezia, ez dakit nola azaldu. Dorre deformatu batzuk bezela sortu dira urak eta izotzak eraginda, milioika urtetako erosioaren ondorioz. Hitzak soberan, goiko argazkia horren adibidea baita. Handik, berriz, Zion aldera jo degu. Kasu honetan tamaina da ikusgarria. Inguruak harri gorriz josia jarraitzen du, baina beste estilo baten. Eta gu hortxe, karretera erdin, tarteka geldiune batzuk argazkiak ateratzeko. Benetan, bidaia inguru hauek zeharkatuz egiteak merezi zuen!!!

Eta parkeetatik, Las Vegaseruntz!!! Konturatzerako hortxe degu, desertuaren erdian zementozko eta argiz betetako hiria! Demontre, banekien handia izan behar zuela, baina hainbeste!!!! Hiriko erdigunea, Strip ingurua, benetan ahoa zabalik uzteko modukoa da. Zenbat hotel, zenbat pixu, zenbat argi, zenbat.... dena!!!! Gure hostelean trastek utzi eta hortxe jun gera hiria pixkat ezagutzera. Eta hor nere kasualidade horietako bat gertatu zait!!! (Sientense, senores, azkenean ere Atlantikoaren alde honetara gertatu dalako). Hosteletik atera bezain pronto, autobuseruntz goaz eta gure aurren 3 pertsona. Aurpegi bat ezaguna itten zait. “Aibalahostia!!!!” esan deu biok batera. Tolosa inguruko mutil bat da, Gorka, duela urte piloa Making Off kortoa itten elkar ezagutu genuen. Eta ordutik, ba noizean behin egin izan deu topo. Banekien irakaslea zala eta Zangotzan urtebete intzula lanen, baina hori aspaldi izan zan. Ba dirudienez azken 3 urtek San Franciscon daramatza, espainoleko klasek ematen. Eta nik, berriz, Boisen naola kontatu diot. Ze kuriosoa!!! Datozen egunetan SFra junberdeula aipatuz, bere telefono zenbakia eman dit.

Eta horrez gain, ba afaldu, bueltaxka eta ... poco mas. Denak dezente nekatuta gaude, eta gainera Fer, Oyik eta hirurok oso oso goiz jeiki behar dugu. Ala, lotara!!!

Igandea 23. Goizeko 4.30tako gora. Aipatutako 3rak eskursioan goaz, Grand Canyon ikustera, nola eta abionetaz!!! Ferren bi lagunekin geratu gera, Inaki eta Peio, egun horietan Las Vegasen ere daudelako. Are geyo, eskursio hori egitearena euren ideia izan zan eta gu apuntatu egin gera planera. Beno, ba ruta por los hoteles, eta handik aeroportura. Konturatzerako 8 pertsonentzako abioneta txiki baten sartuta gaude. Eta handik, goruntz!!!! Vista, zo-ra-ga-rri-a!!!! Las Vegasek goitik ere erraldoia dirudi. Eta inguruan laku eder bat du, eta mendi ikusgarriak!!! Ordu erdi eskas baten, berriz, Canoia gure azpian!!! Benetan, ez det nere bizitza osoan horrelako gauza ederrik ikusi!!!! Inpresionante baino gehiago. Hitz egokirik etzait ateratzen hori guztia deskribatzeko!! Kriston dirutza ordaindu deu (190$), baina merezi zuen!!! Ondoren, berriz, 3 ordu eman dittugu kanoiaren gainkaldean, eta bertatik bista zorabiatzeko modukoa zan. Hori bai, sekulan ateratako argazkirik ikusgarrienetakoak egin dittugu. Eta zoratzeko moduko paseo puxka horren ostean, buelta abionetara eta handik hotelera. Siesta. Behar nun! Beranduago, berriz, hiri erdiruntz jo deu berriz ere Oyik, Ferrek eta 3rok (Amaia eta Ibon beraien kaxa zebiltzan). Bueltak eta bueltak hoteletatik. Venezia hoteleko ingurua ikusgarria da benetan (pasatako ekainean Veneziara egindako bidaia mila aldiz etorri zait burura). Torre Eiffelek benetakoa dirudi. Eta Caesars Palacen galdu eta guzti in gera. Zer geyo??? Luxor eta bere piramidea ere asko gustatu zaizkit neri. Demontre, baina, aze nolako erokeria izan behar duen horrelako hiri baten bizitzeak!!!

Astelehena 24. Demontre, egunak azkar pasatzen hasi zaizkigu!! Gosaldu eta Las Vegas utzi egin degu. Los Angeleseruntz goaz. Teorian 4 orduko bidea deu, baina ez dakit zer demontretan aritu gean. Bazkaltzen denbora gehiegi, pare bat alditan gasolina botatzera gelditu behar izan deu, Los Angeles sarreran trafiko gehiegi, eta nahiko trankil etorri gera. Ba 7 ordu behar izan ditugu bide hau itteko. Alegia, ia egun osoa!!!

Baina azkenen iritsi gera Venice Beachen erreserbatuta genun hostalera. Primera linea de mar!!! La rehostia!!! Eta gainera azkenen 2 eta 3ko logela pribatutan jarri gaituzte, beraz, askoz ere lasaiago. Eganitakin hitzein det. Afari bat du. Baina bihar elkartzekotan gerau gea. Eta bide batez, inguru horretako jatetxe txinatar bat gomendatu digu. Mao’s Kitchen. Primeran. Eta merke merke. Gero potetxo bat eta .... al sobre!!!!
Eta gaur goizen, ba esandakoa, bakar bakarrik geratu naiz inguruaz gozatzen. Orain ia eguerdia da (denskantso bat hartu det idazten nun bitartean). Eta lanbroak berean jarraitzen du. Baina bost ajola, poz-pozik nao.

More news coming soon!!!

No comments: