Gaur ia eguerdia zenean esnatu naiz, zeren atzo berandu iritsi ginan Homedaletik, eta gainera ordu aldaketa izan genuen. Beraz, datozen asteetan 7 orduko diferentzia izango degu EHa eta Boise artean. Tira, eta horrez gain resakilla puntu txiki batekin ere jeiki naiz, ze... azken aldin ez det edateko ohitura handirik eta gainera atzo ia enun ezer afaldu. Zergatik? euskal festa berezi horretan jateko zegoen gauza bakarra, txorixoz betetako hot-dogak ziralako. Beraz, zerbezak eta zerbezak edaten eon nintzan, ta jateko pretzel xixtrin batzuk bakarrik, besteik ez.
Baina azkenean jeiki naiz. Gosaldu, pulamentu pixkat in, eta hona Boisera etorri nintzanetik estreineko aldiz nere arreba Ainhoakin webcamaren bitartez hitzeitteko aukera izan det. Ze poza!!! Ze bide batez Xabat eta Manex nere hilobak ere ikusi ahal izan dittut!
Eta gero, ba ... Marari (gure zuzendariari) deitu diot, ze asteburu honetan bere kotxea etzula behar eta nahi bagenun utziko zigula esan zigun. Esan eta egin! Konturatzerako Bakarne eta biok hiritik kanpo genbiltzan gidatzen, Idaho City izeneko herrirutz. Bide hori estreineko aldiz zeharkatu degu eta sorpresa ederra eraman det, ze.. zoragarria da!!! Benetan. Batez ere urtaro honetan, uste det. Ze, ibilbidearen zati handi bat Boise ibaiaren ertzean doa, eta inguru hori kanoiez beteta dago. Gainera, uraren zati batzuk oraindik izoztuta daude, eta elurra ere ikusi ahal izan degu tarteka. Ba... egia esan pilo bat disfrutatu degu ordubete inguruko bidai horretan.
Konturatzerako, ordea, Idaho Cityra iritsi gera. Hey! Bazan garaia horrelako herri bat ikusteko! Bapatean western pelikula bateko herri zahar horietako baten barrun bezela sentitu naiz. Nonbait, Idaho City ameriketako inguru honetako herririk zaharrenetarikoa da. Urrearen sukarra/eroaldia pil-pilean zegoenean sortu zan, eta oraindik garai horietako ukitua nabari daiteke. Beraz, herriak badu nortasuna (eta hori inguru hauetan asko eskertzen da!!!). Halere, sentsazio berezi batekin geratu naiz. Nolabait, iruditu zait herri txiki zahar hau saltzeko edo ingurune turistiko bihurtzeko edo, bere oesteko ukitu zahar hori areagotu egin nahi izan dutela denboraren poderioz, baina euren helburua lortu gabe, ze... herriak ez dirudi oso turistikoa, egia esan. Are geyo, puntu benetan dekadentea ere topatu diot. Eta horrek, bere modura oraindik ere interesgarriagoa egiten du.
No comments:
Post a Comment