Iepa people! Increible! Azken aste hauek ez dira ezer bereziak izaten ari neretzako (routine is routine), baina ziztu bizin pasatzen ai zaizkit. Azkarregi eta guzti! Egun gutxi batzuk barru udaberria estreinatuko deu, eta horrekin batera konturatu naiz neri 3 hilabete baino gutxiago geratzen zaizkidala Boisen. Demontre! Etorri berritan pentsatzen nun: "ia urte osoa dakat aurretik mila gauza egiteko". Baina orain, konturatzerako abenturaren 2/3 egin ditut jada eta ia ia atzera kontua hasteko moduan naiz. Scary!!! Hori bai, azken txanpa hau hoberena izatea esperoet, edo behintzat horretan saiatuko naiz!!!
Ea ba.... aurreko ostegun gaben badakizue zer egin nun? Nere pixukide ohiekin afaldu nun bost hilabetetan zehar nere apartamendua izan dan horretan. Handik joan baino lehenago esan nien afari bat pendiente genula, eta bide batez patata tortilla bat sukaldatuko niela, beraz... esan eta egin! Ostegun atsalden ikastolan neola tortilla goxua prestatu nun eta iluntze aldera han agertu nintzen, oraindik hain gertukoa itten zaiten leku horretan. Dena berdin topatu nun! Beno, jakina, hilabete bakarrik pasatu da etxez aldatu nintzanetik,... beraz, zer espero nun? Tiny eta Steve betiko tenorean. OK. Jatorrak dira. Baina, hori bai, afarian zehar orain bakarrik ze lasai bizi naizen pentsatu nuen behin baino gehiagotan!!!! a!!! Eta gauza bat, duela gutxi konturatu nintzan pixukide hauen argazkirik enuela! Bakizue, etxen eonda, normalean etzaizu okurritzen argazki kamera ateratzea. Beraz, oraingo honetan esan nien fotografia batzuk atera behar nizkiela, gero nik nere EHko launei erakusteko. Hori ere esan eta egin! Emaitza goran dezue!!! Nere aurreko hilabeteetako istorioak jarraitu izan badituzue antzeman ahal izango dezue silloillan exerita daona Tiny dala, eta tripatzar hori duna, Steve. Hirugarrena, berriz, Nori da, berez afganistangoa dan gizona, baina bere bizitza erdia atzerrian daramana. Oain dala pare bat hilabete aldatu zan hara eta egia esan oso atsegina da.
Ostiralen, berriz, Bakarnen laun batzuk etorri ziran EHtik, Mikel eta Olatz. Jatorrak, biak ere! Are geyo, nere etxen geratu dira lotan, hemengo egongelan leku pixkat daola aprobetxatuz. Aizue, bakizue zer? Beraien bixitaren aitzakiarekin estreineko aldiz guia turistico lanak itten arittu geala Boisen. Bitxia, ze askotan iruditzen zait oraindik ez dudala hiri hau behar bezela ezauzen. En fin... ba hementxe arittu gera downtownetik buelta batzuk ematen, txokorik polittenak erakusten, kafetegi atseginenetan zeozer hartzen, eta nola ez, Euskal Etxea behar bezela erakusten. Bihar, berriz, Mikel eta Olatz Seattlelera doaz, asteazkenerarte, eta gero bueltan hona.
Baina eske, kontua da bapatean asteazkenean jende guztia kolpe baten iritsiko dala! Bakarnen bi lagun hauez gain, bere EHko beste 4 lagun. Eta neri dagokidanez, berriz, asteazkenen Fer, Oyi eta Ibon iritsiko dira eta ostegunen Amaia (desiatzen ai naiz, repito, desiatzen zuek iristeko!!!!!) A! Eta hau guztia gutxi balitz, gaur Eganitak deitu dit (kuadrilla power), esanez bera ere asteazkenen etorriko dala Boisera, lanera, pare bat egunetarako. Posible ote da???? Denak batera!!!
En fin, baina kontua da orain laneko 4 egun geratzen zaizkidala (ostirala jai hartukot, porque yo lo valgo!!!) eta ondoren, Spring Break, alegia, astebeteko oporrak!!!! Ustet aurreko baten esan nizuela, baina gure plana hauxe da: Ibon, Fer, Oyi, Amaia eta bostok furgonetilla bat alokatuko deu. Eta 8egunetan rekorrido bikain bat inberdeu: Boise-Las Vegas-Los Angeles-San Francisco. De la hostia, ezta??? Oain ulertukozue zeatik naon desiatzen lagunak etortzeko!!!!
More news coming soon...
No comments:
Post a Comment