Eunon denei! Larunbat goiza da eta hementxe nabil, nere kamuflaje koloretako etxetxuan exerita, eta potrojorrean, egia esan. Lo gehiegi ez det in, ze atzo siesta ederra bota nun, ta geo beandu-beandu jun nintzan ohera, baina halere, gaur 9tako ohean bueltaka nenbillen eta azkenen, ba gora!!
Aman bixita kontatu nizuen azkenekoan. Tira, ba Maitere, Goretti eta MaiKarmen Ls Vegasera juntziran pare bat egunetarako eta bueltan kontatu zidatenez, bai, oso gustura, kasinoetatik bueltak ematen, dendak ikusten eta horrelakoak itten. Pagaria por verlas en accion!! Astearten, berriz, buelta Boisera. Azken kontaktua. Ze asteazkenen eguerdin aeroportura eraman nittun, San Franciscora baitzijoazten. Viaje relampago!! Agian nekearen eragina izango zan (ez det gehiegi lorik itten azken... hilabeteetan!!), baina triste-triste jarri nintzan ama juterakoan. Bueno, baina ama oso oso pozik nabaritu det egun hauetan (bere itzetan bidaia hau zerutik etorritako erregalua da!!), eta horrela ba ni ere enkantau!!
Ostegunen, berriz, Bakarnen pixukide korearra agurtu genun. Yuna. Neska jatorra. Tira, ez naiz askotan egon berarekin, baina beti ere muy buena onda! Eta hemendik aldegin baino lehenago bere lagun batzukin elkartu in ginen afaltzeko. Orain Yuna Koreara doa, oporretara, eta hurrengo semestrea New Yorkeko unibertsitate baten ingo du. Ba zorte on, Yuna!!!
Eta bihar, berriz, beste agur-bazkaria. Gogoratzen duela hilabete dezente nola hemengo lagun batzuk kanpinean joan ginen mendi aldera. Ba bihar bildu ingo gera, hainbat urtebetetze ospatzeko, alde batetik, eta bestalde Izaskun, Mike eta Maria Europara doazelako oporretara. Maria Madrilera doa, ezkontza baten aitzakiakin. Eta handik, ba EHra, bere ama bixitatzera. Eta guztira ia 2 hilabete emangoittu inguru haietan, beraz, ez deu elkar gehiago ikusiko. Eta pena handia emateit, ze Maria oso gustuko det. Hemengo lagunik onenetakoa det, zalantzaik gabe!! Izaskun eta Mike, berriz, nere azken astean ikusikoittut, ordurako bueltan izango baitira. Baina, argi dao, hobe det agurretara ohitzen joatea, ze... datozen asteetan asko izangoittut. Hilabete baino gutxiago geratzen zait jada Boisen.
No comments:
Post a Comment