2008-05-12

nere anaia amerikarra...



Bazenekiten anai txikia detela hemen ameriketan??? David izena du.


Etorri berritan ezagutu nun, ze Mariaren senarra da. Ameriketan jaioa izan arren, gaztelera guztiz menderatzen du, eta azentorik gabe gainera. Are gehiago, espainoleko klaseak emateitu hemen Boiseko unibertsitatean.


Kuriosoa, ze... behin baino gehiagotan pentsatu izan det antza pixkat deula. Agian biek aurpegi estua degulako, ile ez iluna, bizarra pixkat ...


Bueno, eta behin, nere kazadora marroi zahar-mitikoa jantzita neukala esan zidan: "baina nik berdin-berdina det eta!!". Kuriosoa, ze, ez da Zarakoa precisamente. Duela 8bat urte erosiko nun, 2. eskuko denda baten. Eta oraindik ere sarritan janztet , ze.... oso gustuko det! Ba... egun baten biak txaketa horrekin atera behar genula adostu genun, eta gaur izan da eguna, ikustezue, agur-bazkarian.


Nahi izanez gero, gure arteko 7 ezberdintasunak topatzera jolas zaitezkete!!!



1 comment:

Unknown said...

Ay Andoni! cómo me he reido con tu historia de verdad! Me encantas.

besito. Mañana cocinamos sushi.

Mua