2008-05-28

Memorial Weekend...



Kaixo denei! Honezkeo zuek asteazkenean sartuta zaudete. Ni, berriz, astearteari agur esaten ari naiz, eta sekulako astelehenakin gainera. Eske hiru eguneko asteburua izan deu!!!


Hasiera baten kanpora juteko asmoa nun, beste hainbat alditan egin izan dudan moduan. Baina kontuak kontu, azkenen hementxe geratu naiz, Boisen, diru pixkat aurrezten (ederki etorriko zait datozen hilabeteetan izango dudan trotea kontutan izanda!), eta orain arte egin izan ez dittudan gauzak bete nahian. Ze... ia urtebete eman dudan arren, oraindik badira horrelakoak!!!


Larunbatean nere egun handia izan zan!!! Eurovisioneko finalak merezi zuen!! Euro-eguna ospatzeko, edo.... pelukerira jun nintzan ilea moztera, gero lasanya eder bat erosi nuen larunbatetako azokan, ogi goxo-goxo bat, eta ..... planazo!!! Eurovisioneko finala ikustera!!!! Hori bai, aspaldiko partez bakarrik! Gogoan izan zinttuztedan mordua (bai, zuek, badakizue nortzuk zeaten!!!!). Eta gainera internetez ikusteak baditu bere arazoak. Pantaila txikia, bolumen ez oso altua eta pa kolmo, nere etxeko konexioa mierda bat da, oso ahula, eta pare bat alditan kolgatuta utzi nindun aktuazioen erdian. Soluzioa? ordenagailuarekin ikastolan bertan bukatu nun, han sarea dezente hobea dalako. Si me vierais, con el ordenador encendido y buscando buena red nere etxe inguruan. Y viendo Islandia, yo en la calle, sentado en la cera, con todo el solazo, y al final aplaudiendo y todo (aupa Iceland!!! Que buenos!!!). Norbaitek ikusi izan banindu pentsatuko zun: "pero a este se ha ido la olla, o que??". Baina garrantzitsuena zera da, mordua disfrutatu nula!!!!! (eta aviso a navigantes: Bai! Euro-friki bat naiz, eta harro nago!!!)


Gauza geyo ere egin dittut asteburun, ez pentsa!!! Etxian egindako pizza afaldu hemengo lagun batzuekin. Dantza eta dantza hemengo antrazo baten (ay, ikusi izan baninduzue...). Paseoak Greenbeltetik (oinez zein bizikletan), eta bide batez argazki batzuk atera. Karaoke baten kantatu (Amaia, gogoratzen SFn azken gaua??? ba horixe, la que me salio de puta madre!!!). La Soledad pelikula ikusi (gora internet eta pirateoa!). A! Eta inportantea, kurrikuluma eguneratu eta Donostiako hainbat ikastetxe pribatuetara bidali (ea zorterik dagon!!!). Eta deskantsatu???? Ba, egia esan, ez gehiegi!!!!!!


Aizue, eta orain bai, Boiseko azken txanpan sartuta nagoela esan dezaket!!!! Are geyo, duela pare bat ordu hemendik joateko bidai txartela erosi det. Ekainaren 9an banoa, nora eta azkenean New Yorkera!!!! Planaren arabera bertan Ivanekin topatuko naiz (Errenteriako laguna) eta astebete emango det bertan. Ondoren San Franciscora (pare bat egun) eta handik.... etxerako bueltaren abenturaren hasiera!!!!!



No comments: