2008-04-14
udaberria (azkenean!!!)
2008-04-03
boise, part 3 (eta azkena)

2008-03-30
spring break (part 2)
Astearte goizen utzi zintuztedan. OK! Hortxe ibili nintzan, bakarrik, gainontzeko guztik LA ezagutzen ai zian bittarten. Zuei idazteaz gain, buelta eder bat eman nun Santa Monicatik, jatetxe vegano baten bilatzeko aitzakiarekin. Ondoren, berriz, paseillo por toda la playa. Atsegina, benetan. Eta iluntzen, berriz, Eganita eta Elisakin juntau ginen, zeozer afaltzeko. Xelebreena, zalantzarik gabe, beraiek ikustea ia ia arrunta in zitzaidala. Eske, hilabete terdi baten 3 aldiz eon gea! Beno, ba guztiok indio batera jun ginan eta, giro politta izan genun benetan. Hori bai, egun horretan bidaiko guztik echos polvo ginen eta.... azkenen dezente goiz etxeratu ginen.
Asteazkena 26. Jeiki eta, berehala kotxean sartu gera, gure rutako hurrengo etapari heltzeko asmoz. Gau horretan Montereyn hostatua hartua degunez.... ba rumbo hacia el norte!!! Lehendabiziko bi ordu luzek autopistan. Gero, berriz, Californiako kostaldeko karreteratik. Ederra!!!!!!! Tarteka tarteka argazki batzuk ateratzeko gerau gera. Esate baterako hondartza baten itsas-txakur pilloa ikusi ditugunen. Gutxienez 20 bat eongo ziran, ondarretan siesta itten, buelta eta buelta, kroketen moduan, e.a. Eta pa variar, gu paparatzien modun, argazkik eta argazkik ateatzen. OK! Azkenen Montereyra iritsi gea, atsaldeko 6ak baino beanduago, hori bai (gutxinez 7 ordu eman dittugu kotxen). Trastek hostalen utzi eta.... herria pixkat ezagutzera. Eguzkia itsaso atzetik nola ezkutatzen zan ikusi ahal izan deu (azken minutua bakarrik!), eta ondoren, berriz, paseillo kostaldetik. Herri xarmangarria, benetan. Afaldu, eta ohera, goiz goiz, hurrengo eunen goiz xamar ateratzeko.
Osteguna 27. Mas carretera y manta. Jeiki bezain pronto, hortxe sartu gera gure kotxen. Paseillo por el “17 mile drive” de Monterey, eta bide batez Carmel pixkat ikusteko aukera izan deu. Politta. Agian politegia. Dendak super pitimini! Aukeran, nik nahiago beste anbiente kasualagoa, Montereyn bezela. Portzierto, bazenekiten Clint Eastwood Carmelgo alkatea izan zala orain urte batzuk?? Atsalderako, berriz, San Francisko ingurura iritsi gea. Baina zuzenean hirira sartu beharren, rutilla egin deu. Berkeley (eta bere Univertsitatea), Sausalito, eta Golden Gate!!!! Gustura zeharkatu deu, portzierto!!! Handik, berriz, hiri erdira. Nik sorpresa bat eman diet sartzerakoan. Russian Hill inguruan dagoen errepide hiper-kurbatutik jeitsi gera kotxean. Funny! Eta ondoren, hostalean trastek utzi eta... afaltzera, The Mission inguruko Thai jatetxe batera. Ondoren, parrandita. Castro auzon gerau gea, bertako pare bat tabernetan. Primeran primeran pasa deu (nik behintzat), batez ere bigarren taberna horretan, soul musika zeon, jende oso oso gutxi, baina bide batez SFn bizi diran ero batzuk ezautu dittugu. Eta ze parrak!!!
Ostirala 28. Berez, Ibonek, Ferrek eta Oyik egun oso bakarra dutenez hiria ezagutzeko, ba goizean goizetik, pateada inportante por la ciudad! Nik gida lanak in dittut, bide batez, ze azaroan hemendik ibili nintzanez, ba oraindik leku asko oso gogoan nittun. Auzo txinatarra, North Beach (italiarra), Coit Tower (hiriko bista zoragarria), Pier 39 (hiper turistico!), eta gero hondartza, Golden Gate parkea (ti-ta) eta Haight street (denda mordua). A, eta downtown pixkat ere. Egun luzea benetan!!! Eta 8.30tan hostalera iritsi gera, echos polvo. Denbora gutxi deu, ordea. Inaki eta Peiokin (Las Vegas) gerau gea afaltzeko. Zuzeneko jazz musika duen lokal baten jan deu eta handik Ferrek, Ibonek eta hirurok Castro aldera jo deu potetxo bat hartzeko asmoz. Baina konturatzerako 2ak jo digute eta taberna guztik itxi dituzte. Sera posible??? Azkenen, zalantza askoren ondoren (nere aldetik, behintzat), the End Up discora jun gera. Muy sin mas. Kuriosidade 1. Alkoholarik ez dute zerbitzatzen, zeren nonbait gaueko 2etatik aurrera debekatuta dao. Vale. Pues aguita, y punto. Konturatzerako 4rak baino beanduago dira. Etxera jutia erabaki deu.
Lanbata 29. No he dormido ni hostias! Zenbat, jarraian, 3 ordu terdi??? Hor nonbait. Oyik, Ibonek eta Ferrek azken goiza dute hirian, zeren atsalden badoaz aeroportura. Beraz, beraiek azken konprita batzuk in dittuzten bittartean, Amaiak eta biok trasteen trasladoa in deu. Ondoren, gosaldu, mini vuelta por Downtown eta denok bildu gera, besteek juteko ordua dutelako. Ze arraroa! Bapatean, azken 9 egun hauen ostean, berriz, ere beraekin egotera ohitu naiz eta... orain zer??? Denak Donostira doaz, eta ni, berriz, buelta Boisera. Joder, no me mola! Beno, azkar azkar agurtu gera ze azkenen trena galtzeko modun zian. Eta ni bakarrik gerau naiz hiritik buelta 1 ematen. Strange! Azkenen Twin Peaks aldera jo det, (aldapan gora eta gora, joder!), eta hiriko beste ikuspegi eder baten ostean, hortxe jun naiz, berriz ere Haight kalera, konprita bat ittera. Gorra politt bat (tipo de Madrileno), atzo erosteko gogoz gerau nintzan eta. Poco mas. Beste paseo bat hiriko alde hontara iristeko, eta hementxe nabil, arrotzez betetako gela baten lo itteko prest jada. Eskerrak Amaia ere oraindik hemen dala. Hori bai, aze kanbioa. Besteekin aeroportura jun da, ze ia ordu beren bere Joxe (mutil laguna) iristekoa zan. Eta oraintxe hortxe dabiltza, elkartu dirala ospatzen!!!
Beno, banoa orain. Azken gaba dakat SFn. Ea zmz pasatzen deun!!! Eta bihar, berriz, buelta Boisera. Orain bai, Boiseko abenturako azken txanpan sartzeko prest nao!!!
2008-03-25
spring break (part 1)

Nolatan bakarrik? Gainontzeko guztik (Fer, Oyi, Ibon eta Amaia) Los Angeles ikusteko tour batera joan dira. Eta nik hori guztia ikusi berri detenez, ba.... nere kaxa gelditzea erabaki det. Egia esan, Big Brother antzeko aste honetan (24 orduz egunean denak elkarrekin), horrelako tarte bakarti bat eskertzen da!!
Tira, eta zmz oporrak oraingoz???? Ba ondo, oso ondo!!!
Asteazken gaba. Ibon, Oyi eta Fer Boisera iritsi dira. Euren bidaia, primerakoa. Hegaldi guztik ondo, inolako ezustekorik ez.... eta ni poz-pozik beraiek nere terrenora iritsi berriak diralako.
Osteguna. Nik lana egin behar det egun osoan. Eta 3 mosketeroak (ala Charliren aingeruak, hobe esanda???) hiritik turismo pixkat itten ibili dira, hori bai, ikastolatik pasatu ondoren (are geyo, Fer laguntzen eon zait pare bat orduz). Ondoren, berriz, atsaldeko 6tan jende mordua juntau gera Euskal Etxearen onduan: Bakarne eta bere lagun guztik (Mikel eta Olatz, Seattletik itzuliak dirala dagoeneko + Hernani inguruko beste 4 lagun, egun horretan iritsiak hauek ere), eta horrez gain Oihane, Fer, Ibon, Amaia (iritsi berria!) eta Eganita!!! (egun pare bat pasatu behar dituela Boisen lanen). Ba den denak trago bat hartzen eon gera Gernika tabernan, eta ondoren, berriz, zeozer afaldu deu Table Rocken. Azkenik Ibon, Oyi, Fer, Amaia eta bostak Boiseko gaua pixkat ezagutzen gerau gea eta handik, ohera, aurretik egun asko geratzen baitzaizkigu.
Ostirala 21. Udaberria!!! Eta gainera nere oporretako lehen eguna! Traste guztik behar bezela antolatzea uste nuna baino dezente gehiago kostatu zait, baina azkenen atera gera Boisetik, eguerdia baino pixkat beranduago. Gau horretarako lo itteko lekurik ez deu, inprobisatzen geratzea erabaki deu. Ikusiko, beraz, non, segun eta zenbat km itten dittugun. OK! Ba konturatzerako errepiden gera, bide luze-luzea itten. Musika etzaigu falta. Tarteka kantatzen ere jun gera, eta hizketan, eta erdi lo. Jan da jan ere bai. Eta egia esan, nere behintzat bidaia dezente eramangarria intzait. Atsaldeko 6ak inguruan Salt Lake City ondotik pasatzen ai geala, erabaki deu hirira sartzea, eta deskantso txiki bat ittea. Perfect! Nik justo inguru hori ezautzet (urtarrilan eon nintzan eta). Beraz, mormoien tenploa ikusi deu (elurretan beste xarma bereziagoa zuen lekuak!), downtowneko beste egoitza politt batzuk ikusi dittugu, kafetegi fashion fashion baten kafe bat hartu deu, eta .... berriz ere carretera y manta!!! Azkenen beste ordu pare bat in dittugu kotxian eta Beaver izeneko herrixka bateko Super 8 motel baten gerau gea lotan. Motela primeran dao. Ohe handiak (queen size), logela txukunak, eta yakuzzi eta gosaria barne. Primeran in det lo.
Lanbata 22. Goiz jeiki gera. 7.30tan, eguna ondo hasteko, txapuzon en el jakuzzi!!! Tira, Oyik mareatuta bukatu du! Ondoren, berriz, gosaldu eta.... martxa, bide luzea deula gaurkoan ere! Paisaia ederra. Lehorra, Idahokoa bezela, eta zabala. Hori bai, konturatzerako Bryce Canyon inguruko lur gorrietara iritsi gera. Kanoia benetan ikusgarria da! Badu oso forma berezia, ez dakit nola azaldu. Dorre deformatu batzuk bezela sortu dira urak eta izotzak eraginda, milioika urtetako erosioaren ondorioz. Hitzak soberan, goiko argazkia horren adibidea baita. Handik, berriz, Zion aldera jo degu. Kasu honetan tamaina da ikusgarria. Inguruak harri gorriz josia jarraitzen du, baina beste estilo baten. Eta gu hortxe, karretera erdin, tarteka geldiune batzuk argazkiak ateratzeko. Benetan, bidaia inguru hauek zeharkatuz egiteak merezi zuen!!!
Eta parkeetatik, Las Vegaseruntz!!! Konturatzerako hortxe degu, desertuaren erdian zementozko eta argiz betetako hiria! Demontre, banekien handia izan behar zuela, baina hainbeste!!!! Hiriko erdigunea, Strip ingurua, benetan ahoa zabalik uzteko modukoa da. Zenbat hotel, zenbat pixu, zenbat argi, zenbat.... dena!!!! Gure hostelean trastek utzi eta hortxe jun gera hiria pixkat ezagutzera. Eta hor nere kasualidade horietako bat gertatu zait!!! (Sientense, senores, azkenean ere Atlantikoaren alde honetara gertatu dalako). Hosteletik atera bezain pronto, autobuseruntz goaz eta gure aurren 3 pertsona. Aurpegi bat ezaguna itten zait. “Aibalahostia!!!!” esan deu biok batera. Tolosa inguruko mutil bat da, Gorka, duela urte piloa Making Off kortoa itten elkar ezagutu genuen. Eta ordutik, ba noizean behin egin izan deu topo. Banekien irakaslea zala eta Zangotzan urtebete intzula lanen, baina hori aspaldi izan zan. Ba dirudienez azken 3 urtek San Franciscon daramatza, espainoleko klasek ematen. Eta nik, berriz, Boisen naola kontatu diot. Ze kuriosoa!!! Datozen egunetan SFra junberdeula aipatuz, bere telefono zenbakia eman dit.
Eta horrez gain, ba afaldu, bueltaxka eta ... poco mas. Denak dezente nekatuta gaude, eta gainera Fer, Oyik eta hirurok oso oso goiz jeiki behar dugu. Ala, lotara!!!
Igandea 23. Goizeko 4.30tako gora. Aipatutako 3rak eskursioan goaz, Grand Canyon ikustera, nola eta abionetaz!!! Ferren bi lagunekin geratu gera, Inaki eta Peio, egun horietan Las Vegasen ere daudelako. Are geyo, eskursio hori egitearena euren ideia izan zan eta gu apuntatu egin gera planera. Beno, ba ruta por los hoteles, eta handik aeroportura. Konturatzerako 8 pertsonentzako abioneta txiki baten sartuta gaude. Eta handik, goruntz!!!! Vista, zo-ra-ga-rri-a!!!! Las Vegasek goitik ere erraldoia dirudi. Eta inguruan laku eder bat du, eta mendi ikusgarriak!!! Ordu erdi eskas baten, berriz, Canoia gure azpian!!! Benetan, ez det nere bizitza osoan horrelako gauza ederrik ikusi!!!! Inpresionante baino gehiago. Hitz egokirik etzait ateratzen hori guztia deskribatzeko!! Kriston dirutza ordaindu deu (190$), baina merezi zuen!!! Ondoren, berriz, 3 ordu eman dittugu kanoiaren gainkaldean, eta bertatik bista zorabiatzeko modukoa zan. Hori bai, sekulan ateratako argazkirik ikusgarrienetakoak egin dittugu. Eta zoratzeko moduko paseo puxka horren ostean, buelta abionetara eta handik hotelera. Siesta. Behar nun! Beranduago, berriz, hiri erdiruntz jo deu berriz ere Oyik, Ferrek eta 3rok (Amaia eta Ibon beraien kaxa zebiltzan). Bueltak eta bueltak hoteletatik. Venezia hoteleko ingurua ikusgarria da benetan (pasatako ekainean Veneziara egindako bidaia mila aldiz etorri zait burura). Torre Eiffelek benetakoa dirudi. Eta Caesars Palacen galdu eta guzti in gera. Zer geyo??? Luxor eta bere piramidea ere asko gustatu zaizkit neri. Demontre, baina, aze nolako erokeria izan behar duen horrelako hiri baten bizitzeak!!!
Astelehena 24. Demontre, egunak azkar pasatzen hasi zaizkigu!! Gosaldu eta Las Vegas utzi egin degu. Los Angeleseruntz goaz. Teorian 4 orduko bidea deu, baina ez dakit zer demontretan aritu gean. Bazkaltzen denbora gehiegi, pare bat alditan gasolina botatzera gelditu behar izan deu, Los Angeles sarreran trafiko gehiegi, eta nahiko trankil etorri gera. Ba 7 ordu behar izan ditugu bide hau itteko. Alegia, ia egun osoa!!!
Baina azkenen iritsi gera Venice Beachen erreserbatuta genun hostalera. Primera linea de mar!!! La rehostia!!! Eta gainera azkenen 2 eta 3ko logela pribatutan jarri gaituzte, beraz, askoz ere lasaiago. Eganitakin hitzein det. Afari bat du. Baina bihar elkartzekotan gerau gea. Eta bide batez, inguru horretako jatetxe txinatar bat gomendatu digu. Mao’s Kitchen. Primeran. Eta merke merke. Gero potetxo bat eta .... al sobre!!!!
Eta gaur goizen, ba esandakoa, bakar bakarrik geratu naiz inguruaz gozatzen. Orain ia eguerdia da (denskantso bat hartu det idazten nun bitartean). Eta lanbroak berean jarraitzen du. Baina bost ajola, poz-pozik nao.
More news coming soon!!!
2008-03-19
amatxoren urtebetetzea (eta erretiroaren garaia)
2008-03-17
pixukide zaharrak, lagun berriak, lagun zaharrak...

2008-03-10
asteburu western (part 2)

Gaur ia eguerdia zenean esnatu naiz, zeren atzo berandu iritsi ginan Homedaletik, eta gainera ordu aldaketa izan genuen. Beraz, datozen asteetan 7 orduko diferentzia izango degu EHa eta Boise artean. Tira, eta horrez gain resakilla puntu txiki batekin ere jeiki naiz, ze... azken aldin ez det edateko ohitura handirik eta gainera atzo ia enun ezer afaldu. Zergatik? euskal festa berezi horretan jateko zegoen gauza bakarra, txorixoz betetako hot-dogak ziralako. Beraz, zerbezak eta zerbezak edaten eon nintzan, ta jateko pretzel xixtrin batzuk bakarrik, besteik ez.
Baina azkenean jeiki naiz. Gosaldu, pulamentu pixkat in, eta hona Boisera etorri nintzanetik estreineko aldiz nere arreba Ainhoakin webcamaren bitartez hitzeitteko aukera izan det. Ze poza!!! Ze bide batez Xabat eta Manex nere hilobak ere ikusi ahal izan dittut!
Eta gero, ba ... Marari (gure zuzendariari) deitu diot, ze asteburu honetan bere kotxea etzula behar eta nahi bagenun utziko zigula esan zigun. Esan eta egin! Konturatzerako Bakarne eta biok hiritik kanpo genbiltzan gidatzen, Idaho City izeneko herrirutz. Bide hori estreineko aldiz zeharkatu degu eta sorpresa ederra eraman det, ze.. zoragarria da!!! Benetan. Batez ere urtaro honetan, uste det. Ze, ibilbidearen zati handi bat Boise ibaiaren ertzean doa, eta inguru hori kanoiez beteta dago. Gainera, uraren zati batzuk oraindik izoztuta daude, eta elurra ere ikusi ahal izan degu tarteka. Ba... egia esan pilo bat disfrutatu degu ordubete inguruko bidai horretan.
Konturatzerako, ordea, Idaho Cityra iritsi gera. Hey! Bazan garaia horrelako herri bat ikusteko! Bapatean western pelikula bateko herri zahar horietako baten barrun bezela sentitu naiz. Nonbait, Idaho City ameriketako inguru honetako herririk zaharrenetarikoa da. Urrearen sukarra/eroaldia pil-pilean zegoenean sortu zan, eta oraindik garai horietako ukitua nabari daiteke. Beraz, herriak badu nortasuna (eta hori inguru hauetan asko eskertzen da!!!). Halere, sentsazio berezi batekin geratu naiz. Nolabait, iruditu zait herri txiki zahar hau saltzeko edo ingurune turistiko bihurtzeko edo, bere oesteko ukitu zahar hori areagotu egin nahi izan dutela denboraren poderioz, baina euren helburua lortu gabe, ze... herriak ez dirudi oso turistikoa, egia esan. Are geyo, puntu benetan dekadentea ere topatu diot. Eta horrek, bere modura oraindik ere interesgarriagoa egiten du.