2008-06-02

aberatsen moduan...



Kaixo everybody!!!! Asteburu kuriosoa eta ezberdina benetan bizi izan detena!!!


Inguru hauetan emango dudan azken aurreko asteburu hau Yellowstone bixitatzen pasatu behar genuen Bakarnek eta biok. Aspalditik genuen planeatuta, gainera. Baina, bitxia kontua, azken egunetan pasaporterik gabe izan naiz, Vietnamera joateko bisadoa egiteko korreoz bidali behar izan bainuen (bai, ondo irakurri dezue, Vietnam nere udako oporretako itinerarioan sartu berri det!!!!). Tira, eta pasaporterik gabe, pasando de alquilar un coche y arriesgarme a conducir por Idaho. Hori dala eta azken momenturarte itxaroten izan gera, zer egin erabakitzeko.


Iragan ostegunen, berriz, ikastolako barbakoa izan genun hemen inguruko parke baten, umeekin eta euren gurasoekin. Eta han geundela gure Rontxoren gurasoak hurbildu zitzaizkigun, esanez: "aizue, aurki bazoazte eta azkenen inoiz etzaituztegu McCallera eraman gurekin. Ze pena!! baina, zergatik etzerate etortzen asteburu honetan??" eta azkenen gure planak aldatu eta beraiekin joatea erabaki genun.


Tira, bagenekien lehendik ere Nick eta Meredith Sabalak (Rontxoren gurasoek) diru dezente zutela. Baina ze nibeletan muitzen ziran??? Hori ez genekien ondo!!!! Que fuerte!!! Asteko, Nicken anaia, John, McCallen dagoen mega-resort bateko arduradunetako bat da. Eta bertan lo egin genuen Bakarnek eta biok. Mon Dieu!!! Aze nolako logela puxka bakoitzarentzako 2 egunetarako!!! Benetan, sekulan nere bizitzan ez det horrelako leku baten egin lo!!! (Ibontxo, ezta Lisboan 5 izarreko hotel horretako suitean gaua pasatu genunean ere, pentsa!). Eta resorta bera???? Bista ikusgarriak, luxuzko eraikuntza, zerbitzu bikaina... Una mega-pijada, benetan!!! Solo apto para gente con muuucha pasta!!!! Pentsa, ostiral gaben, primeran afaldu ondoren (eta bakoitzak botella ardo osoa edan ostean), itsaso onduan dagoen yakuzzi baten bainatu nintzan oheratu aurretik. Buaaaaa!!!!! Que fuerte!!!


Atzo, larunbata, berriz, zer in genun??? A bai, goizen mendi aldera jun ginen, zertara eta mushroom bila (onttok, vamos). Eske Nicken zaletasun handienetakoa da. Bueno, ba hortxe ibili ginen botak jantzita eta eztakit ze ontto motaren bila. Hiru leku ezberdinetan eon ginen, baina batere ez genun topatu. Agian oraindik ere goizegi zalako horretarako. Oraindik elurra dago inguru horietan. Ekainan!!!!! Demontre! Tira, ba.... ondoren, berriz, Sabalatarrek sozio diren hango club batera eraman gintuzten. Fish and Swim lake. Aze plana. Eta aze parajea!!! Increible!!!! Benetan!!! Argazkitan ikusi beharko zenukete!!! Bueno, ba hortxe ibili ginan bazkaltzen. Que stress, terrazan exerita, eguraldi goxoa genula aprobetxatuz, gainera. Eta atsalden, berriz, adi!! paseito por el lago Nicken anaian barkuan. Flipante!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Que pasada, que gozada, que..... super-mega-ultra pijada!!!!


Gaur, berriz, Sabalatarren lagun batzuen etxen gosaltzen izan gera. Montados en el dollar, no, mega montados en el dollar, el euro y la libra!!! Gizon hori Albertsons supermerkatuen gidari nagusia da. (Imaginaos el jefazo de Pryca). 4000 supermerkatu bere eskutan. Nahikoa esan dizuet, ezta???? Ondoren, berriz, ratito de descanso en la playita artificial del resort, lakuaren ertzean. Eta .... azkenik, buelta Boisera!!! ohhhhhhh!!! lo bueno se acaba pronto!!!!



Begira, ez da nere estiloa, para nada, baina, horrelako asteburu bat, en plan lujo-relax-jan-edan.... gauzak dian bezela, ha estado de la hostia!!!! Eta Yellowstone ... ba hurrengo baten izanberkou!!!!!!!!!


No comments: