2008-08-03

Kasualidadeez betetako mundua... (8. geldiunea. Viena)



Sinisten al dezue kasualidadeetan??? Nik sarritan egin izan diot galdera hori nere buruari, ze, egia esan gauza harrigarriak gertatu izan zaizkit noizean behin (zuetako askok badakizkizue horietako batzuen berri).

Tira, ba atzo bertan, goizean, une batez pentsatu nun aspaldian ez dudala ezagunik topatu munduan zehar. Jakina, hori normalena da, ezta??? Eta aipatu beharra dakat Las Vegasen eon nintzanean EHko ezagun batekin in nula topo, eta biek flipatu in genula. OK. Ba Vienan zehar buelta eder bat ematen ai nintzala, merkatu batera joan nintzan zeozer jatera, falafel ederrak eta merke merkeak saltzen omen baitituzte bertan. Eta nere pentsamendutan murgilduta eta musika entzuten ai naizen bitartean, bapatean norbaitek lepora itten dit salto bizkarretik. Ni flipatuta, ze ez det inor ezautzen hirian. Buelta eman eta .... nor izango??? Nere Hernaniko kuadrilako lagun zahar bat. Abanyo. Nere begiek ezin zuten sinetsi ikusten ai nintzana, benetan!!! Kontua da bera eta bere emaztea Camila (Bartzelonan bizi dira) oporrak dittuztela aprobetxatuz, lagun batzuk bixitatzera etorri dirala Vienara. Eta ... joder, gauza bat da biak hiri berean egotea, baina horrela topatzea??? Too much, ezta??? Kasualidadea izango ala horrela gertatu behar zun???

A!!! Esan beharrik ere ez azkenean eurekin afaltzen geratu nintzala!!! ;-))

No comments: