Hello boys and girls! Oraingo honetan aeroportu batetik idatzi beharrean, tren estazio bateko kafetegitik egiten dizuet!!! Aizue, geltokiek bere xarma dute! Eta aeroportuak baino askoz ere praktikoagoak dira. Ez dezu hainbesteko aurerapenarekin egon behar bertan; ez dezu hiri-erdigunetik hainbat km.tara joan behar, eta normalean zure helburura iristerakoan, nahiko leku zentrikoan zaude.
Ba xelebrea. Azken urte honetan asko bidaiatu det. Batez ere hegazkinez. Autobusez gutxi batzutan. Behin ferryan (behin eta nahikoa!). Baina trena??? Ba ez det erabili, egia esan. Bakarrik hiri barruan ibiltzeko, eta hori ere oso gutxitan.
Gaur, ordea, Bratislavatik Budapestera noa. Super bidaiaren azken egunak dittut!!!! 4 egun eman behar ditut Hungriako hiriburuan. Gero, ostera, buelta Vienara, egun bakarrerako, handik Bilborako hegazkina hartu behar baitet datorren asteartean.
Hey! Bratislava, hitz gutxitan. Ondo, pare bat egunetarako. Baina nahikoa, ustet. Kuriosoa da hiriaren nahasketa. Danubioaren ertzean dauden beste hiriburu batzuen antzera, Errenazimendu garaian bere garairik oparoenetakoa izan zuela nabari daiteke oraindik ere. Egoitza klasikoak, ederrak benetan (batez ere alde zaharrrean). Horrekin batera urte askotako komunismoaren eragina begibistakoa da. Grisa nonnahi, zementuzko egoitzak eta begiradak..... Baina hori guztia ukitu berritzaile eta moderno batekin nahasten da. Emaitza, kuriosoa, benetan!
A! Vienan pasatako egunetan muy a mi bola ibili naiz, eta alberguean ez det ia norrekin hitzegin. Hemen, Bratislavan, berriz, Mauro izeneko mutil italiar bat ezautu det. Milangoa. 22 urte. Bakarrik bidaiatzen ari zan, estraineko aldiz. Eta agian horregatik edo, ba erlazionatzeko gogoa zun eta azkenen atzo egun osoa elkarrekin eman genun. Turismo pixkat: Devingo gazteluaren ondakinak, Bratislava gazteluaren inguruak, eta buelta eder bat hiriko alde zaharretik. Eguna ondo bukatzeko, berriz, Slovakiako janari tipikoa ematen dun jatetxe batera jun ginan. Cool!
Aizue, baina urte osoan zehar EHa eta zuek oso presente izan bazaituztet, zer esan azken egunetan, etxera itzultzeko hain gutxi geratzen zaidanean!!! Zuekin egoteko desiatzen ari naiz!!!!!

No comments:
Post a Comment