2008-08-10

like a tourist... (10. geldiunea: Budapest)



Kuriosoa. Normalean lerro hauek idazten hasten naizenean badakit gutxigorabehera zer esan edo zer kontau. Oraingoan, berriz, ez. Eta ez da izango hiri honek zer esanik ez duelako sortzen.


Orain 12 urte izan nintzan estreineko aldiz Budapesten, dantza taldeakin. Eta ordu hartan ikeragarri gustatu zitzaidan, nahiz eta, esan beharra dakat ez nuela gehiegi gogoratzen. Tira, baina 12 urte denbora dezente da, ni asko aldatu naiz, eta hiria, zer esanik ez! Baina are gustokoago det orain!!!


Eta zergatik? Zergatik gustatu zain hainbeste Budapest? Ba leku benetan ederra izateaz gain, hiri bizi-bizia dalako, nahasketaz betea eta mugimenduan uneoro. Nahasketarekin ez det esan nahi hiri multikulturala denik. Bueno, turistak leku guztitan topatzen dira, jakina (eta espainola mordua entzun det. Euskera ere, kasuren baten!), baina azalen kolore nabarmenena zuri-kaukasikoa da. Hori bai, Bratislavari buruz esan nizuen moduan, hemen ere aurreko mendeetako arrasto mordua ikus daiteke. Komunismoa bukatu zala ia 20 urte pasatu diren arren eta hiriak garai luze hori ahazten sekulako ahalegina egin duen arren, ba.... oraindik ukitu batzuk antzeman daitezke. A! Eta guzti horrekin batera, Budapest Europako hiria dala esan beharrik ere ez!!


Aizue, eta zer egin det 4 egun hauetan??? Ba turismo puro y duro. Buelta mordua eman dittut hirian zehar, leku benetan ederrak ikusittut, bizikleta-tour baten ibili naiz, terma turko batzutara jun naiz estreineko aldiz.... eta gaur, berriz, bertako sinagoga bixitatu det eta Magrit irlaraino (Danubio erdin dagon irla zoragarri bat) jun naiz korrika nere alberguetik. Ordubeteko saioa in det!!! Gero, atsalden, leher ina neon, eta erdi siesta bat botaet hiri erdiko parke baten. Nice!!!


Hori bai, aitortu beharra dakat bakarrik bidaiatzeaz nekatzen ari naizela!!!!!!!! Joder, eske batzutan konpainia ona asko botatzen da faltan!!!!!!! Tira, baina enaiz kejauko, ze.... 2 egun eta EHra!! Hey, aipatukoizuet nola doazen etxera iritsi baino lehenagoko azken orduk :-)))

No comments: