2008-08-01

Asiatik Europara instant baten...


Gabon deizuela!! At these hights of my trip-adventure, oaindik ere ne kontuk irakurtzen jarraitzen badezue, seguru naiz dexente maite nauzuela (ala bestela oso aspertuta zaudetela :-)

Vietnam agurtu berri det. 8 egun egin dittut bertan. Hasierakoen berri eman nizuen. Bueno, eta zer geyo indet??? Interesanteena, y por mucho, Mekong Deltara egindako 3 eguneko eskapada. Ustet benetazko Vietnam pixkatxo bat ikusteko aukera izan detela. Joder, zenbat argazki atera dittudan!!!! Eske bertakoak euren eguneroko gauzaik arruntenak itten ikustea gozada bat da, eta jakina, ni en plan japones total (click, click eta click). Etxe flotanteak, merkatuak uretan, herri txikietako bizimodu ezberdina, paisai biluztua, karreteretako kaosa, tropikoko euri zaparradak, ...., kontu ugari, esan bezela.

Horrez gain lagun eder bat indet. Fie izeneko dinamarkako neska bat. Jator-jatorra, tenperamento ederrekoa, baina gainontzen komunean gauza ugari dittugula ondorioztatu det. Gustuko det, bai horixe, eta Mekongeko 3 egun horiek elkarrekin pasatziaz gain, beste bi afari eder konpartitu dittugu Ho Chi Minh eroan. Berriz ere elkar ikusiko degula esango nuke.

A! Erosketa mordua in det azken bi egunetan. Bi hilabetetan ez det deusez erosi eta bapaten.... joder, viva el mega-consumismo!!!! Erruedadun maleta handi-handi1 erosi behar izan det traste guztik sartzeko, pentsa!!!

Tira, ba besteik ez gaurkoz. Une honetan Bankogkeko aeroportun nao gaurko bigarren hegaldia hartzeko prest. Eta dena ondo badoa biyar goizean Europa zaharrera bueltatuko naiz aspaldiko partez. 12 egun geratzen zaizkit etxera itzultzeko eta bitartean.... ba ez dakit zer egingo dudan, ezta non emango dittudan egun horiek. Bueno, biyar eta etzi Viena, hori fijo, eta hortik aurrerakoak, auskalo! I’ll go with the flow!!!!!!

Gogoan zaituztet!!!!!

1 comment:

maritxanpi said...

Noski zure abenturak irakurtzen jarraitzen deula! Eta zergatia ebidentea da...
Nik hegaldia bihar. 27ra arte EHan hara eta hona,ikusi nahiko zintuzket bueltatu baino lehen,e!
Mxk eta ondo-ondo bukatu!