2008-09-30

agur esateko unea...



Bai!!! azkenean iritsi da agur esateko unea!


Izan ere, blog hau abentura konkretu baten isla izan da urtebete luzez. Baina Boise orain iragana da. Demontre, ze zaila itten zaidan kontzeptu hori hitzetan jartzea. Zaila eta gogorra.


Atzera begira jarri naiz eta .... jejejejej, barregurea eta guzti sartzen zait. Zenbat bizipen, zenbat kontu, zenbat abentura azken urte honetan bizitakoak!!! Ameriketara joateko erabakia hartzerakoan zalantza pilloa izan nuela esan beharrik ere ez! Eta bai, akojonatuta ere banengoela aitortu beharra dakat. Baina, begira, asko pozten naiz hartutako erabakiarekin!! Etzan bide errazena eta komodoena, ez horixe. Eta, zenbat aldiz pentsatu izandu det "ze hostia ittet nik Ameriketako zoko honetan" azken urtean??? ba askotan, bai. Baina izandako gorabehera guztiak kontutan izanda ere, damurik ez!!!


Eta orain??? ba hilabete terdi pasatu da etxera itzuli nintzenetik eta.... estado ezberdinak igaro ditut ordutik. Hasierako subidoiaren eta aste nagusiko festa-erokeriaren ostean, bajoia etorri zitzaidan. Joder, eske, lekuz kanpo ere sentitu izan naiz etxean, eta ... hori oso arraroa egiten da. Baina.... pasatu beharreko prozesu baten pauso txiki bat besterik eztala izan pentsatu nahi det. Eta azken asteetan, berriz, ba normaltasunerako bidea hartzen ari naizela ondorioztatu dezaket. Lanean hasi izanak eragina izan du, fijo!!! Oraingoz irakaskuntzan nabil, jornada heren bat egiten Irungo Txingudi ikastolan. 6. mailako plastikako irakaslea naiz!!! Eta ingelesez eman behar dittut klaseak. Tira, ez dago gaizki. Kazetari moduko lan baten aritzea nahiago nukeela argi dakat baina, hasteko.... zeozer da!


Gainontzen.... familia ederki. Lagunak ere bai. Etxian, berriz, bakarrik bizitzeko prozesuan naiz une honetan. San Blasen aldaketak izan dira azken asteetan. Itzi eta Manu (argentinako mutil bat) jun in dira, eta hortaz Mato eta Nicokin bizi naiz une honetan. Baina hauek ere urria amaierarako badoaz eta ..... gutxienez urtea amaitu bittartian bakarrik bizitzen gelditzea erabaki det!!!


Tira.... ba.... ikustezue! Blog honetan idatzi nuen lehendabiziko kapituloetako esaldi bat berreskuratuko det. "Bizitza aldaketa da eta niri, berriz, orain mugitzea tokatzen zait ". Ba horixe, hemendik aurrera ere beste mila abentura ere izango diralako. Baina.... horien berri beste nonbaiten izango dituzue!!!!


Aizue. Bukatu baino lehenago.... zera esan behar det, Boiseko abentura bukatu den arren betirako eramango dudala bihotzean. Asko ikasi det azken urte honetan. Jende bikaina ezagutu det, eta .... horrekin geratzen naiz. Bizitakoekin. Izan ere, zer da bestela bizitza???


Muxu handi bana astez-aste eta kapituloz-kapitulo abentura hauek jarraitu dituzuenei!!!! Asko maite zaituztet!!!!!


p.d. Urte osoa borobildu dezakeen argazki bat topatu nahi izan det eta.... azkenean bere garaian Marak ateratako bat aukeratu det. Ikastolako kontzeptua islatzen duelako. Orain bertan ikastolako argazkiak ikusten hasi eta emozionatu egiten naiz eta!!!


p.d2. "Boiseranoa" is history now. But you can look for "SanBlasEnea" in blogspot :-))))))



2008-08-19

Home, sweet home!!! (11. eta azken geldiunea: Donostia)



Listo. Iritsi naiz!!! Beno, egia esan ia astebete pasatu da etxera bueltatu nintzenetik, baina.... ordu gutxi batzuk izan dirala dirudi. Benetan!!!! Gainera, lehendabiziko egunak desfas bat izan dira. Donostiako aste nagusia. Bale, ez dira nere festarik gustokoenak, baina, horrek ajola al du?? Mambo eder bat botatzeko gogo izugarria nun eta, baten ordez 4 mega-farra indittut. Horregatik juntzaizkit lehendabiziko egunak konturatu gabe J

Etxerako buelta oso emozionantea izan zan. Lurreratzen ai ginenerako unkituta nengoen, EHko paisaia berde eta menditsua enuela ikusten hilabete dezente pasatu baitira. Eta behin Loiuko aeroportun maleten zain nengoela nere etxekoak ikusi nittunen, buah!!!! aze nolako poza!!

Lehendabiziko bixita, nola ez, ama, Hernanin. Ze kuriosoa. Hainbeste denbora eta gero etxen eotea arrotza ingo zitzaidala uste nun, baina, keba!!!! Etxia, etxia da.

Eta afaldu ondoren, Donostiara, nere etxia bixitatzera eta hango lagunak ikustera! Eta, konturatzerako horrelaxe juntzaizkit lehendabiziko 5 egunak, nere urtebetetzea barne. Atzotik aurrera, berriz, ya hemengo martxa hartzeko ahaleginean hasi naiz. Etxia eta nere logela behar bezela txukundu, garbi-garbi jaten hasi, lo nahikoa egin eta horrelakoak.

Hori bai, nere lehendabiziko eginbeharra orain lan bat topatzea da. Salgai nago!!!!

Kontu bitxi bat. Boisen negoela EHa burutik ezin kendu ibili naiz. Eta orain, berriz, mordua goatzen naiz Boisetaz.

Baina garrantzitsuena. Pozik nago, oso pozik etxian egoteaz!!!

2008-08-14

Tentsioz eta kasualidadeez betetako uneak etxera itzuli aurreko azken orduetan... (back to Viena)




Abuztuak 12. 11.44 AM. Aeroportuan berriz ere (nola ez!!! Ustet etxeratu aurreko azken idatzia ezintzala beste leku baten izan :-)

Atzoko eguna..... benetan kuriosoa izan zan! (orain esan dezaket). Budapesten esnatu nintzan. Gauzak ondo egin nahian edo, hostala goizeko 10ak pasatxo zirenen utzi nun, eta tren geltokirutz abiatu nintzan taxian. Eskerrak, ze hosteleko irteeran nere vietnameko maleta erruedadun kutrearen kirtenak kaput intzun. Me lo temia! Eta kasu honetan, esan beharra dakat, “lo barato a menudo sale caro”. Tira, ba.... trastek nolabait taxian sartu, geltokira iritsi, txantxilloren modun atera, baina gainean 30 kilotik gora eramanda ahal nun modun eta txartelak erostera. Oh! Baina hor hasi dira komerik.

Kola mega-kilometrica! Nik 11.10etako trena hartu nahi nun. Orduerdi pasatxoko aurrerapenakin iritsi naiz, baina.... alperrik. Ordubete baino geyo eman det itxoiten. Pazientziya! Hurrengoa 13.10etan aterako da. Azkenen, me toca una tia hiper-seca, baina txartela eman dit. OK. Berriz ere txantxilloren modun, andeneraino kasu horretan. Suplicio, benetan! Eske ezin nun trasteekin (tentsio fisikoa). Joder, como me he arrependido de compar regalitos pa todo el mundo en Vietnam (tira, eta netzako DVD mordua, aitortu beharra dakat). Bueno, azkenen sartu naiz trenean eta ... pakea 3 ordutarako, (teorian).

Izan ere, Budapest-Viena, 3 orduko bidaia izan behar zuna dezente luzatu zan, ze nik ez dakit ze hostiagatik, ordu t’erdi galdu genun, ia geldirik, bide erdin. Arazoren bat railletan, nonbait. Asi que.... azkenen atsaldeko 5.30tan iritsi naiz Vienara, 2tan izan beharrean. (Hemen, inciso, bidai osuan gastatu dittudan 3.50 produktiboenak erabili dittut. Maletoia eta motxila handia tren estazioko konsigna baten utzi dittut. Libreeee!!! Soy libre!!!!!!)

OK. Claro, ahora viene lo bueno. Nere pulamentu faltagatik edo.... eneukan oraindik lo itteko lekua erreserbatuta. Aurreko asten Vienan egon nintzeneko hostala, definitivamente, okupatuta zeon. Tira, baina ezin da hain zaila izan lo itteko ohe bat topatzea Vienan, ezta???

Ba, .... uste nuna baino askoz ere gehiago!!!

De hostal a hostal, y tiro porque me toca. 2. era iritsi naiz. Nere aurrean dagon gizon txinorro bati azken ohea eman diote, eta ni.... a joderme! Ea beste lekuren bat ezautzeuten galdetu eta turismo informazio bulegora bidali naute. Iritsi naizenerako, ordea, itxita dao, 6ak baitira jada (eta hau Europa da). Empiezo a desesperarme. Beste 3 hostaletako telefonoak dittut. Kabina batetik deitu nahi izan det, baina la muyhijadeputa me ha tragado todas las monedas. A! Ederki!! Beste kabina bat topatu det eta horrek, literalmente, me ha escupido las monedas a la puta cara!!! Increible. Ni, en plan, “Andoni, pazientzia, oraindik ez da hain berandu. Zeozer topatukozu!”. Eta azkenen oinez joan naiz 3. hostal batera. Dena full. Joder!! Hiri kanpokaldean dagon beste bateko telefonoa dakat. 3. kabina batenn saiatu naiz. Bien!!! Badabil! Baina.... hor ere dena beteta! Ay ene! Ni ya ordurako mekaguenka hasi naiz. Diciendo de todo y diciendome de todo, aldez aurretik pulamentua egin ez izanagatik (tension psicologica). Zer egin?? Beste azken hostal bateko helbidea det. Azken aukera. Bestela.... ez dakit, .... ya me veo vagando por Viena toda la noche, benetan! Aze nolako azken gaua izango litzateke, ezta??? Tira, 7.30k pasatxo. Metroa hartu eta azken hostal hortara jun naiz. Iritsi eta .... dena beteta ere!! Ni, benetan, erdinegarrez ere ez, ze hori ere etzait ateratzen. Eta....

Ahi viene otra de mis super-casualidades!!!

Hostaletik ateratzen ai naizela aurpegi ezagun bat ikusiet. Bratislavatik Budapestera nindoala, neska euskaldun bat, Haritza, (Abadinon bizi dana) eta ber bi kolega catalan ezagutu nitun, Salva eta Nuria. Oso jatorrak 3rak ere, eta gainera azkenen tren bidaian zati handi bat elkarrekin in genun. Ba bapaten Nuria ikusi det hostaleko sarreran eta agurtu det. Berehala gogoratu da nitaz (izena eta guzti, yo flipau!). Eta kontatu diot zein dan nere egoera. Eta esan dit, “ni beste bi lagunekin nao eta gela pribatu baten gaude. Igual gure logelan gelditzen uzteizute”. Zerua ikusi det. Heaven!!! Harrerakuai galdetu eta baaaai!!! Koltxoi extra bat jarrikoute lurrean netzako. Ni, benetan, emozionatuta!!!!!!

Eta horrela, Nuria, Marcos eta Montsekin (bere bi lagunak) afaltzera jun naiz poz-pozik. Jo, gainera hiper-jatorrak eta irekiak 3rak ere. Vamos, gezurra dirudi ezagutu berri geala! Gero, berriz, paseillo hiri erdiruntz eta zerbeza batzuk hartzera jun gera bareto batera. Ni, benetan, oraindik flipatuta nere egunarekin eta azken orduan izandako zortearekin. Berriz ere nere buruan ideia bat: ” kasualidadea hau ere?”. Ba, a lo tonto, erdi pedillo jun gea hostaleruntz, nere super-bidaiko azken gaua uste nun ez bezela ospatu ostean!

Xelebrea atzokoa, ezta?

Eta orain, etxeruntz! Por fin!!!! Denbora asko daramat une honen zain. Eta gero eta gertuago ikusi det, eta gero eta gehiago pentsatu det horretan azken asteetan. Baina aitortu beharra dakat guztiz mentalizatua nagon arren, ideia ere oso arraroa itten zaitela. Eske... denbora asko da etxetik kanpo! Dena espero bezela badoa 5 ordu barru Ainhoa, Xabi, Xabat eta Manexekin elkartuko naiz Bilboko aeroportuan. Pentsatzeak ere emozionatu egiten nau, benetan!

Tira, ba.... boarding ordua. Banoa etxera!!!!!!

2008-08-10

like a tourist... (10. geldiunea: Budapest)



Kuriosoa. Normalean lerro hauek idazten hasten naizenean badakit gutxigorabehera zer esan edo zer kontau. Oraingoan, berriz, ez. Eta ez da izango hiri honek zer esanik ez duelako sortzen.


Orain 12 urte izan nintzan estreineko aldiz Budapesten, dantza taldeakin. Eta ordu hartan ikeragarri gustatu zitzaidan, nahiz eta, esan beharra dakat ez nuela gehiegi gogoratzen. Tira, baina 12 urte denbora dezente da, ni asko aldatu naiz, eta hiria, zer esanik ez! Baina are gustokoago det orain!!!


Eta zergatik? Zergatik gustatu zain hainbeste Budapest? Ba leku benetan ederra izateaz gain, hiri bizi-bizia dalako, nahasketaz betea eta mugimenduan uneoro. Nahasketarekin ez det esan nahi hiri multikulturala denik. Bueno, turistak leku guztitan topatzen dira, jakina (eta espainola mordua entzun det. Euskera ere, kasuren baten!), baina azalen kolore nabarmenena zuri-kaukasikoa da. Hori bai, Bratislavari buruz esan nizuen moduan, hemen ere aurreko mendeetako arrasto mordua ikus daiteke. Komunismoa bukatu zala ia 20 urte pasatu diren arren eta hiriak garai luze hori ahazten sekulako ahalegina egin duen arren, ba.... oraindik ukitu batzuk antzeman daitezke. A! Eta guzti horrekin batera, Budapest Europako hiria dala esan beharrik ere ez!!


Aizue, eta zer egin det 4 egun hauetan??? Ba turismo puro y duro. Buelta mordua eman dittut hirian zehar, leku benetan ederrak ikusittut, bizikleta-tour baten ibili naiz, terma turko batzutara jun naiz estreineko aldiz.... eta gaur, berriz, bertako sinagoga bixitatu det eta Magrit irlaraino (Danubio erdin dagon irla zoragarri bat) jun naiz korrika nere alberguetik. Ordubeteko saioa in det!!! Gero, atsalden, leher ina neon, eta erdi siesta bat botaet hiri erdiko parke baten. Nice!!!


Hori bai, aitortu beharra dakat bakarrik bidaiatzeaz nekatzen ari naizela!!!!!!!! Joder, eske batzutan konpainia ona asko botatzen da faltan!!!!!!! Tira, baina enaiz kejauko, ze.... 2 egun eta EHra!! Hey, aipatukoizuet nola doazen etxera iritsi baino lehenagoko azken orduk :-)))

2008-08-07

Tren geltokian... (9. geldiunea: Bratislava)



Hello boys and girls! Oraingo honetan aeroportu batetik idatzi beharrean, tren estazio bateko kafetegitik egiten dizuet!!! Aizue, geltokiek bere xarma dute! Eta aeroportuak baino askoz ere praktikoagoak dira. Ez dezu hainbesteko aurerapenarekin egon behar bertan; ez dezu hiri-erdigunetik hainbat km.tara joan behar, eta normalean zure helburura iristerakoan, nahiko leku zentrikoan zaude.

Ba xelebrea. Azken urte honetan asko bidaiatu det. Batez ere hegazkinez. Autobusez gutxi batzutan. Behin ferryan (behin eta nahikoa!). Baina trena??? Ba ez det erabili, egia esan. Bakarrik hiri barruan ibiltzeko, eta hori ere oso gutxitan.

Gaur, ordea, Bratislavatik Budapestera noa. Super bidaiaren azken egunak dittut!!!! 4 egun eman behar ditut Hungriako hiriburuan. Gero, ostera, buelta Vienara, egun bakarrerako, handik Bilborako hegazkina hartu behar baitet datorren asteartean.

Hey! Bratislava, hitz gutxitan. Ondo, pare bat egunetarako. Baina nahikoa, ustet. Kuriosoa da hiriaren nahasketa. Danubioaren ertzean dauden beste hiriburu batzuen antzera, Errenazimendu garaian bere garairik oparoenetakoa izan zuela nabari daiteke oraindik ere. Egoitza klasikoak, ederrak benetan (batez ere alde zaharrrean). Horrekin batera urte askotako komunismoaren eragina begibistakoa da. Grisa nonnahi, zementuzko egoitzak eta begiradak..... Baina hori guztia ukitu berritzaile eta moderno batekin nahasten da. Emaitza, kuriosoa, benetan!

A! Vienan pasatako egunetan muy a mi bola ibili naiz, eta alberguean ez det ia norrekin hitzegin. Hemen, Bratislavan, berriz, Mauro izeneko mutil italiar bat ezautu det. Milangoa. 22 urte. Bakarrik bidaiatzen ari zan, estraineko aldiz. Eta agian horregatik edo, ba erlazionatzeko gogoa zun eta azkenen atzo egun osoa elkarrekin eman genun. Turismo pixkat: Devingo gazteluaren ondakinak, Bratislava gazteluaren inguruak, eta buelta eder bat hiriko alde zaharretik. Eguna ondo bukatzeko, berriz, Slovakiako janari tipikoa ematen dun jatetxe batera jun ginan. Cool!

Aizue, baina urte osoan zehar EHa eta zuek oso presente izan bazaituztet, zer esan azken egunetan, etxera itzultzeko hain gutxi geratzen zaidanean!!! Zuekin egoteko desiatzen ari naiz!!!!!

2008-08-03

Kasualidadeez betetako mundua... (8. geldiunea. Viena)



Sinisten al dezue kasualidadeetan??? Nik sarritan egin izan diot galdera hori nere buruari, ze, egia esan gauza harrigarriak gertatu izan zaizkit noizean behin (zuetako askok badakizkizue horietako batzuen berri).

Tira, ba atzo bertan, goizean, une batez pentsatu nun aspaldian ez dudala ezagunik topatu munduan zehar. Jakina, hori normalena da, ezta??? Eta aipatu beharra dakat Las Vegasen eon nintzanean EHko ezagun batekin in nula topo, eta biek flipatu in genula. OK. Ba Vienan zehar buelta eder bat ematen ai nintzala, merkatu batera joan nintzan zeozer jatera, falafel ederrak eta merke merkeak saltzen omen baitituzte bertan. Eta nere pentsamendutan murgilduta eta musika entzuten ai naizen bitartean, bapatean norbaitek lepora itten dit salto bizkarretik. Ni flipatuta, ze ez det inor ezautzen hirian. Buelta eman eta .... nor izango??? Nere Hernaniko kuadrilako lagun zahar bat. Abanyo. Nere begiek ezin zuten sinetsi ikusten ai nintzana, benetan!!! Kontua da bera eta bere emaztea Camila (Bartzelonan bizi dira) oporrak dittuztela aprobetxatuz, lagun batzuk bixitatzera etorri dirala Vienara. Eta ... joder, gauza bat da biak hiri berean egotea, baina horrela topatzea??? Too much, ezta??? Kasualidadea izango ala horrela gertatu behar zun???

A!!! Esan beharrik ere ez azkenean eurekin afaltzen geratu nintzala!!! ;-))

2008-08-01

Asiatik Europara instant baten...


Gabon deizuela!! At these hights of my trip-adventure, oaindik ere ne kontuk irakurtzen jarraitzen badezue, seguru naiz dexente maite nauzuela (ala bestela oso aspertuta zaudetela :-)

Vietnam agurtu berri det. 8 egun egin dittut bertan. Hasierakoen berri eman nizuen. Bueno, eta zer geyo indet??? Interesanteena, y por mucho, Mekong Deltara egindako 3 eguneko eskapada. Ustet benetazko Vietnam pixkatxo bat ikusteko aukera izan detela. Joder, zenbat argazki atera dittudan!!!! Eske bertakoak euren eguneroko gauzaik arruntenak itten ikustea gozada bat da, eta jakina, ni en plan japones total (click, click eta click). Etxe flotanteak, merkatuak uretan, herri txikietako bizimodu ezberdina, paisai biluztua, karreteretako kaosa, tropikoko euri zaparradak, ...., kontu ugari, esan bezela.

Horrez gain lagun eder bat indet. Fie izeneko dinamarkako neska bat. Jator-jatorra, tenperamento ederrekoa, baina gainontzen komunean gauza ugari dittugula ondorioztatu det. Gustuko det, bai horixe, eta Mekongeko 3 egun horiek elkarrekin pasatziaz gain, beste bi afari eder konpartitu dittugu Ho Chi Minh eroan. Berriz ere elkar ikusiko degula esango nuke.

A! Erosketa mordua in det azken bi egunetan. Bi hilabetetan ez det deusez erosi eta bapaten.... joder, viva el mega-consumismo!!!! Erruedadun maleta handi-handi1 erosi behar izan det traste guztik sartzeko, pentsa!!!

Tira, ba besteik ez gaurkoz. Une honetan Bankogkeko aeroportun nao gaurko bigarren hegaldia hartzeko prest. Eta dena ondo badoa biyar goizean Europa zaharrera bueltatuko naiz aspaldiko partez. 12 egun geratzen zaizkit etxera itzultzeko eta bitartean.... ba ez dakit zer egingo dudan, ezta non emango dittudan egun horiek. Bueno, biyar eta etzi Viena, hori fijo, eta hortik aurrerakoak, auskalo! I’ll go with the flow!!!!!!

Gogoan zaituztet!!!!!