2008-07-06

7 urte eta gero...


... azkenean nere lagun Kathyrekin elkartzeko aukera izan det, eta ez dakizue ze ilusioa itten diten!!!!


Donostian ezagutu genun elkar. Are geyo, pixukide izan ginen 3 hilabetez. Ni, orduan telebistan nenbilen lanen, Orio produktorarako. Eta etxetik aldeitteko ordua zala uste izan nun. Amak sekulako moskeoa hartu zun, baina nik, halere, aurrera inbernula sentitu nun eta ... estreineko aldiz emanzipaziorako bidea hartu nun. Gros auzoko Zabaleta kaleko 42. zenbakian bizi izandu nintzan Donostiara USAC programarekin etorritako 3 guirikin. John, Heather eta Kathy. Bereziki azken honekin konektatu nun, eta bere bitartez gainera jende bikain gehiago ezagutu nun (aurten Ameriketan bixitatu edo ikusi ditudan Dan, Dawn eta Aaron, esaterako). Baina lauhilabeteko horren ostean Kathy Zelanda Berrira itzuli zan, pena handiz, eta ... ordutik ez degu elkar ikusi. Orain arte!!!


Aitortu beharra dakat abentura honetan norbait bereziki ikusteko gogoa banun, seguruaski Kathy zala. Normala, ezta??? Beno, beldur pixkat ere banun, ze hainbeste denbora eta gero, ez dakizu nola izango dan elkartze hori. Eta gauzak gehiegi aldatu badira??? Eta jada adiskidetasun sentimendu hori itzali bada?? Arriskua zegoen, bai, baina, zer demontre, hobe hori aurrez aurre frogatzea, zalantzakin geratzea baino.


Eta gainera, ederki moldatu gera!!!! 7 urte denbora dezente da, eta gure bizitzek esperientzia dezente bizi izandu dittuzte ordutik honaino. Baina, bapatean, betiko lagunak ginala sentitu det. Eta hori zoragarria da!!! A, tira, eta bide batez bere mutil laguna Ed ezagutzeko aukera ere izan det. Oso mutil jatorra!!!


Oraingo honetan ez dizuet kontatuko zer paraje ikusi ditudan hemen Wellingtonen, ala nolako jatetxetan jan dudan. Ze hori guztia bigarren mailakoa izan da. Bakarrik gauza bat gehitu nahi det, eta oraingo honetan gaztelera hutsez egingo det, bere protagonistak behar bezela ulertu dezan:


Kathy, estoy tan contento de que nos hayamos podido juntar de nuevo!!! 7 anyos es mucho tiempo, pero contigo he sentido como si hubiera sido ayer la ultima vez que estuvimos juntos! Y eso me llena de alegria!!! Ademas queria agradeceros especialmente a ti y a Ed vuestra hospitalidad, ya que me he sentido como en casa, de veras!!! Espero que en un futuro no muy lejano podamos vernos otra vez. Y, quien sabe, quizas esta vez en Donostia!!!!!


un muxu muy grande!!! agur!!!!!



Tira, eta neri orduerdi bakarrik geratzen zait hemen Wellingtonen. Hemendik Nelsonera noa, gaua pasatzera, eta dena ondo badoa bihar iluntzean Sydney inguruan ibiliko naiz. Baina hori abentura honen hurrengo atala dala esango nuke!!!


2 comments:

Amaia San Sebastian said...

Kaixo Andoni,
acabo de ponerme al día en tu blog...

con tanto pasar del frio al calor y al frio, tienes que tener el pechitooo....

Amaia San Sebastian said...

Porzierto es la primera vez que
1) Leo un blog
2) Escribo algo en él

Ez dakizu zein naizen?
Pentsatu zeini gustatzen zaizkion pelikula hauek gehien zure lagunen artean...
muxu haundi bat