2008-07-14

negutik udarara oraingo honetan (bostgarren geldiunea: Singapur)


Hello everybody!!!



joder, hau bai aldaketa egun bakar baterako! Sydneyn esnatu naiz, goizean oso goiz, 4.30ak ingurun, ze gaur mugitzea tokatzen zan berriz ere! Johnek aeroportura eraman nau txintxo txintxo (primeran portatu da aste osuan!) eta 6tako hantxe nintzan kola itten, hegaldia 8ak ingurun baizan. Dena primeran jun da!



Portzierto, orain arte hegazkin konpainiei buruz ez dizuet apenas hitzegin. Bueno, Delta eta United nere gogokoenen arten ez daudela agian gogoratuko du zuetako norbaitek. Baina gaurkoan kontrakoa adieraztera nator. Singapur airlines. Que lujo! Primerako zerbitzua, benetan! Espero zan ordun atera eta iritsi gera. Maletak ere behar bezela. Baina eske, janaria, mordua eta primerakua! Eta .... 50 bat pelikula ikusteko aukera, eta dohainik! Bi peli ikusittut, pentsa, Michel Gondryren azkena eta una de Bollywood!!! Kriston parrak botaittut azken horrekin!!!



Konturatzerako Singapurrera iristen ai ginen, ta hori 7 ordu luzeko hegaldia izan dala. Bueno, inmigrazioko rolloa ondo jun da, maletak ere berehala jaso dittut eta ti-ta baten hementxe nintzan, youth hostel honetan, izerditan blai, hori bai, ze.... joder zer beroa eta ze umedadea itteun hemen! Klaro, ekuadorretik oso gertu gaude!!!



Bi egun besterik ez dittut pasatuko hemen, Singapurren. Baina ea zeozer geyo kontatzeizuedan hiriai buruz Balira jun baino leheno.



laster arte!

No comments: