2008-07-05

Euskaldunak nonahi...




... ZELANDA BERRIAN ERE BAI!!!




Gauza kuriosoak gertatzen zaizkit gero!!!

Atzo goizean Wellingtonetik turismoa itten ibili nintzan, ni bakarrik. Hiriko paraje ederretaz gozatzeko aukera izan nun, baina gero beranduago euria itten hasi zun eta ... zer egingo?? Ba barruko plan bat. Parlamentua ikustera jun nintzan, ze handik gertu negon eta gainera bixita gidatuak egiten dituzte. OK. Ba 25 -30 pertsona inguru bilduko ginen. Eta nongoak ginen galdetu ziguten. Nik Europakoa erantzun nun (Euskal Herria nun dagon etengabe esplikatzea nekagarri itten da, benetan, baina bestalde espainola naizela esatea, hori eztaokurrituereez!!!). Eta nere atzetik, beste batzuk Txinakoak, Europa berriz ere.... eta bapaten entzuten det "Basque Country"! eta ni flipatuta, noski!!! Eta berehala hurbildu naiz mutil horrengana eta jakin det Nikola izeneko Algortako mutil bat dala, Wellingtonen ikasten ai dana. Eta berarekin batera bere arreba eta ama, bixitan etorri berriak diranak. Baina eske une horretan beste mutil bat gerturatu zaigu esanez: "ni ere euskalduna naiz!!". Eta horrela ezagutu degu Inaki, Donibane Garazi ondoko herri txiki bateko mutila, laboraria eta Zelanda Berrian bi hilabete egin dittuna lanen eta oain oporretan dabilena inguru hauetan. Beraz, konturatzerako 5 euskaldun hitz eta pitz genbiltzan gela berean. Surrealista!!!



Saio gidatuaren ostean, jakina, derrigorrezko argazkia atera genun!


Tira, eta handik gutxira nere laguna Kathy agertu zan, eta bera flipatuta bapaten beste 4 euskaldunekin batera topatu nindunean! A! eta xelebrea, portzierto, azkenean Inaki gure planera gehitu zala eta ... are geyo, biok bakarrik parrandan bukatu genun, mano a mano, eta atxurra ederrakin itzuli nintzan etxera goizeko 4tan. Earki pasatu genun gainera!!!


Beraz, badakizue, munduko edozein lekutan zaudetela ere, ireki begiak eta erne belarriak, ze gutxien uste dezuenean euskaldunen bat edo beste topa dezakezue!!!!


No comments: