2008-07-12

etxian bezela (laugarren geldiunea: Sydney)



Gaurkoan hostel bateko ordenagailuen gelatik idatzi beharrean, nere San Blaseko ohea bezain erosoa dan beste ohe puxka batetik idazteizuet. Oporretan horrela egotea, es un lujo!!


Astelehean iritsi nintzan Sydeyra, aurreko 10 egunak Zelanda Berrian eman ostean. Eta ordutik oso oso trankil ibili naiz inguru honetan. Eske oraingo honetan ere beste lagun batzuk nittun bixitatzeko: duela 7 urte Donostian nerekin bizi izandako guiri bat (berez Boise ingurukoa dan John) eta bere neska laguna australiarra. Egia esan primeran portatzen ari dira nerekin eta etxian bezela sentitzen ai naiz hemen.


Hori bai, oraingo honetan aurreko geldiuneetan baino turismo gutxiago egiten ai naiz. Arrazoia, John eta Stacey hirian erditik kanpo dagoen zonalde baten bizi dira. Leku trankilla eta atsegina. Etxe puxka daukata gainera (bueno, egia esan Staceyn amakin bizi dira). A! Eta kointzidituz ama oporretan dutela, ba bere logelan nao, komuna pribatu eta guzti :-)))


Eta zer egin det eun hauetan??? Batez ere jan eta lo eta gehio lo in eta gehio jan eta ardoa edan eta mozkortu. Ta horrez gain turismo pixkat ere! Asteartean Johnek eta biok bueltaxka bat eman genun hiriko lekurik interesgarrienetatik. Ederrena, dudarik gabe, Opera House eta Harbour Bridge. A! Baina eske gau horretan Staceyren anaian etxen egon ginen afaltzen, eta hiriko bistarik inpresionanteenetakoa du!! Ateratako argazki gehienak flickren dittuzue ikusgai.


Beste zeozer berezirik?? A, bai, euskaldunak topatzen jarraitzetela! Oraingoan, ferry baten gindoazela mutil kuadrila handi bat (10 baino geyo) gazteleraz hizketan entzun genittun. Azentoa ere oso gertukoa itten zitzaidan. Eta ez da gutxiagorako, ze gehientsuenak Donostia, Bilbao edota Irunea ingurukok ziran. Hori bai, Donostiako Tecnumeko ikasleak eta Sydneyra etorritakoak, zertara eta Aita Santua ikustera, ze datorren astean "munduko gazteen topaketa" berria egin behar dute hemen hirian. aaaah..... Y yo me pregunto.... no tienen mas facil ir a verle a Roma?? Tira, egia esan bost ajola zait!!!!


ah! eta biyar teorian beste euskaldun batzuk topatu behar dittut, baina oraingoan con premeditacion y alevosia, ze Sydneyn euskal etxea dao eta igandetan bazkaria antolatzen omen dute eta kuriosidadea dakat zer nolakoa dan jakitteko. Bakizue, batzutan me sale la vena folki!!!


eta bukatu baino lehenago, ... gaur estreineko aldiz kanguroak eta koalak ikusittut!!! Beno, zooan, beraz, horrek meritu gehiegirik ez du. A! Baina ikusiko bazenute ze nolako txoriak gerturatzen diran John eta Staceyren etxera.... flipatu ingo zenukete! Jaten eta guzti ematen diete eta!!! Nik ere egin det, portzierto!


ea nondik idazten dizuedan hurrenguan....


(dena espero bezela badoa hilabete barru hantxe naukazue!!!)



No comments: