2008-07-24

Ho Chi Minh cyclo batetik ikusita... (7. geldiunea: Vietnam)



Aupa lagunak!! Aze nolako aldaketa oraingo honetan!


Atzo goizen Bali lasaia utzi nuen. Tira, egia esan Kuta ez da irlako lekurik trankilena, ezta gutxiago ere, baina.... HCMCrekin alderatuta, budisten tenplo bat zan hura!!! Demonio!!! Sekulan enaiz izan hain hiri estresanteago baten!!! Benetan ari natzaizue! Eta begira, mega-hiri batzuk bixitatu ditudala jada: Tokyo, Shanghai, New York, L.A, Sydney. Baina horrelakorik ez det inoiz ikusi, benetan!


Azalpena: trafikoa. Zenbat milioi biztanle ditu Ho Chi Minhek??? Enao seguru, 5-6 baino geyo, ustet. Eta .... metrorik ez. Eta autobusak, ba ez dira gehiegi ikusten. Eta nola mugitzen da jende gehiena??? Motorrean. Hortik aurrera.... atera zuek kontuak! Benetan, oinez ibilita ere, errepideko alde batetik bestera pasatzea bezelako gauza hain xinplea, benetan odisea bat da hemen. Odisea arriskutsua, portzierto. Zergatik??? Ba motorrak eta kotxeak zentzu guztitan gerturatzen zaizkizulako, eta ziztu bizian, jakina! X-boxeko joko baten barrun egotea bezela da, non proyektillak jaurtikitzen dizkizute eta zure helburu bakarra horiek eskibatzea den. A! Baina, kontua da kasu honetan erreala dala!


Tira, ba gaur goizen.... el no va mas! Kuraia pixka batekin eta gehiegi pentsatu gabe, cyclo batera igo naiz eta ... turismo egitera hirian zehar! Cycloak dira bertako gizonek gidatzen dittuzten bizikletatzarrak. Zu aurrean exerita zoaz, gurdi baten bezela, eta eurek zure atzean, pedalei ematen. Bay izeneko gizon batek eraman nau. 40 urte, (baino askoz zaharragoa zirudien. Bizimodu gogorraren ondorioa), eta jatorra, edo bihotz onekoa zirudien. Pobrea (berak esana). Eta ezkondu gabea, zeren bere esanetan ezkontzeko dirua behar dezu, eta "with no money, no honey". Horregatik loteria erosten du egunero eta egunen baten tokatuz gero, ba bai, orduan ezkondu egingo da. Norekin? auskalo.


Aizue, ba.... egia esan cycloaren tronutik hiri benetan interesgarri bat ezagutu ahal izan det! Politta? batere ez! Bizia??? bai, biziegia, agian! Ze zarata! Motor hotsak, eta klaxona uneoro jo eta jo (Asiako gidatzeko estiloan). A! Eta kea, joder, aze nolako kutsadura sortzeuten hemen. Pentsa, jende askok maskarillakin gidatzen duela!! Atentzioa gauza askok deitu didate. Batez ere, zenbat kable elektriko dagoen hiriko kale eta iskin guztitan! Jo, horrelakoak ikusi eta gero, benetan, oraindik askoz geyo estimatzet gurean daukaguna!!! Eta horrez gain, ba jendea bere egunerokoan ikustea, benetan gozada bat da. Japonesen moduan aritu naiz argazkiak atera eta atera. 100etik gora 3 ordutan, pentsa!!!


Hori bai, gauza bat argi geratu zait. Egun hauetan ahalik eta eskursio gehien egin behar det. Hiritik kanpo! Bestela estresatuko naiz!!!!


No comments: