2008-07-22

Beste bizitza erritmo batera ohitu nahian (6. geldiunea: Bali)


Aupa jente!!!! Azken egunetan ez det batere eguneratu bloga. Bueno, baina ondo nabil, OK?

Bali dago de la hostia!! Hori bai, astebeten ia ezer ez detela ikusi iruditzen zait, demontre!!! Eta hori gauzatxo batzuk in dittudala!!!!

Kuriosidadeak:

Zenbat ume txiki ikusten dira banaka ala binaka joaten eskolatik etxera ala kontrako bidea itten, nondik eta errepide ertzetik eta bakar-bakarrik, inoren laguntzarik gabe. Eta pentsatzen hasita, gaur egun ez da horrelakorik ikusten han, EHan. Baina lehen???? Gure etxekoek sarritan egiten genun eta!!!!

Zenbat txakur ikusten da errepide inguruan, ala errepide barruan bertan. Baina kuriosoena, bat ere ez kotxe batek akatuta karretera erdin (ezta baztarrean ere). Are geyo, kotxeak datozenean, 4 hankadun guztik lasai asko ixkineratu itten dia. Ordun, nere galdera: Baliko txakurrak EHkoak baino azkarragoak dira?

Zenbat frantses dagoen inguru hauetan. Mon Dieu!!!!!! Adibide gixa, 3 exkursio in dittut egun hauetan. Guztira beste 9 pertsonekin bildu naiz, eta horietarik 8 Frantziakoak. Eta egon naizen 2 hoteletan ere, beste hainbeste. Et pourquoi???

Egun hauetako mila kontu azaldu ditzaket lerro hauetan. Baina luzeegi joko luke. Beraz, motz-motz. Bali oso gomendagarria da bixitan etortzeko. Eta merke-merkea gainera. Aukera badet itzuliko naiz, beste baten, eta gutxienez 3 aste pasatzera. A! Eta, muy importante, beste norbaitekin, (lagunak, bikotea, Triku nere txakurra..... berdin dio!). Edo bestela surfa egitera!!!

Eta orain banoa, ze biyar goiz goiz jeiki behar det berriz ere. Oraingoan Vietnamerutz abiatzeko. Joder, orain bai azkar pasatzen ari zaizkidala mega-opor hauek!!!!

3 aste barru etxean!

p.d. Aitortu beharra dakat Jazzaldia dala jakiteak inbidia pixkat emateittela!! Eta Madalenak!!!


No comments: