2008-05-28

Memorial Weekend...



Kaixo denei! Honezkeo zuek asteazkenean sartuta zaudete. Ni, berriz, astearteari agur esaten ari naiz, eta sekulako astelehenakin gainera. Eske hiru eguneko asteburua izan deu!!!


Hasiera baten kanpora juteko asmoa nun, beste hainbat alditan egin izan dudan moduan. Baina kontuak kontu, azkenen hementxe geratu naiz, Boisen, diru pixkat aurrezten (ederki etorriko zait datozen hilabeteetan izango dudan trotea kontutan izanda!), eta orain arte egin izan ez dittudan gauzak bete nahian. Ze... ia urtebete eman dudan arren, oraindik badira horrelakoak!!!


Larunbatean nere egun handia izan zan!!! Eurovisioneko finalak merezi zuen!! Euro-eguna ospatzeko, edo.... pelukerira jun nintzan ilea moztera, gero lasanya eder bat erosi nuen larunbatetako azokan, ogi goxo-goxo bat, eta ..... planazo!!! Eurovisioneko finala ikustera!!!! Hori bai, aspaldiko partez bakarrik! Gogoan izan zinttuztedan mordua (bai, zuek, badakizue nortzuk zeaten!!!!). Eta gainera internetez ikusteak baditu bere arazoak. Pantaila txikia, bolumen ez oso altua eta pa kolmo, nere etxeko konexioa mierda bat da, oso ahula, eta pare bat alditan kolgatuta utzi nindun aktuazioen erdian. Soluzioa? ordenagailuarekin ikastolan bertan bukatu nun, han sarea dezente hobea dalako. Si me vierais, con el ordenador encendido y buscando buena red nere etxe inguruan. Y viendo Islandia, yo en la calle, sentado en la cera, con todo el solazo, y al final aplaudiendo y todo (aupa Iceland!!! Que buenos!!!). Norbaitek ikusi izan banindu pentsatuko zun: "pero a este se ha ido la olla, o que??". Baina garrantzitsuena zera da, mordua disfrutatu nula!!!!! (eta aviso a navigantes: Bai! Euro-friki bat naiz, eta harro nago!!!)


Gauza geyo ere egin dittut asteburun, ez pentsa!!! Etxian egindako pizza afaldu hemengo lagun batzuekin. Dantza eta dantza hemengo antrazo baten (ay, ikusi izan baninduzue...). Paseoak Greenbeltetik (oinez zein bizikletan), eta bide batez argazki batzuk atera. Karaoke baten kantatu (Amaia, gogoratzen SFn azken gaua??? ba horixe, la que me salio de puta madre!!!). La Soledad pelikula ikusi (gora internet eta pirateoa!). A! Eta inportantea, kurrikuluma eguneratu eta Donostiako hainbat ikastetxe pribatuetara bidali (ea zorterik dagon!!!). Eta deskantsatu???? Ba, egia esan, ez gehiegi!!!!!!


Aizue, eta orain bai, Boiseko azken txanpan sartuta nagoela esan dezaket!!!! Are geyo, duela pare bat ordu hemendik joateko bidai txartela erosi det. Ekainaren 9an banoa, nora eta azkenean New Yorkera!!!! Planaren arabera bertan Ivanekin topatuko naiz (Errenteriako laguna) eta astebete emango det bertan. Ondoren San Franciscora (pare bat egun) eta handik.... etxerako bueltaren abenturaren hasiera!!!!!



2008-05-14

irakasteko nere metodologia partikularra...

Ea ba .... Boiseko umeak nola hezitzen dittugun jakin nahi badezue....
etzazue bideo hau ikusi!!!!


2008-05-12

nere anaia amerikarra...



Bazenekiten anai txikia detela hemen ameriketan??? David izena du.


Etorri berritan ezagutu nun, ze Mariaren senarra da. Ameriketan jaioa izan arren, gaztelera guztiz menderatzen du, eta azentorik gabe gainera. Are gehiago, espainoleko klaseak emateitu hemen Boiseko unibertsitatean.


Kuriosoa, ze... behin baino gehiagotan pentsatu izan det antza pixkat deula. Agian biek aurpegi estua degulako, ile ez iluna, bizarra pixkat ...


Bueno, eta behin, nere kazadora marroi zahar-mitikoa jantzita neukala esan zidan: "baina nik berdin-berdina det eta!!". Kuriosoa, ze, ez da Zarakoa precisamente. Duela 8bat urte erosiko nun, 2. eskuko denda baten. Eta oraindik ere sarritan janztet , ze.... oso gustuko det! Ba... egun baten biak txaketa horrekin atera behar genula adostu genun, eta gaur izan da eguna, ikustezue, agur-bazkarian.


Nahi izanez gero, gure arteko 7 ezberdintasunak topatzera jolas zaitezkete!!!



2008-05-10

agurren hasiera...



Eunon denei! Larunbat goiza da eta hementxe nabil, nere kamuflaje koloretako etxetxuan exerita, eta potrojorrean, egia esan. Lo gehiegi ez det in, ze atzo siesta ederra bota nun, ta geo beandu-beandu jun nintzan ohera, baina halere, gaur 9tako ohean bueltaka nenbillen eta azkenen, ba gora!!


Aman bixita kontatu nizuen azkenekoan. Tira, ba Maitere, Goretti eta MaiKarmen Ls Vegasera juntziran pare bat egunetarako eta bueltan kontatu zidatenez, bai, oso gustura, kasinoetatik bueltak ematen, dendak ikusten eta horrelakoak itten. Pagaria por verlas en accion!! Astearten, berriz, buelta Boisera. Azken kontaktua. Ze asteazkenen eguerdin aeroportura eraman nittun, San Franciscora baitzijoazten. Viaje relampago!! Agian nekearen eragina izango zan (ez det gehiegi lorik itten azken... hilabeteetan!!), baina triste-triste jarri nintzan ama juterakoan. Bueno, baina ama oso oso pozik nabaritu det egun hauetan (bere itzetan bidaia hau zerutik etorritako erregalua da!!), eta horrela ba ni ere enkantau!!


Ostegunen, berriz, Bakarnen pixukide korearra agurtu genun. Yuna. Neska jatorra. Tira, ez naiz askotan egon berarekin, baina beti ere muy buena onda! Eta hemendik aldegin baino lehenago bere lagun batzukin elkartu in ginen afaltzeko. Orain Yuna Koreara doa, oporretara, eta hurrengo semestrea New Yorkeko unibertsitate baten ingo du. Ba zorte on, Yuna!!!


Eta bihar, berriz, beste agur-bazkaria. Gogoratzen duela hilabete dezente nola hemengo lagun batzuk kanpinean joan ginen mendi aldera. Ba bihar bildu ingo gera, hainbat urtebetetze ospatzeko, alde batetik, eta bestalde Izaskun, Mike eta Maria Europara doazelako oporretara. Maria Madrilera doa, ezkontza baten aitzakiakin. Eta handik, ba EHra, bere ama bixitatzera. Eta guztira ia 2 hilabete emangoittu inguru haietan, beraz, ez deu elkar gehiago ikusiko. Eta pena handia emateit, ze Maria oso gustuko det. Hemengo lagunik onenetakoa det, zalantzaik gabe!! Izaskun eta Mike, berriz, nere azken astean ikusikoittut, ordurako bueltan izango baitira. Baina, argi dao, hobe det agurretara ohitzen joatea, ze... datozen asteetan asko izangoittut. Hilabete baino gutxiago geratzen zait jada Boisen.

2008-05-05

amaren bixita!!!


Ieup, everybody!!!


Bitxia! Bitxia benetan!!! Nere ameriketako rutinan, bapatean, ama izatea... too mucha da!!!


Ostegun gaben, aspalditik planeatuta zegoen bezela, nere lehengusua Maitere, bere alaba Goretti eta Maikarmen Boisera iritsi ziran. Atzerapen pixka batekin, eta neka-neka inak, baina hemen zeuden!!!


Ordutik gaur atsalderarte, ba denetarik pixkat in deu: Boiseko Downtownetik paseo bikain bat eman eta, bide batez, nere lekurik gogokoenak bixitatu, Euskal Etxean potetxo bat hartu, Gernika tabernan afaldu, hiritik kanpo dauden parajeez gozatu eta bakeroen arten bizi geala frogatu, hemengo gure lagun batzuk ezagutu eta beraiekin iluntze bikaina pasatu, shoppingerako tartea ere topatu deu, eta, nola ez, gure ikastolan ere izan dira eta gure umetxuak ere ezagutu dituzte hirurek. Ama, behintzat, ikeragarri gustura nabaritu det uneoro, eta egia esan, (batzutan nere onetik ateratzen naun arren, es que .... que paciencia!!!) nik ere asko disfrutatu det bera hain pozik ikusteaz. Eske... bizitza osoan ez da inoiz hain urrutira joan oporretara, eta, ni bixitatzeko aitzakiarekin hain leku ezberdinak ezagutu ditzala, ba ilusio handia itteit. Batez ere horrelakoak itteko aukera gutxi izan duelako bizi osuan, (lan da lan ibili da gure Maikarmen beti), gogorik inoiz falta ez izan zaion arren.



Gaur atsalden, berriz, ama eta lehengusuak Las Vegasera joan dira, bi egunetarako. Ea nola moldatzen dian!!! Aeroportuan zeudela, Paco Martinez de Soriaren pelikulak etorri zaizkit burura. Eske .... jejejejjejejejejej. Eske son de traka!!! Tira, eskerrak Maitere bidaiatzera ohituago dagoela, eta Gorettik, berriz, interprete lanak in ditzakela, bestela...


Ondo ondo pasa ezazue argien hirian, guapas!!! eta astearterarte!!!


2008-04-23

aldaketak San Blas enean...



Ieup!!! Nola doa astea??? Neria poliki-poliki. Ondo. Rutina onean, que no es poco!


Beste behin ere (sarritan gertatzen dan modun) EHra begira jarri naiz. Kasu honetan Sagueseko nere etxeraino joan zait pentsamendua. Erdi hutsik dago orain....


Azken hilabeteetan 4 pixukide izan dittu gure etxe zaharrak, Ibon, Itzi, Horacio eta Eider. Eta, bapatean eta aurreikusi gabe, nesken eskutan geratu da soilik.


Horaciok aurki alde egingo zuela banekien aspalditik. Are geyo, xelebrea izan da bere kasua, ze... duela urtebete gonbidatu modun etorri zan etxera, Sebaren laguna izanik. Oporrak pasatzeko asmotan iritsi zan gure "canarioa" (nahiz eta bera izatez Uruguaykoa izan). Baina une horretan Amaiak okupatzen zuen logela hutsik geratu zan, Horaciok planak aldatu zittun eta... tontamentean ia urtebete in du bertan, esan bezela. Orain, berriz, Uruguayra aldegin du berriz ere, eta ondoren.... ba auskalo ze abenturatan murgilduko den!! Baina benetan poztu naiz berarekin hilabete batzuk konpartitu izanaz ze.... bikaina da gizona! Basico como el solo (jan, lo, lan pixkat in, eta...hori da bizitzeko behar dena), eta baikorra eta alaia, ba gutxik bezela. Faltan botako zaitut Horacio!!!


Aurreko asten, ordea, beste sorpresa handi bat jaso nun. Ibonek etxia utzi behar zuela abixatu zidan. Eta, egia esan, arrazoia ez da makala. Donostiako zentruan dagon atiko baten alokairuan bizitzeko aukera atera zaio. Merke-merke. Eta bakarrik. Enau harritzen, beraz, ze nik ere horrelako aukera bat aprobetxatu ingo nuke. Eta gainera, berak esan bezela, 2 urte egin dittu San Blasen, eta .... aldatzeko unea ere bazan. Ibontxo, ba mordua mordua botako zaitut faltan itzultzen naizenean!!! Ze, hainbeste tarte on bizi izan dittugu elkarrekin!!! Nik ere oso gogoan dittut bazkal osteko "tomate moment" horiek, "Special K" uneak ordenagailu aurren, eta batez ere iluntzetako tertuliak. Baina bai, aurrera itteko ordua ere bada, gauza berriak itteko eta ... oso ondo ulertzen dizut. Beraz, good luck, my boy!!!! Gainera badezu garaia bakarrik bizitzea nolakua dan probatzeko. Eta, esan beharrik ere ez, San Blaseko ateak, beti zabal zabalik aurkituko dittuzu!!


Orain gogoan dudala, blog honetako lehen idatziko argazkiko protagonistak ziran Ibon eta Horacio. Tira, ba gaurkoan ere goiko leku preziatu hori egokitu dizuet, eskerrak emateko, bide batez, hain pixukide bikainak izateagatik biak ere!!!!


Portzierto. Aviso a navigantes. Batzuk joan.... eta beste batzuk etorri!!! Pixukide berriak behar dittugu!!! Bi logela libre daude San Blaseko etxe zaharrean. Bata abuztu erdirarte (ni etxera bueltatu arte), eta bestea, berriz, sin limite de tiempo. Alokairuaren prezioa: 200 euro + gastuak. Bai, udaran ere. Konfidantzazko norbait ezagutuz gero, edo zuek ere emanzipazioan pentsatzen ari bazerate, azkar ibili eta abixatu neri emailez!!!


Besarkada bero bana apurka-apurka udaberrian sartzen ari dan Boisetik!!!


2008-04-18

egun arraroa...



Ya goizean goizetik eguna nahiko atipiko hasi det. Bueno, el colmo ha llegado cuando se me ha ocurrido hacer mi llamada favorita de estas ultimas semanas. Llamada a la central de reservas de Spanair. Aste batzuk daramatzat beraiekin hizketan. Kontua da zuetako askok jakingo dezuen modun, udara honetarako sekulako bidaia daukatela pendiente (round the world). Baina hegaldi guzti horiek itxi egin behar dittut, eta gainera itinerarioa aldatu nahi det. En fin, pues.... esta resultando toda una odisea!!! Es mas, creo que ya me conozco a la mayoria de los currelas de la seccion de cambios. Ez dakit zenbat email idatzi dittudan. Eta oraingoz dena alperrik. Bueno, pues el colmo. Gaur 55 minutu eman dittut beraiekin hizketan. Eta... ya al final me he puesto muy muy serio (por no decir de una mala hostia!!!!) y les he dicho que despues de toda la pasta que les he pagado, que ya me pueden solucionar mi papeleta pronto!!! En fin.... biyar goizen beste dei bat inber diet. A ver como va.


Gero lanen, pues rutina rutina. Tira, behintzat normalean baino orduerdi lehenago atera ahal izan det ikastolatik, ze behingo batez Olivian ama dezente lehenago etorri da (eskerrak!!). Eta horrela, gaurkoan berriz ere eguraldi ederra genuela aprobetxatuz, ba bizikleta hartu eta paseo eder-eder bat eman det Boiseko greenbeltetik (bide gorria). Are geyo, orain arte ezagutzen enittun paraje eder asko deskubrituittut.


Bide batez argazki batzuk ateratzen arittu naiz eta, beste behin ere, pelikula amerikarrei esker hain ezagun egiten zaizkigun topiko horietako beste bat benetan existitzen dala frogatu ahal izan det. La caseta del arbol!! Beno, honezgero ikusi dezue bere argazkia. Y el coche, tambien, es de los de peli. Ustet matrikulan jartzeula 1963. urtekua dala. Pentsa!


Aizue, ohar bat. Azken hilabete hauetan argazki mordua ateraittut. Eta suposatzet horietako gutxi batzuk besterik ez dittuzuela ikusi. Ba, denbora eta gogo pixkat izanez gero, hementxe dezue aukera: www.flickr.com. Jendearen argazki pertsonalekin osatutako webgune horretan nere kontua dakat. Andonimutiloa. Billatu nazazue eta.... jada 1000 argazki baino geyo zintzilikatu dittudala frogatu ahal izangozue. Bai, badakit, yo tan escueto, como en este blog!!! Baina, esandakoa, nahi dittuenak hortxe izangoittu. Oraingoz, batez ere, hemengo eskapadetako argazkik zintzilikatuittut. Baina aurrerantzean album bereziagoak ere egingo dittut, monografikoak, e.a. Y prometo aplicarme el cuento de "menos es mas!!!"


Egun ona opa dizuet denei eta animo, asteburua dala jada!!!!


Besarkada enorme bat denei!