2007-09-26

Atlantikoaren bestaldeko notiziak...

Iepa berriz ere! Oraingoan motz-motz. Zuen emailak jasotzea ikeragarri atsegin detela esan beharrik ere ez. Halere, albisteak oso pozgarriak ez direnean, ba.... zer esango..... oraindik ere gehiago goatzen naizela zuetaz. Are geyo, zuen aldamenean egotea gustatuko litzaidake (baina fisikoki, kasu honetan).

Ilaskiren ahizpa ingresatuta dago, eta oso larri eon omen da. Oraindik ere tristeagoa, kontutan izanda amatxo izan berri dala. Ea laister behar bezela osatzen dan!!! Animo, kari, eta muxu handihandi1!!!!

Eta gainontzean, ba email triste xamarrak jaso dittut azken egunetan: Oyi, altza porru, bestela legortu ingo zea!!! Fer, ez utzi adarra jo diezazutela!!! Ima, bekarena hortxe geratzen bada, ba.... denbora libre geyo gozatzeko!!!

Nik ere gorabehera batzuk izan ditut azken egunetan. Eske, oraindik ere pixkat gogorra itten zait batzuetan hemen egotea. Batez ere konfidantzazko eta gertuko jendearen hutsunea nabari detelako, gero eta geyo! Beno, ea pixkanaka nere tartea itten deten hirian, ikastolatik kanpo!

Gogoan zaituztet!!!!

2007-09-25

"puertas a mi isquierda"



Astelehena. Uff! Eskerrak gaurko eguna bukau dala, ze hecho polvo nao oaindik ere! Asteburuak du horren errua!!!


Portland earki dao. Benetan!! Asteburua ala bizpairu egun pasatzeko plan bikaina! Bai Bakarneri eta bai neri, asko gustatu zaigu biei. Bada.... hiri-hiria, horrek suposatzen duen guztiarekin (eta egia esan, orain arte ezitzaidan iruditzen Boise hain herria zanik, baina konparaketak itten hasita.... kasik hobe ez ittea!).


Bueno, eta zer kontauko dizuet Portlandi buruz? Larrosen hiria deitzen diote. Kostaldetik oso gertu dago, baina hiriak berak ez du kostarik. Bai ordea ibai handi bat, Willamette izenekoa. Eta portu garrantzitsua ere, bide batez. Nabari da hiri zaharra dala, eta kasik esango nuke ukitu "europarra" baduela, ze, kaleak ez dira hain zabalak, eta etxebizitza batzuk ere dezente zaharrak dira (edo dirudite). Egia esan, Montreal gogorarazi dit pixkat, ze biek dute hain gustuko dudan nahasketa. Egoitza altuak eta txikiak, eta zentroalde bizia eta mugitua; eta bapatean, ondoko kalea lasai-lasaia da. Eta jatetxe pilloa, mundu osokoak, eta denda ugari eta etxebizitza oso polittak, burnizko balkoiekin, kanpoaldetik igotzeko ta jeisteko eskailerak dittuztenak. Eta parke pilloa ere badu. Eta, egia esan Downtown inguruan ibili gera denbora gehienean, baina punta batetik bestera oinez joateko 30 bat minutu besterik ez. Beraz, primeran! Halere aipagarria da hirierdian ibilgailu publikoa dohakoa dala. Unbelievable! (a! eta trenean, azalpen guztik ingelesez eta castellanoz. Hortik dator lo de "puertas a mi isquierda".


Eta zertan aritu gera? Ostiralean ikastolatik atera eta aeroporturaino eraman gintuen hemengo ama batek. Primeran, ze ordulaurden baino gutxiago behar da ikastolatik. Eta han dena lasai lasai eta ondo juntzan (Boisera iristeko gorabeherak ikusita, ni ya beldur nintzan!). Bertako aeroportutik zuzenean hiri erdiraino trena. 40 minutu. Kasik gure hostaleraino. International Youth Hostel horietako bat. Oso oso ondo. Kokapen bikaina, etxea oso politta, dena txukun txukun.... hori bai, kada friki bertan lotan!!! Beno, baina denbora asko ez degu pasa. Trastek utzi eta japones batea jun ginan afaltzera! Goxo goxoa, eta modu onean. Gero zerbeza batzuk, eta konturatzerako, yo con un pedete!!! Ay, hurrengo goiza, ordea, nahiko tortura izan nuen, seguruaski bezperako ardoa etzelako onegia ala nork daki.


Larunbata.... paseillo luzea hirian zehar. Saturday Marketera joan ginen. Oso ezaguna bertan. Postu pilloa, denetarik, (baina benetan denetarik!!). Eta gero zer? beste japones merke merke batean jan eta larrosen parkea ikustera jun ginan hiri kanpokaldera. Berriz ere buelta downtownen eta konprita batzuk Gap-en. Italiano baten afaldu eta zerbeza bat Kells izeneko taberna irlandes baten. Egia esan, egun osoa bueltak ematen pasa ondoren, earki nekatuta geunden, beraz.... back to the hostel! Eta atzo, berriz, beste buelta bat hiri erditik, txino vegetariano baten bazkaldu, eta egoitza baten 30. pisuan dagoen kafetegi batera joan ginen hiriko bista bikainaz gozatzeko prest. Ondoren trastek hartu eta.... berriz ere buelta Boisera!


Bakarnekin bikain! Bidai-lagun oso ona da. Batez ere kontutan izanda 48 ordu jarraian elkarrekin eman ditugula, very very important!!!


Eta orain, hurrengo irteera prestatzen hasi beharko!!! (ekonomiak uzten badu, of course, ze hemengo irakasle soldatakin.... una escapada por mes eta kitto!). Bueno, hurrengo asteburun zinemaldia dago hemen Boisen, eta Bryan Adamsen kontzertua. Beraz, hobe txintxo ibiltzea astean zehar!

2007-09-21

bizimodu arruntera ohitzen.... ala ez?




Aupa aspaldikos!!! Dagoeneko hilabete baino geyo daramat Boisen! Eta normala dan moduan, hemengo egunerokoa gero eta arruntagoa itten hasi zait, (nahiz eta oraindik hirira guztiz ohituta eoteko asko falta zaiten). Hori dala eta, nere blogeko buruetak gero eta urriagoak izaten hasi dira, eta horrekin batera zuen email kopurua dezente jeitsi da, baina hori normaltzat ematet (are geyo kontutan izanda behar bezela erantzutea ezinezkoa egin zaidala).



Berrikuntzen arten...



1- gimnasiora juten hasi naiz! bazan garaia. Pare bat egunetan step-eko klasea hartu det. Eta ondo, ondo jun da. Hori bai, esplikazio guztiak ingelesez diranez, ba pixkat arraroa itten da, eta batzuetan zertxobait galduta ere sentitu naiz.


2- pala txapelketa bat jolastukot aurki. Benetan, ez da bazilada! Bai, nik, que la ultima vez que coji una pala fue en..... la ikastola (Ibon, hondartzako palek ez dute kontatzen!), y creo que al unico que le gane fue al Ruben! Bueno, ba kontua da pasatako igandean telefono dei bat izan nuela. Egun batzuk lehenago Euskal Museoan ezagututako gizon bat zan. Samuel. Pala txapelketarako bikote bila zebilela aipatu zidan, eta noski, ni euskalduna naizenez, ba geneetan daramadala usteu gizonak! Jolasteko gerau ginen hurrengo egunean eta.... hori bai izan zala surrealista! Frontoia Basque Bloc-ean dago, Gernika taberna eta museoaren artean. Hori bai, zahar zaharra da. Eta Samuel, berriz, ba 50 urte inguruko apaiza evangelista bat da. Euskalduna ez den arren, gure hizkuntza erakusteu museoan, ze 7 urte eman zituen bizitzen Anoetan, Tolosako eliza evangelikoarentzat lan egiten zuen bitartean. Ba kontutan izanda urte mordua pasa dala nik pala 1 hartu nuen azkenekotik eta horrez gain apaiza cincuenton batekin jolasten ai nintzala, eta Boisen, ba.... ulertukozue momento surrealistarena, ezta?


Gainontzen.... ba gauza aipagarri gutxi. A, bueno, esan nizuen korora jun nintzala? ba, aste honetan 2. ensaiora agertu naiz, baina, nik ustet azkena izango dala, ze... argi dakat ez dala nere lekua! Bai, ezagutzen nazuenek ederki asko dakizue kantatzea ikeragarri gustatzen zaidala, baina, eske hau ezberdina da!


A! Oraindik ere jende Boisen oso gutxi ezagutzen dudan arren, nereak itten hasi naiz, alegia, jende ezagun gutxi horrekin kalean topatzen. Bai, 2 aldiz jada, eta nahiko modu xelebrean. Baina hori ez dizuet detaillatuko!


Beno, eta orain utziko zaituztet ze.... umeak hementxe daude, nere atzen, bideo 1 ikusten, eta ez da plana. Portzierto, ordubete barru Bakarne eta biok Portland era goaz, asteburupasa! Hangoak bueltan kontatuko dizkizuet!!!



Argazkian, duela 5 minutuko estanpa. Umeak eta Bakarne telebistari begira.
Bideoan, berriz, asteazkeneko une kurioso 1. Koroko ensaioa eta gero Monica izeneko emakume baten despedida (bere etxera itzultzen da azken 7 urteak Boisen pasa eta gero). Hemen ere folkloreak indarra duela argi erakusteu. Bi emakume. Bata Koro, berez Donostiarra, baina hemen 30piko urte daramatzana. Bestea, berriz, gure ikastolako Alexaren amona. Enjoy!



2007-09-17

John Waynen antzera....



Igande gaua netzako (zuetako gehienontzat aste berri baten hasiera jada!). Ohean eon beharrean ikastolako ordenagailu aurren oaingoan ere bai, hori bai, EHtik noiz deituko didaten zain (egazterako konexio bat inberdet minutu batzuk barru). Eta bitartean asteburukoak kontatzeko prest nabil.


Ondo pasa det, eta hori da inportanteena! Aurreratu nizuen moduan Izaskunek Bakarne eta biok gonbidatu gintuen bere lagun batzukin batera kanpinan joateko por-ahi. Ez genekien nora gindoazen eta egia esan oraindik ere ez dakit zehazki non izan gean! Ostiral atxalden ikastolatik aldegin, motxilatxoa prestau eta Izaskunekin eta bere lagunekin batu ginen. Guztira 10 ginen eta gehienak ezezagunak netzako. Baina egia esan, oso jende jatorra ezagutu det. Ea ba.... Maria (euskalduna), Boisen bizi dana eta bere mutila (beno, egia esan, senarra) David; Yani eta Diego, Txilekoak, eta Lucasen esperoan diranak (5 hilabetekoa dago Yani); Carmen eta Miguel, Txilekoak ere, eta Boisera etorri berriak; Andy, Californiako mutil 1, baina Boisen urte batzuk bizitzen daramatzanak; eta horiez gain, Izaskun, Bakarne eta ni. (ah! eta Coco eta GG, Izaskunen txakurrak!). Iparralderako karretera hartuta 2 ordu luzeko bidea egin eta gero eta gutxienez mendian gora 10 mila pasatu ostean, azkenean gaua non pasa erabaki genuen. Zelaitxo bat mendi puntan (bueno, hobe esanda antena batetik gertu geratzen zen parking antzeko bat). Hantxe afaldu genun eta ondoren, tertulia eder baten ondoren, lo egiteko zorroak atera genituen eta Daviden gomendioa jarraituz, "John Waynen estiloan" egin genuen lo, alegia, izarrak gure gainean genitula, kanin dendaren ordez. Eta egia esan izarren bista pasada bat zan, baina hori bai, aze nolako hotza goizaldean (eta hori arropaz josita geundela zakuen barruan).


Atzo goizean, berriz, zeozer gosaldu ostean, ditxosozko lakuaren bila jun ginan. Teorian mila t'erdi inguru inbergenun oinez. Hori dala eta, nik nere altus motxila besterik eneraman eta lo-zakua eskuetan (bulto ederra, portzierto). Baina.... ene bada..... bidea pentsatzen genuena baina dezente malkorragoa zan eta..... luzeagoa..... dezente luzeagoa!! Demontre, eta konturatzerako galduta geunden, hasierako planetik dezente aldenduta, eta baso baten erdian (gero suposatu degu hasiera-hasieratik bide okerra hartu genuela). Beno, zer egingo? Lasai hartu, zer erremedio! Eta baso erdin instalatu ginen. Tertulia, jan (gehiena tipo vegetariano, ze goxua!) eta lo. Bigarren gaua a la intemperie, 2000 metrotara. Hori bai, oraingo honetan John Waynek egingo lukeen moduan, su eta guzti (eta hori debekatuta daudela ze sute mordua egon da inguruan).


Egia esan, lo ez det nahi bezain ondo egin egun hauetan (goizaldera aze hotza), baina egoerak badu bere puntua. Eta gaur goizen, berriz, trastek hartu eta mendian gora abiatu gera, kotxeetara. Denbora dezente eman degu baina.... azkenean ordubiak baino lehentxeago iritsi gera (eta pote bat irabazi diot Bakarneri, jjejej). Ondoren, kotxean sartu, gu gure trasteak eta generaman hauts guztia, eta back to Boise! Sentsazio bitxia izan det iristerakoan ze....menditik etxera itzuli gera, baina orain nere etxea Boise da! eta pixkanaka ohitutzen noala iruditzen zait.

2007-09-15

errekorrak eta estreinuak...



Dagoeneko hilabete daramat etxetik kanpo!!! Orain arte inoiz ez det hainbeste denbora pasa jarraian Euskal Herritik hain urrun. Eta egia esan, xelebrea da ze, zentzu batzutan azken 30 egun hauek oso oso azkar pasa direla iruditzen zait (batez ere azken astea, demontre, enteratu ere enaiz egin eta), baina bestalde, hainbeste gauza egin det, hainbeste gauza gertatu dira, azken agur egunak nahiko urruti gelditzen zaizkidala!! Denboraren dimentsioaren gorabeherak!


Azken emailetan, berriz, behin baina gehiagotan aipatu izan dizuet pixkanaka hirira ohitutzen hasi naizela, baina hemengo erritmoa hartzeko dezente falta zaidala oraindik ere. Bueno, ba aste honetan pauso batzuk eman ditut aurrera. Adibidez, dagoeneko hiriko liburutegiko sozioa naiz!!! ey, oso inportantea, batez ere kontutan izanda liburu mordoez gain, cd eta dvd piloa ere badituela (ay, baina, oain dvd erreproduktore bat edo ordenagailua beharko nituzke etxian). Bitartean, nere lehendabiziko liburua hartu det maileguan. A.M. Holmesen "Things that you should know" ustet dala bere izena. Duela gutxi autore beraren "This Book Will Save Your Life" irakurri det (Thanks Ibontxo!) eta dezente gustatu zaidanez.... a lo practico jun naiz!


Horrez gain (very important), gym bateko sozioak in gera Bakarne eta biok! Bazan garaia, ze hilabete t'erdi daramat kirolik in gabe, eta kontutan izanda oporretan bezela eman naizela denbora gehiena, alegia, etxetik kanpo, ba ez det jan nahi bezela eta.... demontre..... enekien grabitatea hain krudela zenik!!! Albert, parece que me estoy entrenando para disfrazarme de wonderwoman en Halloween!!! (eta orain ulertuko dezue goran topatutako argazkia! albertok eta bere fotoshop miragarriak egindako pieza urtebetetzeko aitzakiarekin. Marvellous!!!)


Eta ze geyo? ah bai!!! oso oso garrantzitsua, mugikorra erosi det! Orain arte erabilitako telefonoa utzi egin zidaten (Izaskun, thanks beste behin ere!). Beraz, hemendik aurrera hementxe topatuko nauzue: 001 208 392 5819.


Ta orain banoa, ze ikastola 30 minutu barru itxikot (aleluya!!) eta oraindik aspiradora pasa behar det eta horrelakoak. Portzierto, canpinean goaz asteburu honetan. Izaskunek eta bere lagun batzuk plana egina zuten eta Bakarne eta biok gonbidatu gaituzte. Hot Springs izeneko herrira goaz, eta gauza gutxi dakit baina, nonbait ur termalak dituzte bertan. Ummmmm!!! Kontauko bueltan, bale??


Zaindu, eta bitartean zoriontsu izaten saia zaitezte!!!


2007-09-13

"ohhhhh Beyonce, Beyonce....."



ASTELEHENA, IRAILAK 10.


Aste berria nekatuta hasi det, egia esan. Asteburun lo gutxi, nonbait. Ey! Aipatzea ahaztu egin zitzaidan, baina hemendik aurrera astero konexio 1 ingot irratirako, egazterako, eta lehendabizikoa astelehen goizen izan da (nere igande gabean). Zuzenean. Beraz, nere gaueko 12.00ak pasatxo zian! MTV video sariak ordu horretan bertan ematen ai zian, beraz, erreza nun gaia hitzeitteko. Halere, nahiko sentsazio arraroa geratu zitzaidan. Azkarregi juntzan dena? beno, hurrengoan lasaiago hartzen saiatuko naiz.


Eta astelehena, esan bezela, logure dezentekin hasi det. Beno, pasako da. Gainera, Bakarne eta biyok ordutegia banatzen hasi gera. Beraz, 7.30tatik 17.30tara ikastolan egotearena bukatu da. Eta eskertzen da, pillua gainera! Eguerdian pare bat ordu izan dittut eta siesta eta guzti in det apartamentun.


Baina, zalantzarik gabe, eguneko hoberena kontzertuarena izan da. Sarrerak nolakoak ziran ez genekien (baina tabernan tokatuta, bikainak etziala izango suposatzen genun). Joan gara 7ak pasatxo Taco Bell arenara (gehienez jota etxetik 15 minututara oinez. La rehostia!!!). Barruan ni Dios! uy, ze arraroa. Portzierto, nos hemos hecho los suecos!! ea ba, esplikauko. Sarrerak, efectiviwonder, txarrenetakoak dira. Eszenatoki aurrekoak, o pixuan, garestienak (100 $ inguru). Lehenengo pixuan, de todo (60,80$). Eta gureak gora goran, bigarren pixun. Baina, kontutan izanda aretoa etzela beteko aurreikusi degula, ba lehendabiziko pixuan geratu gera eta hortxe exeri gera, erdi-erdin. Denbora pasatzen hasten da. 7.30ak. Oaindik areto herena ere bete gabe. Que mosca!!! Si es la Beyonce, conocida ya en el mundo entero. 8ak baino pixkat leno argik itzali itten dira. Jende gutxi gutxi oraindik ere. Gu exerlekuetatik mugitu gabe. Eta.... sale la telonera. Ah!!! Eske kartelean etzun jartzen ezerrez! Portzierto, ni me acuerdo de como se llama. Baina, hori bai, oso ahots politta du. Neska bat, pianoa jotzen. 20 bat minutu ematen ditu. Eta berriz ere argiak piztuta, eta ni pentsatzen... "como veamos por aqui el concert, de la hostia". Beste 20 bat minutu pasatzeia. Pixkanaka lekua betetzen joan da. (dagoeneko erdia inguru). A! Ez dago hain gaizki, 5000 pertsona inguru. Astelehen baten. Eta Boisen!!!


Berriz ere argiak itzali eta, hortxe atera da gure neska morroska!!! (aurreko aldian ikusi nuenean baino pixkat morroskago, todo sea dicho!). Como canta la cabrona!!! Hasteko, Crazy In Love. Empieza a tope! (ta nik pentsatzen, "ta zer utzikou bukaerarako?). Eta ondoren, de todo un poco, baina ia 2 orduko kontzertu luzea.


Alde onak: La tia se mueve que te vas de la olla! Eta abestu... no para de cantar, eta ahotsa uneoro, de la hostia. Eta, are zailago, abestu eta kantatu aldi berean!!! Chapeau! Txapela kentzeko modukoa. Eso es una artista!!!


Alde ez hain onak: Egia esan, bere look-a ez da oso ona. Nahiko leona dago eta makillajearekin pasa in dira. Parece una medio drag-queen. Eta jantziak, ba... de todo un poco, baina horietako asko.... dejan mucho que desear. Adibidez, pedreriaz osatutako malla color carne 1. Le queda mal, muy mal. Asi de claro. Eta, dantzarien rolloa, une batzuetan naahiko guay dira, batez ere mutillak. Baina, nik ustet hori amerikar kulturaren gauza dala. Eta deskantsuetan, (ze Beyoncek jantziak aldatu behar ditu), bere bandak soloak itteitu. Batzuk pittin bat aspergarrik.


Portzierto, kontzertuko une baten Ibon etorri zait gogora. La Beyonce estaba pegandose unos gorgoritos de esos que.... nola azaldu.... todos intentan imitar en OT. Eta pentsatzen nun hemen izango bazina, que te iban a explotar los timpanos, jejejjje. Baina alde ederra dago, y es que.... la Beyonce lo borda! A!! beste gauzatxo 1. Que raro, horrelako kontzertu baterako exerleku guztik exerita izatearena. Estos americanitos!!!


Ba, azkenen Bakarne eta biok etxera jun gera poz-pozik. Are geyo, kontutan izanda dohainik ikusi degula saioa eta gainera exerleku bikain batzutan. Alguien da mas?


2007-09-12

bizitzak sorpresak emateizkigu...



LARUNBATA 8 (part II)



Hainbat euskaldunekin izandako sorpresazko topaldia eta gero, gaueko 23.00 pasatxo zirala, Bakarne eta biok bakarrik gelditu gera. "Benga, azken pote bat!!" esan diogu elkarri. Hori bai, euskal-folki nahikoa izan degunez, Boiseko gaua ezagutzera joan gera.



Egia esan, ez degu gehiegi ibili behar izan, Basque Bloc-a Downtownen dagolako, alegia, hiri erdi-erdin. Nora sartu? Taberna dezente daude, eta denak ezezagunak zaizkigu! (horrek badu bere alde interesgarria eta nekagarria ere bai). Azkenean Bakarnek bat aipatu du. Hanna's du izena. Taberna handi xamarra, luze-luzea. Bukaeran eszenatoki bat eta, bertan banda bat zuzeneko musika jotzen. Itxura ederra hartu diogu!! Gizonezko ahots bat entzun degu, baina hurbiltzerakoan, zer topatuko eta 40 urteak aspaldi pasatako emakume 1. Itxura berezi berezia (por no decir que va hecha un cuadro!). Hori bai, karisma handikoa. Kantu rockero ezagunak jotzen dittuzte, oraingoak eta batez ere atzokoak. Amaia, bapatean zure alter-egoarekin topo egin dudala pentsatu det. Bai! Seguru naiz horrelakoa izatea ikeragarri atsegingo zenukeela. Eta hortxe jarri gera dantzan eta kantuan Bakarne eta Biok. Bapatean emakumeak esaten du: "nork nahi ditu Beyonceren kontzerturako sarrerak?" y yo me quedo a cuadros!! Ez da posible!!



Kit-Kat: Hemen, badaezbada, esplikatu behar dizuet datorren astelehenean Beyoncek kontzertua ematen duela Boisen. Bai! Esta claro que hay algunas diferencias abismales entre Goizueta y Boise. Eta xelebreena zera da, Bakarnek eta biok egunak daramatzagula sarrerak erostekotan. Are geyo, saiakera eta guzti egin degu, baina ez dakit ze demontregatik ez degun oraindik egin. Agian arraultzaundi bat naizelako? Posible da, baina.... hortxe misterioa...



Continuamos: Bakarne eta biok tabernan. Yo flipado. Lortu behar ditugu!!!! Beraz, eszenatoki aurrera goaz eta hortxe jartzen gea inguruko guztien moduan haciendonos los remolones, suerte pixkatekin "por la fly" goazelako kontzertura. Baina.... ohhhhhh!!! ez da posible!!! Beste batzuk lortu dituzte bi sarrerak : ( Hori bai, emakumeak bi billete faltsu eman dizkigu. Aldameneko neska batek esateigu: "free drinks!". Bueno, ez dira txartelak, baina, ni tan mal, bi pote dohainik. Hortxe goaz barrara. Eta bitartean giroarekin disfrutatzen (bueno, egia esan zerbeza eta ardo dezente edan degu dagoeneko). Zuzeneko musika bukatu da eta orain diskoak jartzen hasi dira. Ni poz-pozik, Nelly Furtadoren "Promiscuous" eta horrelakoak dantzatzen. Portzierto, garagardoa goxo-goxoa. Blue Moon. Oihane, zutaz goau naiz, ze Hoogardenen antzekoa da eta seguru oso gustoko izango zenukeela. Eta ya etxera jutekotan gabiltza baina orduan lehengo taldea eszenatokira itzuli da. Eta handik gutxira berriz ere: "Who wants Beyonce tickets?" eta... joder, orduan buru barruan bonbilita bat pizten zait! Bakarneri esateiot: "oaintxe nator. Minutu 1". Eta kalera noa korrika.


Kit-Kat number 2. Badakizue nola saltzen diran egunkariak ameriketan? bai, lo tipico de las pelis, kaleko kutxa baten txanpon bat bota, kutxatxoa ireki eta bat hartu. Ba, horiez gain dohako aldizkari geyo ere izateia. Que si el duplex americano (etxeak), que si Boise Weekly (kulturala) eta abar. Arratsaldean fijatu naiz horietako baten portadan Beyonce agertzen zala.


Seguimos. Beraz, raudo y veloz, tabernatik gertu dagoen kutxatxora joan eta ale bat hartu det! Buelta tabernara. Bakarnei esplikatuiot. Eta berak lehendik beste ale 1 gordea zuen poltsan. Beraz, eszenatokira joan eta berriz ere emakumeak galdera bota duenean, Bakarne eta biok besoak altxatu dittugu eta Beyonceren argazkia erakutsi diogu, cual fans quiceanyeros. Irribarre handi bat bota digu. "Oraingoan ez baditugu lortzen, ez goaz kontzertura!" esan diot Bakarneri. Eske, "guretzako izan behar dira". 5 minutu beranduago abeslariak sarrerak banatzen ditu eta, suposatzezuen modun, baaaaai!!!!!!!!!!!!! guretzat dira!!!!!!!!!!!!!!!! que potra!!!!!! eta ni poz-pozik eta saltoka eta Bakarne besarkatzen, como si me hubiera tocado la loto!!! Ze parrak botaittugu! Rockerai muxu eta guzti eman diot de la emocion!!!!! eta hortxe jun gera etxeruntz, pozez zoratzen!!!


Bidean, bizitzako une ederrak aprobetxatu inber dirala pentsatzen aritu naiz. Onak ez diranak ere ate joka etorri ohi baitira tartean-tartean. Lo hartu det eta goizaldera, 9ak inguruan esna nao ohean, bueltak ematen. Telefonoa. Inyaki da. Oso oso urduri dago. Zerbait gertatu da. Benetazko amets-gaiztoa. Etxeko ganbara sutan topatu du bere amak. Inyakin bertan egiten du lo maiz. Hori bai, gau horretan logelan gelditu da. Eskerrak. Halere, kalteak handiak dira. Eta okerrena, ganbaran Inyakik eta Xabik arte ederretako urteetan egindako lan pilo bat, argazkik, cdak, ordenagailu berria eta abar biltzen zituzten. Oroitzapen mordua. Eta dena kixkalita! Eta ez daki nola gertatu den baina.... ezin du burutik kendu gertatutakoa. Ni bera lasaitzen saiatu naiz. Zorionez ez da kalte serioagorik izan. Denak ondo daude. Eta hori da garrantzitsuena, ezta? Baina, argi dago, bizitzak sorpresa ugari eman ohi dizkigu. Eta batzuk bikainak izan ohi diren arren, beste batzuk .... en fin.... bakizue!


Toquemos madera!!!