Aupa aspaldikos!!! Dagoeneko hilabete baino geyo daramat Boisen! Eta normala dan moduan, hemengo egunerokoa gero eta arruntagoa itten hasi zait, (nahiz eta oraindik hirira guztiz ohituta eoteko asko falta zaiten). Hori dala eta, nere blogeko buruetak gero eta urriagoak izaten hasi dira, eta horrekin batera zuen email kopurua dezente jeitsi da, baina hori normaltzat ematet (are geyo kontutan izanda behar bezela erantzutea ezinezkoa egin zaidala).
Berrikuntzen arten...
1- gimnasiora juten hasi naiz! bazan garaia. Pare bat egunetan step-eko klasea hartu det. Eta ondo, ondo jun da. Hori bai, esplikazio guztiak ingelesez diranez, ba pixkat arraroa itten da, eta batzuetan zertxobait galduta ere sentitu naiz.
2- pala txapelketa bat jolastukot aurki. Benetan, ez da bazilada! Bai, nik, que la ultima vez que coji una pala fue en..... la ikastola (Ibon, hondartzako palek ez dute kontatzen!), y creo que al unico que le gane fue al Ruben! Bueno, ba kontua da pasatako igandean telefono dei bat izan nuela. Egun batzuk lehenago Euskal Museoan ezagututako gizon bat zan. Samuel. Pala txapelketarako bikote bila zebilela aipatu zidan, eta noski, ni euskalduna naizenez, ba geneetan daramadala usteu gizonak! Jolasteko gerau ginen hurrengo egunean eta.... hori bai izan zala surrealista! Frontoia Basque Bloc-ean dago, Gernika taberna eta museoaren artean. Hori bai, zahar zaharra da. Eta Samuel, berriz, ba 50 urte inguruko apaiza evangelista bat da. Euskalduna ez den arren, gure hizkuntza erakusteu museoan, ze 7 urte eman zituen bizitzen Anoetan, Tolosako eliza evangelikoarentzat lan egiten zuen bitartean. Ba kontutan izanda urte mordua pasa dala nik pala 1 hartu nuen azkenekotik eta horrez gain apaiza cincuenton batekin jolasten ai nintzala, eta Boisen, ba.... ulertukozue momento surrealistarena, ezta?
Gainontzen.... ba gauza aipagarri gutxi. A, bueno, esan nizuen korora jun nintzala? ba, aste honetan 2. ensaiora agertu naiz, baina, nik ustet azkena izango dala, ze... argi dakat ez dala nere lekua! Bai, ezagutzen nazuenek ederki asko dakizue kantatzea ikeragarri gustatzen zaidala, baina, eske hau ezberdina da!
A! Oraindik ere jende Boisen oso gutxi ezagutzen dudan arren, nereak itten hasi naiz, alegia, jende ezagun gutxi horrekin kalean topatzen. Bai, 2 aldiz jada, eta nahiko modu xelebrean. Baina hori ez dizuet detaillatuko!
Beno, eta orain utziko zaituztet ze.... umeak hementxe daude, nere atzen, bideo 1 ikusten, eta ez da plana. Portzierto, ordubete barru Bakarne eta biok Portland era goaz, asteburupasa! Hangoak bueltan kontatuko dizkizuet!!!
Argazkian, duela 5 minutuko estanpa. Umeak eta Bakarne telebistari begira.
Bideoan, berriz, asteazkeneko une kurioso 1. Koroko ensaioa eta gero Monica izeneko emakume baten despedida (bere etxera itzultzen da azken 7 urteak Boisen pasa eta gero). Hemen ere folkloreak indarra duela argi erakusteu. Bi emakume. Bata Koro, berez Donostiarra, baina hemen 30piko urte daramatzana. Bestea, berriz, gure ikastolako Alexaren amona. Enjoy!
No comments:
Post a Comment