2007-09-17

John Waynen antzera....



Igande gaua netzako (zuetako gehienontzat aste berri baten hasiera jada!). Ohean eon beharrean ikastolako ordenagailu aurren oaingoan ere bai, hori bai, EHtik noiz deituko didaten zain (egazterako konexio bat inberdet minutu batzuk barru). Eta bitartean asteburukoak kontatzeko prest nabil.


Ondo pasa det, eta hori da inportanteena! Aurreratu nizuen moduan Izaskunek Bakarne eta biok gonbidatu gintuen bere lagun batzukin batera kanpinan joateko por-ahi. Ez genekien nora gindoazen eta egia esan oraindik ere ez dakit zehazki non izan gean! Ostiral atxalden ikastolatik aldegin, motxilatxoa prestau eta Izaskunekin eta bere lagunekin batu ginen. Guztira 10 ginen eta gehienak ezezagunak netzako. Baina egia esan, oso jende jatorra ezagutu det. Ea ba.... Maria (euskalduna), Boisen bizi dana eta bere mutila (beno, egia esan, senarra) David; Yani eta Diego, Txilekoak, eta Lucasen esperoan diranak (5 hilabetekoa dago Yani); Carmen eta Miguel, Txilekoak ere, eta Boisera etorri berriak; Andy, Californiako mutil 1, baina Boisen urte batzuk bizitzen daramatzanak; eta horiez gain, Izaskun, Bakarne eta ni. (ah! eta Coco eta GG, Izaskunen txakurrak!). Iparralderako karretera hartuta 2 ordu luzeko bidea egin eta gero eta gutxienez mendian gora 10 mila pasatu ostean, azkenean gaua non pasa erabaki genuen. Zelaitxo bat mendi puntan (bueno, hobe esanda antena batetik gertu geratzen zen parking antzeko bat). Hantxe afaldu genun eta ondoren, tertulia eder baten ondoren, lo egiteko zorroak atera genituen eta Daviden gomendioa jarraituz, "John Waynen estiloan" egin genuen lo, alegia, izarrak gure gainean genitula, kanin dendaren ordez. Eta egia esan izarren bista pasada bat zan, baina hori bai, aze nolako hotza goizaldean (eta hori arropaz josita geundela zakuen barruan).


Atzo goizean, berriz, zeozer gosaldu ostean, ditxosozko lakuaren bila jun ginan. Teorian mila t'erdi inguru inbergenun oinez. Hori dala eta, nik nere altus motxila besterik eneraman eta lo-zakua eskuetan (bulto ederra, portzierto). Baina.... ene bada..... bidea pentsatzen genuena baina dezente malkorragoa zan eta..... luzeagoa..... dezente luzeagoa!! Demontre, eta konturatzerako galduta geunden, hasierako planetik dezente aldenduta, eta baso baten erdian (gero suposatu degu hasiera-hasieratik bide okerra hartu genuela). Beno, zer egingo? Lasai hartu, zer erremedio! Eta baso erdin instalatu ginen. Tertulia, jan (gehiena tipo vegetariano, ze goxua!) eta lo. Bigarren gaua a la intemperie, 2000 metrotara. Hori bai, oraingo honetan John Waynek egingo lukeen moduan, su eta guzti (eta hori debekatuta daudela ze sute mordua egon da inguruan).


Egia esan, lo ez det nahi bezain ondo egin egun hauetan (goizaldera aze hotza), baina egoerak badu bere puntua. Eta gaur goizen, berriz, trastek hartu eta mendian gora abiatu gera, kotxeetara. Denbora dezente eman degu baina.... azkenean ordubiak baino lehentxeago iritsi gera (eta pote bat irabazi diot Bakarneri, jjejej). Ondoren, kotxean sartu, gu gure trasteak eta generaman hauts guztia, eta back to Boise! Sentsazio bitxia izan det iristerakoan ze....menditik etxera itzuli gera, baina orain nere etxea Boise da! eta pixkanaka ohitutzen noala iruditzen zait.

No comments: