2007-09-15

errekorrak eta estreinuak...



Dagoeneko hilabete daramat etxetik kanpo!!! Orain arte inoiz ez det hainbeste denbora pasa jarraian Euskal Herritik hain urrun. Eta egia esan, xelebrea da ze, zentzu batzutan azken 30 egun hauek oso oso azkar pasa direla iruditzen zait (batez ere azken astea, demontre, enteratu ere enaiz egin eta), baina bestalde, hainbeste gauza egin det, hainbeste gauza gertatu dira, azken agur egunak nahiko urruti gelditzen zaizkidala!! Denboraren dimentsioaren gorabeherak!


Azken emailetan, berriz, behin baina gehiagotan aipatu izan dizuet pixkanaka hirira ohitutzen hasi naizela, baina hemengo erritmoa hartzeko dezente falta zaidala oraindik ere. Bueno, ba aste honetan pauso batzuk eman ditut aurrera. Adibidez, dagoeneko hiriko liburutegiko sozioa naiz!!! ey, oso inportantea, batez ere kontutan izanda liburu mordoez gain, cd eta dvd piloa ere badituela (ay, baina, oain dvd erreproduktore bat edo ordenagailua beharko nituzke etxian). Bitartean, nere lehendabiziko liburua hartu det maileguan. A.M. Holmesen "Things that you should know" ustet dala bere izena. Duela gutxi autore beraren "This Book Will Save Your Life" irakurri det (Thanks Ibontxo!) eta dezente gustatu zaidanez.... a lo practico jun naiz!


Horrez gain (very important), gym bateko sozioak in gera Bakarne eta biok! Bazan garaia, ze hilabete t'erdi daramat kirolik in gabe, eta kontutan izanda oporretan bezela eman naizela denbora gehiena, alegia, etxetik kanpo, ba ez det jan nahi bezela eta.... demontre..... enekien grabitatea hain krudela zenik!!! Albert, parece que me estoy entrenando para disfrazarme de wonderwoman en Halloween!!! (eta orain ulertuko dezue goran topatutako argazkia! albertok eta bere fotoshop miragarriak egindako pieza urtebetetzeko aitzakiarekin. Marvellous!!!)


Eta ze geyo? ah bai!!! oso oso garrantzitsua, mugikorra erosi det! Orain arte erabilitako telefonoa utzi egin zidaten (Izaskun, thanks beste behin ere!). Beraz, hemendik aurrera hementxe topatuko nauzue: 001 208 392 5819.


Ta orain banoa, ze ikastola 30 minutu barru itxikot (aleluya!!) eta oraindik aspiradora pasa behar det eta horrelakoak. Portzierto, canpinean goaz asteburu honetan. Izaskunek eta bere lagun batzuk plana egina zuten eta Bakarne eta biok gonbidatu gaituzte. Hot Springs izeneko herrira goaz, eta gauza gutxi dakit baina, nonbait ur termalak dituzte bertan. Ummmmm!!! Kontauko bueltan, bale??


Zaindu, eta bitartean zoriontsu izaten saia zaitezte!!!


No comments: