Astelehena. Uff! Eskerrak gaurko eguna bukau dala, ze hecho polvo nao oaindik ere! Asteburuak du horren errua!!!
Portland earki dao. Benetan!! Asteburua ala bizpairu egun pasatzeko plan bikaina! Bai Bakarneri eta bai neri, asko gustatu zaigu biei. Bada.... hiri-hiria, horrek suposatzen duen guztiarekin (eta egia esan, orain arte ezitzaidan iruditzen Boise hain herria zanik, baina konparaketak itten hasita.... kasik hobe ez ittea!).
Bueno, eta zer kontauko dizuet Portlandi buruz? Larrosen hiria deitzen diote. Kostaldetik oso gertu dago, baina hiriak berak ez du kostarik. Bai ordea ibai handi bat, Willamette izenekoa. Eta portu garrantzitsua ere, bide batez. Nabari da hiri zaharra dala, eta kasik esango nuke ukitu "europarra" baduela, ze, kaleak ez dira hain zabalak, eta etxebizitza batzuk ere dezente zaharrak dira (edo dirudite). Egia esan, Montreal gogorarazi dit pixkat, ze biek dute hain gustuko dudan nahasketa. Egoitza altuak eta txikiak, eta zentroalde bizia eta mugitua; eta bapatean, ondoko kalea lasai-lasaia da. Eta jatetxe pilloa, mundu osokoak, eta denda ugari eta etxebizitza oso polittak, burnizko balkoiekin, kanpoaldetik igotzeko ta jeisteko eskailerak dittuztenak. Eta parke pilloa ere badu. Eta, egia esan Downtown inguruan ibili gera denbora gehienean, baina punta batetik bestera oinez joateko 30 bat minutu besterik ez. Beraz, primeran! Halere aipagarria da hirierdian ibilgailu publikoa dohakoa dala. Unbelievable! (a! eta trenean, azalpen guztik ingelesez eta castellanoz. Hortik dator lo de "puertas a mi isquierda".
Eta zertan aritu gera? Ostiralean ikastolatik atera eta aeroporturaino eraman gintuen hemengo ama batek. Primeran, ze ordulaurden baino gutxiago behar da ikastolatik. Eta han dena lasai lasai eta ondo juntzan (Boisera iristeko gorabeherak ikusita, ni ya beldur nintzan!). Bertako aeroportutik zuzenean hiri erdiraino trena. 40 minutu. Kasik gure hostaleraino. International Youth Hostel horietako bat. Oso oso ondo. Kokapen bikaina, etxea oso politta, dena txukun txukun.... hori bai, kada friki bertan lotan!!! Beno, baina denbora asko ez degu pasa. Trastek utzi eta japones batea jun ginan afaltzera! Goxo goxoa, eta modu onean. Gero zerbeza batzuk, eta konturatzerako, yo con un pedete!!! Ay, hurrengo goiza, ordea, nahiko tortura izan nuen, seguruaski bezperako ardoa etzelako onegia ala nork daki.
Larunbata.... paseillo luzea hirian zehar. Saturday Marketera joan ginen. Oso ezaguna bertan. Postu pilloa, denetarik, (baina benetan denetarik!!). Eta gero zer? beste japones merke merke batean jan eta larrosen parkea ikustera jun ginan hiri kanpokaldera. Berriz ere buelta downtownen eta konprita batzuk Gap-en. Italiano baten afaldu eta zerbeza bat Kells izeneko taberna irlandes baten. Egia esan, egun osoa bueltak ematen pasa ondoren, earki nekatuta geunden, beraz.... back to the hostel! Eta atzo, berriz, beste buelta bat hiri erditik, txino vegetariano baten bazkaldu, eta egoitza baten 30. pisuan dagoen kafetegi batera joan ginen hiriko bista bikainaz gozatzeko prest. Ondoren trastek hartu eta.... berriz ere buelta Boisera!
Bakarnekin bikain! Bidai-lagun oso ona da. Batez ere kontutan izanda 48 ordu jarraian elkarrekin eman ditugula, very very important!!!
Eta orain, hurrengo irteera prestatzen hasi beharko!!! (ekonomiak uzten badu, of course, ze hemengo irakasle soldatakin.... una escapada por mes eta kitto!). Bueno, hurrengo asteburun zinemaldia dago hemen Boisen, eta Bryan Adamsen kontzertua. Beraz, hobe txintxo ibiltzea astean zehar!
No comments:
Post a Comment