Aupa denei!!! Egun t'erdi besterik ez da pasa azken aldiz idatzi nizuenetik. Tira, ba aeroportuan jarraitzet, hori bai, oraingoan San Franciskokuan. Egun bakarra eman det hiri zoragarri honetan, eta egia esan trankil baino trankillago ibili naiz, deskantsatzen (behar nun!!). Ze... NY too much a izan da!!! Eta handik honerako bidaia, no os cuento! Azkenean goizeko 4retan iritsi nintzan SFra.
Hori bai, zorte handia izan det, ze hemen bi lagunen etxian geratzeko aukera neukan. Marco Donostian ezagutu nun oraindala 5 urte. Are geyo, udara bat San Blaseko etxian pasatu zun (nere estreinekoa). Eta orain hemen bizi da, Californian, Milenarekin (bere Donostiako neskalaguna). Biak oso jatorrak dira eta gainera etxian bezela sentiarazi naute!!! A! atzo, de relax! Paseito por la playa de la ciudad (euren etxian onduan), paseito por Golden Gate park, y poco mas!!!
Eta orain, berriz, Hawaiirako bidean naiz!!! Ezin det sinistu!!!! Ea nola doan hegaldia. Denbora dexentekin iritsi naiz aeroportura, ze kasualidadea, Milena EHra doa eta berak ere gaur eguerdian hartu behar zuen bere abioia. Beraz, hementxe naukazue, denbora librea aprobetxatzen.
Gogoan zaituztet. Mordua gainera!!!
2 comments:
Jo Ando!
Ze enbidia!
Mxk eta ondo-ondo egon!
Andoni!!
Neri ere sekulako enbidia ematen didazu. Zu etortzeko gogo haundia degu. Bitartean ondo pasa eta muxu pilo bat.
Etxekoak
Post a Comment