2008-06-07

paperezko hegazkinak agurrerako...




Ezin det sinistu oraindik ere. Kurtsoa bukatu da!!




Gaurkoa egun berezia izan da, suposa dezakezuen moduan. Sentsazio ezberdin pilloa izan det. Alde batetik poza, kurtsoa bukatzeagatik eta oporretan izateagatik (oraindik mentalizatzen ari naiz), horrez gain irrika, super-bidaiari hasiera emateko prest nagoelako orain, baina bestalde (eta batez ere) trixtura, ze.... honek agurra esan nahi du. Egunak daramatzat pixkanaka hemengo ezagunak eta lagunak agurtzen. Eta gaurkoan protagonistak ikastolako umeak eta euren gurasoak izan dira. Uff, egia esan, uste nuna baino askoz ere gogorragoa egin zait. Egun hauetan nahiko sensiblon sentitu izan naiz, ze.... azken finen urte honetan denbora mordua pasatu det umetxo horiekin, eta .... karinyo handia hartu diet, uste nuna baino handiagoa. Horregatik agur esatea benetan zaila suertatu zait.




Azken egunerako zerbait berezia egin nahi nuen beraiekin. Kurtsoan zehar askotan eskatu izan didate paperezko hegazkinak egin diezazkiedala (behin erakutsi, eta handik aurrera....). Eta azken finen, erabilitako eta basuretara joateko prest zegoen paper zahar mordua genunez, ba horiekin paperezko hegazkin mordua ittea bururatu zait. Modu horretara goizean goizetik ikastolara zetorren ume bakoitzari sorpresa eman diogu, hegazkin mordua jaurtikiz bere norabidean. Cool!!! Asko gustatu zaie ideia. Eta nik ere mordua disfrutatu det eurekin.




Horren adibidea hementxe dezue, bideoan. Mara (gure zuzendaria) sartu deneko momentua da, hain zuzen ere. Enjoy!!! Hori bai, nik badaezbada klinexak hartuko dittut bideoa ikusteko.





2 comments:

maritxanpi said...

ANDO!!!
Azken egunetan ezin izan dizut idatzi,eta konturatu gabe zure egonaldiaren azken egunera iritsi gara!
Pentsatzen det dagoeneko maleta eginda eta abentura berrirai ekiteko prest izango zarela.
Agurrak penagarriak izaten dira,baina askoz tristeagoa litzateke agur baten aurrean malkorik ez isurtzea.
Zorte on zure abentura berrian,blogean pista jarraitu ahal izango dizugu,ezta?
Mxk!

Paparizou Forever said...

Andoni...

Ez dakizu nola ulertzen zaitudan... Niri oraindik denbora pixkat geratzen zait hemen (beharbada Abendua arte hemendik ibiliko bainaiz!), baina pixkanaka nire lagun batzuei agur esaten hasi behar dut. Dantza taldeko bi azkeneko urtean daude eta Iraila bukaeran badoaz. Iraila bukaera arte orainidk geratzen da, baina jadanik nik ere sentsazio arraroak ditut...

Dena den, Panagiotisek esan zidan bezala (Irailan dihoan nire laguna), agurrak tristeak badira ere, tristeago litzateke agur esan behar ez izatea, horrek suposatuko bailuke ez duzula zure bizitzan ezer aldatzen eta ez duzula benetan maite duzun inor aurkitu. Pertsonak etorri eta joaten dira, baina memoriak betirako diraute.

Polla filakia,
Mytiliniko Paparizoutar Norma