Aloha denei!!! Oraindik ere bitxia egiten zait pentsatzea Hawaiin nagola une honetan. Izan ere, betidanik oso leku exotikoa izan behartzula pentsatu izandu det. Eta, ondorioz, norbera horrelako leku baten irudikatzea, ba ez da erreza izaten.
Asteazkenean iritsi nintzan hona. Hegaldia perfecto (!!!). Eta Honolulura heldu bezain pronto Bakarnekin egin nuen bat, bezperan etorria bera. Ti-ta batean afaltzen geunden, sushi baten, gure oporrak ospatzen. Eta nolakoa da Honolulu?? Ba neri, egia esan, Tenerifeko Playa de las Americas gogora-arazten dit, benetan. Pero todavia mas mega- turistico!!!
Eta zertan aritu izan gera egun hauetan??
Ostegunen, turismo por la city: downtown eta inguru historikoa, portu ingurua, eta gero arratsaldean paseillo inguruko sumendi zahar txiki batera: Diamond Head. Bertatik Honoluluko bista itzela dago gainera. A! Eta gero iluntzean, banito en la playa de Waikiki!!! Nere estreineko txapuzoia Ozeano Barean!!!
Ostiralean gauza handirik ez, ze Maui izeneko irlara etorri ginen eta horretan pasatu genun ia egun osoa. Goizean bueltorro por Waikiki eta atsaldean Ferryan Mauira. Bidaia, uste genuena baino luzeagoa, pixutsuagoa eta konazoagoa. Pentsa, buelta hegazkinez egitea erabaki degula!
Larunbata: kotxe deskapotable (!!) bat alokatu eta .... irla ezagutzera! Wailukutik Hanara 55 mila besterik ez daude (80 bat km), baina bidea hain da.... txarra, ia 3 ordu behar izan genituela zeharkatzeko (bueno, con paraditas incluidas, ze karretera inguruko bistak zoragarriak dira!!!). Kostaldeko bidea da, baina tartean baso tropikalean sartu behar zera. Eta kuriosoa behin eta berriz gertatu zitzaiguna. Zerua urdin, beno, agian lainoren bat. Eta bapatean.... tromba de agua! Eta handik 10 min.ra, berriz ere urdin urdin. Giro tropikala, esan beharrik ere ez. Eta gu deskapotableko estalkia jarri eta kendu, eta kendu eta jarri!!!
Igandea: Eguna ondo hasteko, paseillo por la playa de Kihei con txapuzon incluido! Eta ondoren, berriz, Haleakala sumendia ikustera jun gera kotxez. 3000 metrotara igo gera, zer... ordu t'erdian!! Eta bistak eta paisaia.... deskribaezinak. Batez ere goikaldean, harria besterik ez dagoen lekuetan. Eta kraterran ingurua, berriz, paisaje lunar total!!! Nik ez det sekulan ikusi horrelakorik, benetan. Hori ezagutzeagatik bakarrik merezi zuen jada Mauira etortzeak!!!
Eta bihar, berriz, ni bueltan noa Honolulu aldera, ze... asteazkenean banoa hemendik! Bakarne, berriz, beste egun batzuk geyo geratuko da irla honetan. Beraz, agurtzeko ordua! Hernanin elkartuko gera hurrengoan!!!
Abentura geyo hurrengo baten!!!
besarkada estu bana eta Gora San Juan!!!!
1 comment:
Dublinek berdin jarraitzen du, exotismorik gabe ;), baina pozik gaude hala ere.
Euriak busti omen zuen San Juan bezpera...
Mxk eta bidai on!
Post a Comment