2008-06-09

Agur Boise!


Oraindik ere gogoan daukat iragan urteko abuztuaren 19a. Egun horretan iritsi nintzan Boisera. Laino ugari zegoen, eta lurrartzeko 5 min. besterik etzirenean gelditzen, desertu antzeko bat besterik enun ikusten hegazkineko leihotik. "Nora demontre nator?" pentsatu nuen estu eta larri??? Tira, ba orduko lehendabiziko inpresio hori dezente aldatu da. 9 hilabete t'erdi hauetan denetarik bizi izandu det, une onak eta momentu gogorrak ere bai. Baina argi dudana zera da, Boiseri estimu handia hartu diodala. Horregatik, orain hemendik noala pentsatze hutsak pena izugarria emateit.


Kuriosoa gauzak nolakoak diren batzutan. Abuztuaren 19 hartan Andersonen etxian izan nintzan (Coryren gurasoak), eta bertatik ikusi ahal izan nuen estraineko aldiz hiria gertutik. Irailaz geroztik, berriz, ez naiz hiriko inguru horretara inguratu. Eta atzo, berriz, nere agurraren azken aurreko egunean berriz ere ikuspegi berdinaz gozatzeko aukera izan nun. Zikloa itxi detela esan dezaket nolabait.



Gauza asko botako dittut faltan. Lekuak: Greenbelt (ibaiaren inguruan doan bidegorria), BSU (unibertsitatea), Flying M (nere kafetegi gogokoena), The Flicks (zinea), Wincon erosketak egitea, larunbatetako azoka....

Baina zalantza izpirik gabe jendea da gehien izango dudana gogoan. Hemengo lagunik gertukoenak, interkanbioak, azken asteetan egindako lagun berriak, ikastolako gurasoak, oinkariak, euskal zentroan edota museoaren inguruan ezagututako hainbeste jende interesgarri, ... eta nola ez, nere txikiak!!!!!! Beraiengan pentsatze hutsak emozionatu egiten nau eta!!!!!

Urte bizi bizia izan da. Momentu bikainak izan dittut, gogorrak eta zailak ere bai, aitortu beharra dakat. Hori bai, balantzea egiten hasita, pozik nago, ze.... bizitza-esperientzia berri baten bila etorri nintzan eta .... asmo hori errealitate bilakatu da.

Laster arte, Boise!!!

No comments: