2008-06-28

Ekainaren 26rik gabe

Gertatu al zaizue noizbait egun oso bat gabe geratu izana??? (Ez. biharamun egunek ez dute balio!). Neri ez, orain arte, behintzat.

Ba atzo esnatzerakoan ekainaren 25a zan eta Honolulun nengoen. Azken eguna bertan. Hirian zehar paseo eder bat eman ostean, iluntzean aeroportura joan nintzan, Zelanda Berrira ekarri behar nindun hegazkina hartzeko prest. Gaueko 11.30ak aldera aireratu ginen eta 9 ordu geroago estreineko aldiz zapaldu nuen hego-hemisferioa. Baina xelebreena zera da, une horretan ekainaren 27ko goizeko 6.30ak zirala hemen, Aucklanden. Orduan, non geratu da nere ekainaren 26a????

Erantzuna, uste dezuena baino askoz ere xinpleagoa da. Gizakiok sortu degun orduen zonaldearen muga imaginario horretan galduta gelditu da. Betirako. 2008ko ekainaren 26rik ez da existitu niretzat.

Eta berreskuratzen saiatu nahi izan arren, ez det inoiz lortuko!!!

No comments: