2008-06-17

Super-oporren hasiera: 1go geltokia - New York New York!!!


Bizitza mugimendua da. Eta orain mugitzea tokatzen zait!

Hemen New Yorken Ivanekin elkartzea puntazo bat izan da. Oso gustoko ditudan puntazo horietakoa! Ez dizuet detailerik emango hona iristeko izandako gorabeheren inguruan (espero baino 8 ordu beranduago), ezta zer bero itten zun adieraziko (33 grado gaueko 12tan). Bakarrik esangoizuet asko poztu nintzela iragan Gabonetan estrainekoz ezagutu nuen mega-hiri honetara bueltatzeaz.

Gauza mordua in degu azken 7 egun hauetan. Nondik hasi??? Batez ere hiria pateatzen eman degu aste osoa. Leku pilloa ezagutu deu. Eta Nyen berezitasunetako bat zera da, anbiente ugari eta zeharo ezberdinak biltzen direla bertan (eta nik oso gustuko det nahasketa hori). Horrez gain aitortu beharra dakat metroan ere ordu asko eman dittugula (gehiegi), Brooklynetik Manhattanera batez ere. Sarritan nahastu egin izan gera, izan ere hainbeste linea ezberdinekin eta asteburutako egutegi bereziekin.... ia ia master bat inber da hori guztia menperatzeko. En fin....

Hitz gutxitan esateko: Danen (nere Renoko laguna) etxean egon gera lotan. Viva la casa bohemia!!! Errenteriako Josu ezagutu det (bertan lanean dabilen mediku inseminarista, oso jatorra, portzierto) eta denbora dezente pasatu deu berarekin eta bere lagun Harlemekin. Abenturillaren baten murgildu gera (Ivan, ziur naiz ez dezula inoiz ahaztuko Danekin eta bere lagunekin egindakoa). Turismo puro y duro tambien (Statue of the Liberty, esaterako). Gaueko giroan murgildu gera (lo gehiegi ezteu egin horren ondorioz). Are geyo, afari oso kuriosua izan genun Luis Foncillasekin eta egun hauetan hemen eon dan Jaime Otamendirekin. Konprak in dittugu (esa Pretty Woman, Ivantxo!!!). Leku kuriosotan bazkaldu edo afaldu deu. Eta bitxitasun modun esangoizuet Gospel meza baten eon ginala (los pelos de punta, increible! Amaia, ez dakizu zenbat goatu nintzen zutaz) eta karaoke baten abestu nula (bai, badakit horretarako ez dagoela Nyera etorri beharrik, baina....)

Garrantzitsuena. Ederki pasatu det!!!!!!!! Ivan, noizko hurrengo eskapada??? Ez dakizu zenbat pozten naizen plan bikain hau elkarrekin egin izanagatik!!!!

Eta orain, San Francisco zain dakat (bi egunetarako). Tira, ea zer ordutan iristen naizen, ze hegaldia kantzelatu in digute (berriz ere, grrrsss!!!) eta ni gainera nao de gaupasa. Ikusi beharko zenukete nere karetoa...


Muxuak danoi!!!!!!!!!!!!

No comments: