2008-08-19

Home, sweet home!!! (11. eta azken geldiunea: Donostia)



Listo. Iritsi naiz!!! Beno, egia esan ia astebete pasatu da etxera bueltatu nintzenetik, baina.... ordu gutxi batzuk izan dirala dirudi. Benetan!!!! Gainera, lehendabiziko egunak desfas bat izan dira. Donostiako aste nagusia. Bale, ez dira nere festarik gustokoenak, baina, horrek ajola al du?? Mambo eder bat botatzeko gogo izugarria nun eta, baten ordez 4 mega-farra indittut. Horregatik juntzaizkit lehendabiziko egunak konturatu gabe J

Etxerako buelta oso emozionantea izan zan. Lurreratzen ai ginenerako unkituta nengoen, EHko paisaia berde eta menditsua enuela ikusten hilabete dezente pasatu baitira. Eta behin Loiuko aeroportun maleten zain nengoela nere etxekoak ikusi nittunen, buah!!!! aze nolako poza!!

Lehendabiziko bixita, nola ez, ama, Hernanin. Ze kuriosoa. Hainbeste denbora eta gero etxen eotea arrotza ingo zitzaidala uste nun, baina, keba!!!! Etxia, etxia da.

Eta afaldu ondoren, Donostiara, nere etxia bixitatzera eta hango lagunak ikustera! Eta, konturatzerako horrelaxe juntzaizkit lehendabiziko 5 egunak, nere urtebetetzea barne. Atzotik aurrera, berriz, ya hemengo martxa hartzeko ahaleginean hasi naiz. Etxia eta nere logela behar bezela txukundu, garbi-garbi jaten hasi, lo nahikoa egin eta horrelakoak.

Hori bai, nere lehendabiziko eginbeharra orain lan bat topatzea da. Salgai nago!!!!

Kontu bitxi bat. Boisen negoela EHa burutik ezin kendu ibili naiz. Eta orain, berriz, mordua goatzen naiz Boisetaz.

Baina garrantzitsuena. Pozik nago, oso pozik etxian egoteaz!!!

4 comments:

bontxu said...

mutiloa jauna!!!! EHn barriz!!!! ordue izin de!!!! zelan gabizek!!!! portzierto zorionak eh!!!! egunen baten ie bilbotik edo pasetan zaran ta kafetxu bet hartuten dogun zure boiseko denboraldie kontetatako!!!! postu iten naz bueltan zauzelako!!!

Paparizou Forever said...

Aizu Andoni, oran Boisera Noa bloga alde batera utziko baduzu, besteren bat sortu beharko duzu, ezta? Batez ere urruti gaudenek ere zure berri eduki dezagun...

Bueno, Antoñito el Fantástico (porque soy bióloga y yo lo valgo!), utzi egingo zaitut, nire Mytilini maitean lanean jarraitu behar dudalako... Dena den, opor txiki batzuk egin nahi badituzu (which I doubt right now!), badakizu nongo ateak dituzun parez-pare irekiak.

Gora Munduko Paparizoutar Guztiak!!! Polla polla filakia!!!

balaisdebruyère said...

Y ahora qué? Yo dónde te leo?


mmmm


te echo de menos

maritxanpi said...

Pozik gaude bueltatu zarelako eta triste abentura bukatu delako, bloga bukatu delako.ç
Politta izan da urtebetez zibermunduan zu topatzea.
Laister arte!
Mxk
p.s. Mxk Greziara ere...