2007-09-11

Euskaldunak nunai....


eta Boisen ere bai!!!!


IRAILAK 8. LARUNBATA


Aze nolako eguna!!! honek bi parte merezi ditu, pentsa!!!


Asteburua. Ikastolatik pasatu ondoren eta bezperakoak kontatu ostean (afariarena), Bakarnekin bildu naiz eta Downtownen itten duten azoka bat ikustera jun gera. Dirudienez ohizkotan baino postu gutxiyo daude, ze asko eta asko (artesaniakoak patipat) Julia Davis parkean dira, bertan asteburu osoan Art in the Park izeneko jaialdia ospatzen aibaitira. Zerbait hartu ondoren haruntza abiatu gera eta... giro bikaina, benetan!!! Postu pillua (eskuz egindako nik zerdakit zenbat gauza, margoak, argazkiak, eskulturak, bitxiak, .... hori bai, orteradak ere bai!!!). Eta horrez gain jateko txiringitoak, zuzeneko musika, eta dena borobiltzeko egualdi bikaina!! Hantxe eon gea, atsalde pasa, Basque Bloc-era jun geran arte. Bezperan, esan ziguten Juan Mari Beltran zuzenean izango zela, eta Bakarnek esan zun "baietz ezagun bat baino geyo topatu?" ba.... halaxe izan zan, nola ez!!!


Hortxe topatu genituen, besteak beste, ETBrako produkzioan lan egin izan duen Ixiar, aspaldi ezagutu nuena. Flipante! eta tekniko modun ibilitako neska bat, eta pare bat aktore, Miramonen ibili izan dianak. Eta horrez gain Etzakiten aritzen zan Ander, Hernaniarra. Bueno, ba beraiekin potetxo bat hartzeko tartea ere izan genun, afariaren eta kontzertu-berbenillaren ostean. Hementxe dezue irudia!


Muxuak. Korrika banoa, ze.... Beyonceren kontzertura goaz Bakarne eta biok. A! Baina sarrerak nola lortu genituen beste momentu baten kontaukoizuet!!!


2007-09-07

ikastolan ezohiko ordutan...



Aupa people!! Hementxe nabil, ia denboraik gabe emailak idazteko. Bloga ere halanola eguneratzen ai naiz. Horregatik gaur zeozer praktikoa ingot. Copy -paste. Idatzitako email 1en parrafo pare bat erabilikoittut gaurko gorabeherak azaltzeko. Hementxe doaz:



Hementxe nabil. Gaueko 11.15 pasatxo (actualizado). Ikastolara etorri berri naiz, baina emailak idaztera kasu honetan. Eske, apartamentura iritsi naiz eta.... ze trixtura!!! ta nola mezu pilo bat erantzuteko ditudan, ba horixe.... ttipi ttapa honaino etorri (10 min. bakarrik), paseilo eta lasai lasai nabil etxeko logelan sartuta eon beharren. Bueno, baina enaiz kejauko, ze afari bikain batetik etorri berri naiz. Bakarne (beste irakaslea) hemengo famili baten etxen eon zan egun batzuk, Lachiondotarrak (gizona erdi bizkaitarra). 60 urte inguruko bikote bat. Unos soles! Beraien etxen afaldu deu (vaya choza, tienen yakuzi en el jardin, no te digo +), ta giro ederren eon gea. Lo mas gracioso, gizonak akordeoia jotzeu eta Bakarne ta biok berarekin batera kantatzen. "Saltzen, saltzen, txakurtxiki baten karamelueeee" eta "antteron txaparrotia, frankoren bibotiaaaaa" ta holakuk. Vamos, que mas jertzale que si estuvieramos en frente de la gernikako arbola!!! Baina hori, oso ondo.

Hori bai, oaingoz denbora mordua pasatzen ai gea ikastolan (guk erabakita, hasta pillarle el trukillo). ta ondorioz, hortik kanpo gauza gutxi. Hiria ere justu justu ezautzen. Erdialdea (hemen Downtown deitzeiote). ta gauza mordua deu itteko. ta animuk, ba, por ratos. batzutan gogor xamar ittenzait. besteetan dezente eramangarria. bueno, ahi estamos, gogor itten ere! baina orokorren ondo, eta ilusio askokin!!


Beno, ideia bat ittezue, ezta??? Oain beste kontu batzuk, labur labur aipatuta:


1- bi aste daramatzat lanen, baina oaindik kontratuik ezdet sinatu (beno, gaur behintzat kopia 1 eman didate irakurtzeko eta dirudienez bihar botakodeu firmita)


2- txekea, bai, gaur eman didate (2 astero kobrauko deu). baina.... ezin izan deu dirua jaso. Banku hori oso arraroa da, ze bertako txeke baten dirua metalikoan ez dizute ematen, eta guk oraindik ezin izan degu kontu korrenterik zabaldu, ze seguridade sozialeko zenbakirik ere ez deu..... en fin... amerikar hauek dia la hostia!!!


3- halere, lehendik aurreztutako dirua gastatzen hasi gea. Atzo Bakarnek eta biyok hegaldi 1 erosi genun, 2 aste barru Portlandera joateko (asteburupasa). Modu onean. Hori bai, zuetako norbaitek hiria ezagutzen badu, ikusteko zeozer interesgarria edo, informazioa asko eskertuko genuke!!


Listo! 11.30ak (que rapidez!). Etxera noa, ze oain bai berandu egin zaidala. 8 ordu barru hementxe eon beharra daukat, baina lanerako prest. Gogoan izango zaittuztet. Eta, portzierto, enaiz esateaz nekatzen, mila mila merci azken egunetan idatzi didazuen guztiei. Gaur, esate baterako oso umore onez hasi det eguna, zuen emailak irakurri ostean. Beno, ba horixe, que me enrrollo!!! muxuak eta besarkadak ta egun ederra izan!!!



argazkian, gure ikastolako patioa. Jeffrey eta Parker (aze bikotea! elkarrekin bitxo batzuk dia). eta atzean Patty (bere etxen afaldu deu gaur)

2007-09-05

apartamentu berria...



Gabon people, ala hobe esanda, egunon zuentzat! Hemen gaueko 10.40 minutu dira. Ikastolan nago, baina plazer hutsagatik, ordenagailuan azken berriak idazteagatik. Ea ba.... atzokoan esan nizuen moduan, atzokoa Andersondarren etxean pasa behar nuen azken gaua izan zen, gaur apartamendu berrira aldatu naizelako! Ea ba. Lehenengo inpresioak. Alde onenetatik hasiko naiz:


-Lekua ondo dago: Apartamentuen konplejoa (nolabait adierazteko) oso ondo dago. Kokaleku paregabea, ikastolatik oinez 10 minututara. Hiriko erdialdea ere nahiko eskura, 15 bat minututara, eta bizikletan dezente azkarrago. Nahiko berria da. Hainbat etxe bloke ditu, eta horien artean patio eder bat, voleibolera jolasteko sare eta guzti (beno, neri hori bost ajola, ordea). Horrez gain parke dotore bat ondoan. Logela, berriz, txukuna eta margotu berria. Komuna (biren artean konpartitua) garbia. Terrazita txiki bat degu egongela kanpoan, belar eta guzti, ze lehen solairuan bizi gea (ameriketan, a ras del suelo).


Eta orain, berriz, hain positiboa etzaidana iruditu:


-3 pixukide ditut (sukalde-egongela konpartitzen deu 4ren arten). Horietako 2 ezagutu dittut jada. Batek..... gutxienez 65 urte izango ditu, baina oraindik gehiago dituela dirudi. Tiny (txikia) izena du (goitizena, of course), hori bai, bera ez da batere tiny, edo hobe esanda bere tripa ez da batere tiny, berak esan didan moduan aurkeztu garenean. Portzierto, etxean izan naizen denbora gehiena logela barrun eman du eta, el cabron no paraba de toser!!! ze.... atsegina!!! Bueno, baina hau behintzat nahiko jatorra izan da.


-Beste gizona, hile-gorria, 40 urte inguru (edo paseak). Nahiko itxusia. Sartu denean ni afaltzen nengoen eta eskua eman diot. Aurkezpen formalaren bila, Boisera iritsi berria naizela eta Europarra, Euskalduna naizela esan diot. "a! orduan Espainola" bota dit berak. Earki hasi gea. Ustet ingelesa edo izango dala (azentoagatik diot). Beno, apartamentuan bizitzen zenbat denbora daraman galdeu diot. '9 hilabete'. Eta konturatzerako gelara sartzen ari zen eta... kitto. Beno, ba... ze soziala! Hori bai, etxetik ateratzerakoan berriz ere bere jetoa ikusi det (ni terrazatik atera naiz) eta bera begira eta... ezta agur ere ez. Ay ene!!! eta, 3. a nolakoa izango den, auskalo! Hori bai, bere despertadorea gutxienez ordu batez jo eta jo izan da ne logela berrin trastek antolatzen ai nintzan bittarten. Beno, eta ez dakit 3retako nor, baina 1 behintzat apartamentuetako segurata omen da. Alguien da mas??


Ikustezue, etxean nuen panoramarekin, afaldu eta alde egin det, hona, zuei berri batzuk azaltzera. Keep in touch!!! eta idatzi, plis, asko eskertzen det eta....


Muxu bana eta egun ederra pasa ezazue!!!!
argazkian ne gelako itxura. ez da txarra. baina gogoratu.... itxura, itxura besteik ez da.....


2007-09-04

Mc Call


Astelehen iluntzea da eta berriz ere Boisen naiz, aurreko 3 egunak Andersondarrek McCall izeneko herri batean duten kabaina batean pasatu ostean. Egun lasaiak izan dira hauek. Paraje ederrak ikusi ditut. McCall ia 2000 metrotara dagoen laku baten inguruan kokatzen da. Bainatzeko aukera izan degu, alde batetik, (Hondartza ikusita, gezurra zirudien kostaldetik hain urruti geundela) eta horrez gain, telesila baten ibili naiz (aspaldiko aspaldiko partez), inguruan eskiatzeko pista batzuk ere badiralako (neguan irekiak, noski!). Goitik bista ikeragarria da, Oregoneko estaturaino iristen da, portzierto. Eta horrez gain, zer geyo indet? paseo pare bat kabainaren inguruan, mordua irakurri eta lo ere luze eta zabal!!

A! Estreinekoz:

1- Garage Sale baten izan naiz. Esplikatukoizuet zer dan: Amerikarrek traste mordua izan ohi dute etxean. Tartean tartean, nahi ez dituzten gauzak edo basuretara bota behar dituztenak salgai jartzen dituzte, etxeko atarian antolatzen duten bigarren eskuko gauzen azoka baten moduan. Horretarako ederki antolatzen dira. Garage Sale gehienak larunbatetan egin ohi dituzte. Egunkarian iragarkia jarri (bai, bai, ederki antolatuta), eta horrela jende mordoa inguratzen da. Zer aurkitu daiteke? ba denetarik. Altzariak, arropa, edozein motatako tresnak, gailuak, objektuak, katxarroak..... eta gainera oso merke salgai. Esate baterako, nik irrati CD bat erosi det 5 dolarretan!!

2- Erle batek ziztatu egin nau (oker ez bainaiz lehen aldia. Behintzat ez det beste aldirik gogoratzen). La muy puta!!! Gaur goizean goiz goiz esnatu naiz eta kabainaren inguruan buelta bat emateko jantzi naiz. Ba 10 metro egin orduko, ziztada fuerte bat somatu det oinean. Harrituta, zapatilla kendu eta, hortxe ikusi det barruan animalia madarikatua! Ordurako hilda, jakina! Beno, noizbait gertatu behar zan horrelakoren bat!!

Beno, aurreko gauza guztiak irakurrita ederki pasatu dudala pentsatuko dezue, eta, alde batetik hala izan da. Halere, ..... pixkat bakarrik sentitu naizela ere aitortu beharra daukat. Eske, Andersondarrak oso jatorrak dira eta ederki portatu dira nekin (beno, mutikotxoak batzutan nere onetik ateratzen nau, ze... ba normala den moduan, 3 urte izanda pazientziarik ez du. Denbora guztian Caillou izeneko marrazki bizidun batzuk ikusi nahian dabil, el muy pesado! Y no calla!! ("Caillou nahi det, Caillou nahi det!", etxean, kotxean, kalean, komunean, lotan dagoenean...). Baina, egia esan, gertuko jendearekin egotea ere faltan bota izan det egun hauetan. Atseginagoa izango zan, eta dibertiagarria ere bai. Halere, bakarrik egotera ohitu beharra daukat , ze super abentura honen parte ere bada. Badakit, eta konsziente naiz, baina batzuetan kosta egiten da.

Orain, berriz, etxean bueltan, azken gaua emango det Andersondarrekin. Bai! Gauzak espero bezela badoaz, biyar bertan apartamendu berrira mugituko naiz. Eta gogo bizia det horretarako! Ea behingo batez nere rutina behar bezela bideratu dezakedan! A! eta pixukide berriak izango ditut, 3 hain zuzen ere. Horrek ere pixkat arduratu egiten nau. Ea nolakoak diren!!! Beno, jakin bezain pronto kontatuko dizuet!

2007-08-31

asteburu luzea aurretik...



Iepa people!!! Hementxe berriz ere!


Zer berri? beno, pixkanaka klaseen erritmoa hartzen ari naiz hemen Boisen. Gaur 5. eguna izan degu eta orain artekoak nahiko ondo jun dira, baina, hori bai, gorabeherea dezentekin. Batzuetan iruditzen zait ederki moldatuko naizela. Bestetan, berriz, argi eta garbi ikusten det enagoela txikien maixua izateko jaioa. Eske.... praktikaz gain, ez dakit dohai pixkat ere ez ote den beharko. Zergatik diot hori? Umeak sarritan haserretzen dira (hemen eta han, of course). Ba, horrelakoetan oraindik asko kostatzen zait beraiek bereganatzea. Eta... ez dakit hori egiteko gai izango naizen ala ez. Beno, eskerrak hemen Bakarne dudala aldamenean!!! Berak sekulako esperientzia du, eta hori asko nabari da. Gainera lehen egun hauetan dena elkarrekin egiten ari gera, eta horrela gozada bat da. Pega bakarra: ordu mordoa ematen ari gea ikastolan sartuta (9 -10 inguru). Eta ondorioz, oraindik ere hiriko erritmoa hartzeko, ba denbora gutxi. Ikusiko deu nola doan dena!



Egun hauetako berezitasunik? ba gauza gutxi. Lana, eta pare bat afari guraso batzuekin (kontu xelebren bat ere tartean), konprak itten beste eun baten, eta.... askoz geyo ez. A! Futbolari buruz komentario txiki 1 (ez, enaiz erotu, lasai). Hemen Boisen jende guztiak mordua flipatzeu unibertsitateko futbol (amerikarra, noski) taldearekin. Broncos, euren izena. Beno, eskerrak liga unibertsitarioa dela! Estadioan 30 mila pertsona baino geyo sartzeia, eta estadio kanpoan, aldiz, barruan baino giro geyo dao. Mogollon de furgonetas, caravanas, canpins, txiringuitos,... denak jaten eta edaten eta.... vamos, ustetela futbolarena aitzakia merkea besteik ez dala!!! Portzierto, Boiseko futbol zelaia oso ezaguna da, ze belarra urdina du!!! (bestela beidatu interneten!). Bakarra, nonbait Ipar-Ameriketa osuan.



Beno, eta komentario honen ostian, bakarrik aipatukoizuet 3 egunetako asteburua daukagula aurretikan hemen. Kasik Eganyitari bixitilla indiyot L.A.n, baina, azkenen ne Boiseko pamiliyakin (Andersondarrekin) McCall izeneko herrira noa, mendi aldera. Nonbait oso paraje ederrak daude inguruan. Kontauko bueltan!



Aizue, zuen emailak asko eskertzeittut, bene benetan. Bakit ez dudala nahikoa denbora ateratzen behar bezela erantzuteko, baina, ulertu ezazue, bale? pazientziya!!! A! eta zuek behintzat, segi idazten, plis!!!


datorren asterarte!!

2007-08-28

klaseko lehenengo eguna...


Gaurko eguna oso garrantzitsua izan da netzako. Ikastolako lehen eguna!!! Egia esan, aitortu beharra daukat pixkat urduri eta guzti nintzala atzokoan, ze.... auskalo zer topatuko nuen bertara iristerakoan gaur. Baina, pentsatzen nuena baino dezente errexagoa izan da azkenean! (thanks whoever!)


Goizean oso goiz esnatu naiz. 6ak inguruan. Ene! Askotan egin beharko det hemendik aurrera. Eta ezagutzen nauzuenek jakingo dezue ez dudala oso gustoko goizegi jeikitzea baina... Beno, ohean buelta batzuk eman ondoren, dutxa, gosari azkarra eta Highlandseko maldan behera abiatu naiz Andersondarrek utzitako bizikletan. Fresko itten zun. Halere, paseo ederra izan det eskola bidekoa, 25 minutu ingurukoa eta bide batez behar bezela esnatzeko balio izan dit. Hori bai, behar nuna baino 5 minutu beranduago iritsi naiz, (yo en mi linea) 7.35etan. Bakarne hantxe zegoen jada. Ey! Kontatu al dizuet aurreko ostiralean Bakarne, beste irakaslea, iritsi zela? kasik bi egun oso eman zituen Boisera iristeko gaixoak, ze Chicagon hegaldia kantzelatu in zioten eta 20 ordu luzez itxaron behar izan zuen gaxoak. Baina iritsi bezain pronto ederki ospatu genun (ardo festa bat zegon Basque Bloc-ean).


Beno, gaurkoakin jarraitzeko.... umeak 8tatik aurrera hasi dira iristen, pixkanaka pixkanaka. Gaur, egia esan gauza handiegirik ez degu egin. Jolastu, ipui batzuk kontatu, jaten eman, marrazki batzuk margotu... azken finen lehenengo eguna zan guztientzat. Hori bai, gehienak oso ondo portatu dira. Pixkanaka ezagutuko dituzue. Batzuk dia mas potxolos!!! Neri Josu izeneko bat mordoa gustatzen zait. 3 edo 4 urte ditu. Begi argi argiak, bizi-bizia, sasoi ederrekoa, pixkat brutote, eta euskeraz oso oso ondo moldatzen da, edo hobe esanda, bizkaitar-amerikarrean, ze... krixton parrak botatzeitut bera entzuten. "Armosue estot yan" esan dit gaur (pa los que no entienden, "ez det gosaldu").


Guztira 15 bat ume izango ditugu bi irakasleen arten (pentsatzen genuna baino gutxiyo), 3 - 6 urte bitarteakoak. Eta, egia esan, ordu mordua eman degu ikastolan sartuta Bakarnek eta biyok, ia deskantsurik gabe 8 ordu. Marak, zuzendariak, atseden luzea hartzeko esan digu azkenen, bera umeak zaintzen geratuko zala, eta ondorioz Bakarne ta biyok kafe luze bat hartzera jun gera inguruko italiano batera.
Ondoren, berriz, ikastolara itzuli gera, baina ume guztiak junak zian jada, eta interneteko hegaldi merkeak beidatzen aritu gea bi Hernaniarrak. Kasik L.A.ra juteko bidaia erosi det, datorren asteburua 3 egunetakoa dala aprobetxatuz (hemen astelehenean festa degu), baina azkenen Eganyitari bixita beste baten egin beharko diot, ze Andersontarrek gonbidatu egin naute McCallen (Idaho) duten apartamentura joateko eta, ezin ezetz esan (batez ere leku horren erreferentzia bikainak pasa dizkidatela kontutan izanda).


A! oraintxe, bloga eguneratzen ai nintzala eguneko sorpresaik polittena izan det ze ne Inyatziok deitu dit!!! Hori bai enuela espero (batez ere EHan goizeko 5t'erdiak kontutan diala izanda). Jo, oaindik 2 aste ez dira pasa Donostia utzi nuenetik baina, eske mentalki hainbeste aldatzen da egoera denbora askorako joan zeala jakiterakuan!! Ikustezue, zuetaz uneoro gogoratzen jarraitzen det, ta hori asteburu honetan momentu bikainak ere izan ditudala! Ostiraleko ardo festa (ea Oinkariak dantza taldearen bideoa zintzilikatu dezakedan ze... gezurra dirudi Boisen nagoela, benetan!). A! eta larunbateko Tour de Fat!!! (bizikletero pilo bat juntatu zian hiriko Julia Davis parkean, horietako asko mozorrotuta, eta hara iristerakoan, garagardo festa karpa batzutan, eta giro bikaina!). Eta igandean, berriz, afari zoragarri bat Lachiondo familiyaren etxin. Ta, joder, ze jardina! Ikeragarri politta. Pentsa, egurrezko yakuzi bat zuten bertan, los muy cabrones!!! Argi dao hiri honetan batzuk kriston dirutza dutela! Baina holako gauzak alde batera utzita, hoberena da hiria gero eta gertukoagoa egiten hasi zaidala. Oaindik asko falta da bertan komodo sentitzeko eta horretaz gozatzeko.... baina..... esperoet une hori ere iritsiko dala!


Ta aurki ohera noa ze gaueko 10ak dira. Joder, en mi puta vida no me he ido tan pronto a la cama!!! Ezta 7 urte nitunean ere!


argazkian nere umetxoetako batzuk. kamixeta txuri-urdin marradunakoa Josu da!

2007-08-23

klaseak hasi aurreko prestaketa lanak...



Aupa denei!!! Hementxe berriz ere! Nahi baino gutxiago idazten ari naiz egun hauetan, ze... internetik ez daukat etxean. Ze demonios, etxerik ere ez det eta!!! Beno, baina ahal deten tarteetan ikastolako ordenagailuan sartzen naiz zuen emailak irakurtzera eta, benetan, ez dakizue zenbat zenbat eskertzen ditudan eta ze indarra ematen didaten! Mila mila esker, beraz, idazten ari zeaten guztioi! eta gainontzekoei, ba... venga, mugitu ipurdi hoiek! (edo hatzak, hobe esanda)



Orokorren dena ondo doa, baina, ostras, gogorra itten da zuetako inor hemen ez izatea! Eskerrak nere burua animatzen saiatzen ai naizen!!!


Beno, berriak (eta gaur bai, azkar azkar, ze de eskakeo nabil idazten ikastolan, Mara bilera batera joan dan tarte baten). Herenegun Oinkariak dantza taldeko ensaio bat ikusten eon nintzan Basque Centerren. Surrealista total, ze.... Euskal Herritik hain urruti eta hain gertu gure kultura! (ene! hori esanda, "gernikako arbola" kantatzea bakarrik falta zait!!) Beno, jende gutxi zegoen. 6 bakarrik. Mireia, Larrabetzuko neska ipurterre bat, udara hemen pasatzera etorri dena (Oinkarikoak EHan ezagutu zituen eta orain beraiei erakusteko engantxatu dute). Gill, bertako bat baina euskeraz ederki moldatzen dena. Alaina eta Annie, bi ahizpa, bata bestea baino jatorragoa eta handiagoa (selako eperdixe!). Lael, neska hilehori sasoitsu bat eta Taylor izeneko mutil bat. Ondoren kalimotxo bat edaten gerau ginen Euskal etxeko tabernan (zenbat urte kalimotxo bat edan gabe, ne kasun!!! Viva los pedos 15anyeros!!). Barran beste aldean Flora izeneko emakume adindu bat, Lekeitio ingurukoa ustet. Tira, EHan eongo balitz bezela (auskalo zenbat urte daramatzan hemen). Beno, eta azkenean dantzako nesketako batzukin afaltzen geau nintzen hoietako baten etxen. Surrealista berriz ere, ze, atzeko soinu banda tope euskalduna zan. Tapia ta Leturia, Latzen, Garikoitz ezdakitzer, Hertzainak... eta bertakoak abestiak kantatzen. Letrak nik baino hobeto zekizkiten eta!!!! Beno, ba ederki gustora eon nintzan beraiekin solasean eta gero gainera etxera lagundu zidaten!! Enaiz kexauko, ez horixe!!



Atzo, berriz, egun gogorragoa. Mara nere bila etorri zan etxera eta ikastolara etorri ginan. Zenbat lan egiteko!!! eta ez nekien ezta nondik hasi!!! Garbiketa lanak, hori errezena (pentsa!). Patio guztia erreztu, bertako jostailuak ureztatu (kriston hautsa zutelako) eta ondoren nere gela izango dena txukuntzen hasi nintzan. Baina, ... hori kaosa!!! Armarioak trastez beteta eta ordenik gabe eta .... zer gorde, eta zer bota, eta.... en fin..... pixkat desesperatu in nintzan. Eskerrak irratia a tope jarri nuela! Hemengo musika irrati potente bat topatu det, tipo los 40, denbora guztian abestiak errepikatzen dituen horietakoa, baina, de puta madre dao (nazkatu bitarten, of course!) A! eta horrela jakin det datorren hilabetean Beyonce eta Smashing Pumpkins zuzenean arituko diala Boisen! a la Beyonce no me la pierdo!! (Baby boooy, gonna loose my breath...). Bueno, baina, egia esan, klase aurrekoak prestatzea da lo puto peor!!! Eskerrak gaur bertan Bakarne, beste irakaslea izango dena Boisera heltzekoa dala. (Bakarne, help me!!!)


Beno, ikastolan nenbilen. Ondoren Mara, bere bi umetxoak eta ni ikastolarako konprak ittera jun ginan. Ta de paso, adaptadore 1 erosi ahal izan nuen gailuak entxufatu ahal izateko. Ondorioz, mugikorreko mezuak jaso ditut (portzierto, ez bidali SMSrik, eta ez deitu telefonoz, que me sacan un ojo de la cara los muy cabrones! idatzi emailak, plis!!). Eta horrez gain, azkenean bizarra mozteko aukera izan det gaur! (olentzeroren antza hartzen ai nintzan eta.... entre las mierdas que estoy comiendo eta 10 egunetako bizarra!!).



Bueno, que me lio.... Ikastolatik alde egin eta gero Izaskunekin eta Denisekin (Izaskunen Guatemalako lagun bat) bildu nintzan. Nachos batzuk jan genitun terraza baten, hori bai, erle batzuen konpainia ederrean momentuoro. Beraz, azkenean animali hegalariez nazkatuta Denisen etxera jun ginan kafea eta gazta tarta jatera. Que entranyable! Ondo, ondo, gustora eon nintzan biekin solasean, Izaskunen txakurren inguruko kontuak entzuten eta abar. Par batzuk ere bota genitun eta, bide batez, nere atzoko eguna pixkat leundu zuten ze... ia denbora guztia ikastola barrun eman nun. Ondoren etxera jun nintzan, ez oso berandu, baina Andersontarrak dagoeneko logelan zebiltzan. Beraz, ni, ixil-ixilik, te bat egin eta sotora! Al sobre! Pixkat irakurri eta lotara.


Gaur, mas de lo mismo. Jeiki, gosaldu eta ikastolara, txukunketekin jarraitzera. Beno, baina eskakeo une ederra izan det nere Inyatziok deitu didanean (Mara kanpoan zala aprobetxatuz oraingoan ere. Joder, si parece que no hago nada..... baina ez da hala, eh!). Egia esan, berarekin hitzegin eta gero dezente lasaiago geau naiz, ze atzo email ilun ilun bat idatzi zidan eta.... ba ni kriston penakin! Egia esan, distantziarena ez da erraza, behintzat hasiera hau pixkat gogorra egiten ari zait (enuen gutxiago espero, hori ere egia da). Hori bai, eskerrak motibatzen nauten gauza txikiak ere egiten ari naizela, bestela.....




Tira, eta... oraingoz askoz gehiago ez. Mila xehetasun kontatu nintzake ingurukoei buruz. Beno, nere egunerokoa normalizatzerakoan bestelako istoriotan sakontzen hasiko naiz!



Azken orduko aldaketa!!! argazkiak gehitu ditut egun hauetako idatzietan!!! Nahi izanez gero, badakizu, gozatu itzazu!!!




Muxuak denei. Mordoa botatzen zaituztet faltan! eta behar zaituztet, ez ahaztu!!!